Nerbioiko Parke Linealaren Plan Bereziaren bigarren zatia martxan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiara  Aiaraldea  Amurrio  Laudio  Aiara: Luiaondo

Nerbioiko Parke Linealaren Plan Bereziaren bigarren zatia martxan

Pasa den otsailaren 24an, Nerbioiko Parke Linealaren lehenengo tramoa inauguratu zen. Tramo hori Laudioko udalerriko Gardea auzotik Aiarako udalerriko Luiaondora doa. Gutxi gorabehera 3.400 metroko luzera dauka, eta zeharkako eta luzerako zenbait zubi (bata 35 m baino gehiagokoa) ditu.

Luiaondo eta Amurrio lotuko dituen bideunearen obrak urte hau amaitu baino lehenago hasiko dira eta printzipioz, arduradunek komunikabidei helarazi dietenez, 2012. urterako amaiuta egotea espero dute.

Aralarrek dio gehiegikeria egin dutela Aiaraldeko garraio publikoaren prezioetan ezarritako igoerarekin

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Aralarrek dio gehiegikeria egin dutela Aiaraldeko garraio publikoaren prezioetan ezarritako igoerarekin

Aiaraldea Gasteizekin lotzeko Diputazioak daukan borondate falta salatu du Aralarrek. Prentsa ohar batean adierazi du etengabea dela Aiarako bailara hiriburuarekin lotzeko garraio publikoaren eskaintzan eta prezioetan gertatzen ari den atzerakada, eta horrek, herrialdeak bere barne antolaketan daukan defizita areagotzen duela. Diputazioaren jarrera gogor kritikatu du "Prezio herrikoiak ezartzeko eta horiek kontrolatzeko erantzukizuna dauka Diputazioak, era horretara honelakoa bezalako eskandaluak ez gertatzea saihestekoa".

Aiara eta Gasteiz lotzen dituen 50 autobusetik 7k bakarrik daramate 20 bidaiari baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Aiara eta Gasteiz lotzen dituen 50 autobusetik 7k bakarrik daramate 20 bidaiari baino gehiago

Ezker abertzaleko Arabako Biltzarkideek jakitera eman dutenez, Aiara eskualdea Gasteizekin komunikatzen duen 50 autobusetik zazpik bakarrik daramate hogei lagunetik gora. Autobus prezioaren %50eko igoera salatzeko Arabako Biltzarretan sartutako mozioa herenegun bozkatu zen.

AEK-k uda honetarako ikastaro eta barnetegi eskaintza zabala aurkeztu du: "Mihi puntan duzu"

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Euskara  Aiaraldea

AEK-k uda honetarako ikastaro eta barnetegi eskaintza zabala aurkeztu du: "Mihi puntan duzu"

Uztailean, abuztuan edota irailean euskara ikasi eta praktikatzeko aukera desberdinak eskainiko ditu AEK-k, mihi puntan dagoen euskarazko hitzik esan gabe gera ez dadin. 

Ikastaro trinkoak: Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak, 3. maila/EGA barne, lortzeko. Ikastaro batzuek diru-laguntzak jasotzen dituzte. 

Euskalduntze barnetegiak Egun osoan euskaraz bizitzeko. Barnetegian denetarako astia izango dute ikasleek: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako eta lagun berriak egiteko.

Ezker Abertzaleak interes alderdikoiak ikusten ditu ginekologia postu berri bat sortzeko eskakizunean

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Ezker Abertzaleak interes alderdikoiak ikusten ditu ginekologia postu berri bat sortzeko eskakizunean

Javier Carrok, EAJ-ko parlamentariak, Aiaraldean beste ginekologo postu bat sortzeko proposamena aurkeztu zuen pasa den asteazkenean Eusko Legebiltzarrean.

Eusko Jaurlaritzak itxaron zerrenda murriztea hitzeman zuen, baina ez zuen aipatu ginekologia lan postu berri bat sortuko zuenik. Horren ordez, urtea bukatu orduko “antolakuntza hobetu eta itxaron zerrendak murrizteko” azterketa bat egingo zuela adierazi zuen Euskal Parlamentuaren Osasun Batzordeak.

Aiaraldeko Aralarreko 24 militantek alderdia utzi dute

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Politika

Aiaraldeko Aralarreko 24 militantek alderdia utzi dute

Arabako arduradunekin izandako desadostasunak direla-eta, alderditik alde egitea erabaki dute. Euren esanetan, ez da errespetatu Aiaraldeko Aralarri lan egiten uzteko hartutako konpromisoa.

