70 lagun bildu ziren Jesuri/Larragorri mendietan eraiki nahi dituzten eolikoen kontrako martxan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea  Laudio  Orozko

70 lagun bildu ziren Jesuri/Larragorri mendietan eraiki nahi dituzten eolikoen kontrako martxan

Aiaraldeko Mendiko Lagunak mendi taldeak eta Zanpazu Bizirik plataformak obretara martxara deitu zuten pasa den larunbatean. Antolatzaileen esanetan Aiaraldea osotik etorritako mendizaleak bildu ziren Elorritxugana/Kukutza eta Jesuri/Larragorri mendietan. Ibilaldian zehar obrak hastear daudela eta bertan jarri nahi dituzten 8 areosorgailuen kokapenei buruzko azalpenak eman ziren. Aldi berean, eskualdean proiektatutako bestelako 4 proeiktuez hitz egin zuten.

Araba Bai alderdiak Bildu koalizioarekin bat egin du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Araba Bai alderdiak Bildu koalizioarekin bat egin du

Aralarreko eszisio batetik sortutako alderdiak Bildurekin bat egitea erabaki du “Araban aldaketa politiko eta sozialaren alde egiteko”. Bildu Araba koalizioa EA-k, independenteek, Alternatibak eta Araba Baik osatuko dute.

Zapazu Bizirik: “Jesuri eta Ganekogortako zentral eolikoak ez dira beste energiekiko alternatibak”

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Aiaraldea

 Zapazu Bizirik: “Jesuri eta Ganekogortako zentral eolikoak ez dira beste energiekiko alternatibak”

Pasa den martxoaren 11an Ganekogorta mendian hamabi eoliko eraikitzea planteatzen zuen proiektua argitaratu zen. Proiektu honen gauzatzeak Aiaraldeko ingurugiroari eraso larri bat egitea ekarriko luke. Hala uste dute behintzat Zanpazu bizirik plataformako kideek.

Zanpazu bizirik eskualdeko hainbat eragilek eratutako plataforma dugu, eta mota honetako zenbait proiekturen aurka borrokatzea du xede. Guk plataformako kideekin hitz egin dugu proiektu honen aurrean hartuko duten jarreraren berri izateko. 

ARGAZKI BILDUMA: Jende uholde batek ongietorri ezin beroagoa eman dio korrikari aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea  Amurrio  Urduña  Amurrio: Saratxo

ARGAZKI BILDUMA: Jende uholde batek ongietorri ezin beroagoa eman dio korrikari aiaraldean

Korrika Aiaraldean goizaldeko ordu txikitan sartu bada ere, herritarrek sekulako ongi etorri beroa eman diote euskararen aldeko ekimen erraldoiari. 04:30ean Barrerilla mendatetik sartu eta Urduña, Saratxo, Arespalditza eta Artziniega zeharkatu ditu Korrika 17-k.Bere bidean, eta kilometroz kilometro, aiaraldeko herri eragile askok eta askok hartu dute euskararen lekukoa.

[.net] Herrizk herrikako kontakizuna egin dugu twiterren (klikatu HEMEN)

Birritan bisitatuko du Aiaraldea 17. Korrikak

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin

Birritan bisitatuko du Aiaraldea 17. Korrikak

Iragan ostegunean abiatu zen hamazazpigarren Korrika Trebiñutik eta, dagoeneko, gure Euskal Herriko hamaika txoko bisitatu ditu: Arabako lautadetan, Nafarroako Erriberan, Pirinioetan zein Zuberoako herrixketan barna ikusi ahal izan ditugu euskalakariak. Aurtengo kantak esaten duen bezala pausoz pauso gelditu barik.

Hirugarren eta bosgarren postuak lortu dituzte eskualdeko hockey taldeek XIII. Gabriel Arias txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Hirugarren eta bosgarren postuak lortu dituzte eskualdeko hockey taldeek XIII. Gabriel Arias txapelketan

Aiaraldeko hockey taldeek XIII. Gabriel Arias txapelketan hartu dute parte. Lehiaketa Getxoko Jolaseta klubak antolatu zuen, Getxon. Gazteei begirako txapelketa izaki, partida guztiak zelai erdiko 7x7 formatuan jokatu ziren.

 Ganbegi 6-2 hockey taldeko kadeteek Donostiako Atletico San Sebastian eta Santo Tomas Lizeoa taldeak, Santanderreko Sardinero eta Getxoko Jolaseta klubak izan zituzten aurkari. Eskualdeko taldeak hirugarren postua lortu zuen, Jolasetakoak laugarren lekuan kokatu zituen 1-0ko garaipenaren ondorioz.