Barne-antolakuntzarekin lotutako desadostasunek krisia piztu dute Arabako Aralarren. Horren berri oraintsu izan dugun arren, hilabeteak dira giro nahasia dagoela alderdiaren barruan, batez ere Aiarako eta Gasteizko arduradunen artean dauden tira-birengatik.

Laudiok kudeatuko du Aiarako Kuadrillako zabor sistema

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Laudiok kudeatuko du Aiarako Kuadrillako zabor sistema

Laudioko Udalbatzak atzo onartu zuen eskualdeko zabor sistema Laudiok kudeatzea. Hala, Envac enpresa, Villosako biribilgune ondoan dagoena,  izango da sistema neumatikoaren kudeaketa eta mantenimenduaz arduratuko dena. Egin beharreko lanen artean balbulen mantenua, konponketa, kaleko buzoietako egoera konprobatzea, energia elektrikoaz arduratzea eta herritarrak informatzeko komunikazio kanpaina daude. Ardura aurrera eramateko, Laudioko udalak 80.000 euro bideratzen zituen orain arte, baina 52.800 euroko ordaina jasotzea zerbitzuengatik hitzartu dute.

Ainhoa Comas eta Xabi Igoa izango dira Arabaren ordezkariak Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Ainhoa Comas eta Xabi Igoa izango dira Arabaren ordezkariak Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean

Ainhoa Comas amurrioarrak Euskal Herriko eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean kantatzeko txartela lortu zuen atzo, Legution. Amurrioko bertsolaria Lezaman jokatutako kanporaketan bigarren postua lortuta igaro zen Arabako eskolarteko bertsolari txapelketako finalera. Bigarren fasera sailkatu ondoren, Xabi Igoari eman zioten txapela epaileek eta txapeldunorde izendatu zuten Ainhoa Comas. Hala, Igoa eta Comas izango  dira ekainaren 19an, Aguraingo Harresi Aretoan ospatuko den Euskal Herriko bertsolari txapelketan handien mailan Araba ordezkatuko duten bertsolariak.

Eolikoak: 700 alegazioak aurkeztu zirenetik urte bat pasa da.

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Eolikoak: 700 alegazioak aurkeztu zirenetik urte bat pasa da.

Aiaraldeko hainbat mendi talde, elkarte eta gazte asanbladek osatutako plataformak gizartearen parte hartzea eskatzen du proiektu txikitzaileak geldiarazteko. Hauetariko askok justifikatu gabe eta krisi garaian burutzen ari dira, multinazional eolikoek zuzentzen dituzten erakundeen babesarekin.

Eskuz binakako txapelketa herrikoia ospatuko da Tertangako pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea  Amurrio  Amurrio: Arrastaria  Amurrio: Tertanga

Eskuz binakako txapelketa herrikoia ospatuko da Tertangako pilotalekuan

Urduñako Jai-Alai pilotazale elkarteak Urduña-Arrastaria eskuz binakako txapelketa herrikoia antolatu du Tertangako pilotalekuan herriko administrazio batzarraren laguntzarekin. Ekainaren 26ean hasiko da txapelketa eta asteburu horretan zehar lehenengo norgehiagokak izango dira; txapelketak uztailaren 3an izango du amaiera final nagusia eta final txikia egun horretan jokatuko baitira.

EAJ-k ginekologo lanpostu berria eskatu du Eusko Legebiltzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

EAJ-k ginekologo lanpostu berria eskatu du Eusko Legebiltzarrean

EAJ-ko parlamentari batek Aiaraldean beste ginekologo postu bat eskatzen duen proposamena egin zuen atzo Eusko Lege Biltzarrean.

Proposamena atzo arratsaldean eztabaidatu zen parlamentuko batzordean, eskaera Osasun eta Kontsumo Sailara bidali ahal izateko.

Egun ginekologo bakarra dago eskualde osoan, 19.000 emakumeentzat, eta gainera Laudion dago. Itxaron zerrenda hiru eta lau hilabeteen artekoa da eta ondorioz, emakume askok osasun pribatura jotzen dute, horrek suposatzen duen gastuarekin.

Osakidetzak iragarritako arreta zerbitzuen murrizketak ez du Aiarako anbulategietan eraginik izango

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Osasuna

Osakidetzak iragarritako arreta zerbitzuen murrizketak ez du Aiarako anbulategietan eraginik izango

Jon Karla Menoyo alkateak jakinarazi duenez, Osakidetzaren arreta zerbitzuen murrizketak ez du Aiarako anbulategietan eraginik izango. Amurrio eta Laudioko osasun zentroek asteburuetan orain arte eskainitako zebitzua ematen jarraituko dute. Osasun Sailak aurreikusi dituen moldaketak Arrigorriagako egoitzan bai baina Aiaraldean ez du funtzionamendua aldatuko. 30.000 Laudioar eta amurrioarrek, beraz, orain arte bezala larrialdi zerbitzuetara bertaratuta egun zein gauez mediku baten atentzioa izango dute eskura.