Herrikadak taldeak emango dio hasiera Korrika 17ri Trebiñun

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Aiaraldea

Herrikadak taldeak emango dio hasiera Korrika 17ri Trebiñun

Gaur bertan Aiaraldeko Herrikadak taldeak Argantzunen joko du 17. Korrikaren hasiera dela eta. Ez dira bakarrak izango Gose eta Betagarriren aurretik joko baitute Trebiñutik 10 kilometrora dagoen herrian.

Euskal Herriko Txirrindularitza Itzuliko tropelak Aiaraldeko eta inguruko hainbat herritako errepide eta portuak zeharkatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Aiaraldea

Euskal Herriko Txirrindularitza Itzuliko tropelak Aiaraldeko eta inguruko hainbat herritako errepide eta portuak zeharkatuko ditu

Txirrindularitzaren zale euskaldun guztiek zita ahaztezina eta bizi beharrekoa dute apirilaren 4an hasi eta hil bereko 9an amaituko den Euskal Herriko txirrindularitza itzuliarekin. Aurten Zumarragan hasiko den lasterketak, bi etapetan igarotzen da Aiaraldetik, eta beste bitan, gugandik nahiko gertu pasatzen da, gurekin muga egiten duten hainbat herrietatik.

Arabako bertsolari txapelketako finalerako sarreren zozketak baditu saridunak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Arabako bertsolari txapelketako finalerako sarreren zozketak baditu saridunak

Larunbat honetan jokatuko da Arabako bertsolari txapelketako finala. Otsailaren 12an eman zitzaion hasiera Laudion txapelketari, eta dagoeneko, iritsi da bere azkenengo geltokia. Larunbatean jakingo da nork jantziko duen txapela. Sei bertsolari arituko dira lehian: Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Manex Agirre eta Ander Solozabal. Bertsoaren festa 17:30ean hasiko da. Lierni Altunak aurkeztuko du, eta Idoia Beitia ariko da gaijartzaile lanetan.

Zozketaren irabazleak

Aiararrik gabe jokatuko da apirilaren 2an Arabako bersolari txapelketako finala

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Aiararrik gabe jokatuko da apirilaren 2an Arabako bersolari txapelketako finala

Zigoitiako saioaren ondotik, larunbatean Aramaion eta atzo Agurainen jokatu ziren Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak. Aramaion Izar Mendiguren laudioarra aritu zen kantari. Ale politak utzi bazituen ere ez zuen egunik onena izan, bakarkako lanean poto batek egin zion ihes. Harekin abestu zuten Asier Otamendik (346,5 puntu.), Iñaki Viñasprek (332p.), Xabi Igoak (318,5p.), Ekaitz Samaniegok (311p.) eta Rikardo Gonzalez de Duranak (288p.). Mendigurenek Samaniegorekin puntuz berdinduta laugarren postua lortu zuen.

Aiaraldeko bost udaletara aurkeztuko da ArabaBai

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Aiaraldeko bost udaletara aurkeztuko da ArabaBai

Asteak dira ArabaBai taldeak maiatzaren 22ko udal eta batzar orokorretako hauteskundeetan parte hartzeko asmoa iragarri zuela. Prentsa ohar bidez jakinarazi dute, Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondon hautagaitza aurkeztuko dutela. Amurrion, Josetxo Urresti psikopedagogo eta Zaraobe institutuko orientatzailea izango da zerrendaburua. Artziniegan, Fernando Ureta zinegotzi izandako artista eta metalaren sektoreko langilea. Aiaran, Ane Miren Bea izango da alkategaia eta Okondon Justino Arto udaleko langilea.

Aiaraldeko Kultur Zirkuituak eta Korrikak bat egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa  Aiaraldea

Aiaraldeko Kultur Zirkuituak eta Korrikak bat egin dute

Aiarako Hogeitalau eta Laudioko Basalarrina euskara elkarteek Amurrioko Korrika Batzordea eta Topagunearekin elkarlanean datozen asteetarako kultur ikuskizunez betetako egitarau oparoa prestatu dute.

Laudiok eta Amurriok, egoera ezberdinetan egonda ere, sentsazio onak transmititzen dituzte aspaldiko partez

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Aiaraldea

Laudiok eta Amurriok, egoera ezberdinetan egonda ere, sentsazio onak transmititzen dituzte aspaldiko partez

Asteburu zirraragarria izan da pasa dena Aiaraldeko hirugarren mailako bi taldeen koloreak sentitzen dituzten guztientzat, bi taldeek, nahiz eta egoera eta maila guztiz ezberdinetan aurkitu, azken jardunaldian irabazi eta sentsazio oso onak utzi dituztelako. Laudiok eta Amurriok, zuri-gorriek eta zuri-urdinek, batzuetan, derbietan batez ere, etsai, baina gaurko albistean lagun, elkarren ondoan lerro hauek beteko dituztelako.

Asier Amondo / AEK: "Guztien artean maitatu, ikasi eta ari honen bidez Euskalakariak nahi ditugu"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Asier Amondo / AEK: "Guztien artean maitatu, ikasi eta ari honen bidez Euskalakariak nahi ditugu"

Apirilaren 7an hasiko da korrikako hamazazpigarren edizioa Trebiñun. Asier Amondo, AEKko Arabako koordinatzailea "Maitatu, ikasi eta ari...euskalakari!" lemapean Euskal Herria zeharkatuko duen euskararen aldeko egitasmoaz mintzatu da.

 

Eskualdeko haurrek Bertso Abenturan murgiltzeko aukera izango dute apirileko oporraldian

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Eskualdeko haurrek Bertso Abenturan murgiltzeko aukera izango dute apirileko oporraldian

Aiaraldeko haur bertso zein abentura zaleek aukera izango dute Urduñako Aterpetxean hiru egun dibertigarri ekintzez lepo emateko. Bertso jolasak, mendia eta abentura ardatz izanik, apirilaren 18tik 20ra bitartean oporraldiez gozatzeko beste aukera da honakoa.

Serapio Lopezek eta Ainhoa Comasek ordezkatu dute Aiaraldea Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdian

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Serapio Lopezek eta Ainhoa Comasek ordezkatu dute Aiaraldea Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdian

Manex Agirrek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia. Atzo eman zitzaion hasiera apirilaren 2an jokatuko den finaleko aulkiak betetzeko lehiari. Ehun bat bertsozalek animoz eta txaloz bete zuten Zigoitiko kultur etxea. Ainhoa Comas amurrioarrak Andere Arriolabengoa aramaioarraren ordez kantatu zuen, azken momentuko arazo bat medio ezin izan baitzen bertaratu.

Sagardotegira joateko irteera antolatu du Berbalagun taldeak

2011/03/19 10:00

Urduñatik irtengo da autobusa Aiaraldea

Sagordotegi batean bazkaltzeko irteera antlatu du Aiaraldeko Berbalagun Taldeak.

Autobusa Urduñatik irtengo da goizeko 11etan eta arratsaldean itzuliko dira.

Animatzen bazara jarri zaitez kontaktuan Berbalagun Taldearekin 946 726 722 edo 945 892 334 telefonoetan edo http://aiaraldea.blogspot.com/ atarian.

Araba Bai alderdi berriak ezkerreko abertzaleak batzeko deia egin du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Araba Bai alderdi berriak ezkerreko abertzaleak batzeko deia egin du

Hedabideei helarazitako gutun baten bidez, Araba Bai-k bere burua aurkeztu du, “bakarkako biderik” ez duela hasiko adieraziz. Gutuna Aiaraldeko eta Asparrenako 21 kidek izenpetzen dute.

Energia-kontsumoa murrizteko lanparak banatu dira saltokietan

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Energia-kontsumoa murrizteko lanparak banatu dira saltokietan

Saltokietan energia-kontsumoa gutxitzeko lanpara aurreztaileak banatu ditu Energiaren Euskal Erakundeak Arabako Merkataritza Federakundearen laguntzarekin. Laudion eta Amurrion 230 kutxa eman dituzte.

Helburua energia-kontsumoa murriztea eta dirua aurreztea da. Lanpara hauek erabiliz gero, argi faktura %80an murriztuko da, izan ere, lanpara hauek %40 baino gutxiago kontsumitzen dute.

Eskualdeko zenbait ikastetxe hobetzeko lanak ordainduko ditu Eusko Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana  Aiaraldea

Eskualdeko zenbait ikastetxe hobetzeko lanak ordainduko ditu Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak onartutako diru-laguntzari esker, Laudioko, Amurrioko eta Aiarako zenbait ikastetxetan erreforma-lanak egin ahalko dituzte.

Amurrion, esaterako, Lucas Rey ikastetxeko jolastokia estaliko da. Etxaurren ikastolan, berriz, 40.200 euroko inbertsioa egingo da, hainbat hobekuntza aurrera eramateko.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»