Gobernuz kanpoko 20 erakunde inguru bildu ziren atzo ospatutako XI. Solidaritate Jaian

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea  Amurrio

Gobernuz kanpoko 20 erakunde inguru bildu ziren atzo ospatutako XI. Solidaritate Jaian

Goizean zehar azoka ikusgai egon zen Juan Urrutia enparantzan.

Ferian parte hartutako elkarteak eskualdekoak eta Euskal Herriko bestelako herrietatik etorritakoak ziren. Azoka honen bidez gizarteari garatu gabeko herrialdeen egoera ezagutarazten zaio, jendearen inplikazioa eta laguntza bilatuz.

Jarduera hau Udaleko Kooperazio eta Gizarte Ekintza sailetik antolatua izan da Euskadiko GKE  Arabako koordinatzailearekin batera.

DENA PREST TXAKOLIN EGUNA OSPATZEKO

Bihar bitartean, Aiaraldean urtero lez Txakolin Eguna ospatuko da.

Datorren larunbaterako Valladolideko espetxera martxa antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Datorren larunbaterako Valladolideko espetxera martxa antolatu dute

Datorren larunbatean Valladolideko espetxera martxa antolatu dute Gotzone Lopez de Luzuriaga (Gasteiz) eta Julen Fernandez (Laudio) arabarren egoera larria salatzeko.

Elkartasun martxan parte hartzeko deia luzatu diete jendarte eragile, sindikatu, elkarte edota norbanakoei.

Arabako Biltzar Nagusiek A-625 errepidean segurtasuna hobetzeko ezker abertzalearen mozioa baztertu dute

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Arabako Biltzar Nagusiek A-625 errepidean segurtasuna hobetzeko ezker abertzalearen mozioa baztertu dute

Ezker Abertzaleak Arabako Biltzar Nagusietan duen taldeak atzo prentsa-ohar baten bidez jakinarazi zuen eurek aurkeztutako ekimena, Bilbo eta Urduña batzen dituen A-625 errepidean segurtasun-neurri gehiago hartze aldera, baztertua izan dela.

Arabako Euskal Kantu eta Haur Kantari Txapelketa leihaketa gaur Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea  Amurrio  Aiaraldea: Araba

Arabako Euskal Kantu eta Haur Kantari Txapelketa leihaketa gaur Amurrion

Maiatzak 16an, Amurrioko Antzokian, arratsaldeko 18.30etan final aurrekoak ospatuko dira. Leihaketa honen helburua paperetan galtzear dauden edota ia ahaztuta dauden kantuak gogoratzea, euskal kantuaren arloan dugun aberastasuna ezagutaraztea eta kantu eta kantari berriak plazaratzea da.

Antolatzaileek diotenez:

Euskarazko disko edo kaseterik bere izenean atera ez duen kantariak edota taldeak har dezakete parte. Haur Kantari Txapelketaren Finalean bi aldiz saritua izan ez den kantariak edota taldeak ere hartu dezakete parte.

Alimco Ceramicaseko Aitor Moralesek garaipena lortu du XXI. Airakoa Biran

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo  Aiaraldea

Alimco Ceramicaseko Aitor Moralesek garaipena lortu du XXI. Airakoa Biran

Laudion bukatu den XXI. Aiarako Birako  laugarren eta azkenego etapa, Almacenes Lavin taldeko Rafa Gonzalezek eraman du. Amurrion hasi eta 49,1 kilometroko ibilbidearen ondoren Laudioko Zumalakarregi etorbidean esprintean bukatu da lasterketa. Alimco Ceramicaseko Aitor Morales tropel nagusiarekin sartu da helmugan eta lidergoa mantendu egin du XXI. Aiarako Bira irabaziz.

 

Amurrioko eta Laudioko udalek ingurumenaren bandera berdea jasoko dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Amurrioko eta Laudioko udalek ingurumenaren bandera berdea jasoko dute

Amurrioko eta Laudioko alkateek ingurumenaren kudeaketa egokia aitortzen duen bandera berdea jasoko dute gaur. Amurriok, bost kategoriatan hartu du parte: zabor bilketan, garbiketa eta lorazaintzan, ingurumenarekiko konpromisoan, uraren kudeaketan, ingurumen heziketa eta herritarren parte-hartzean, eta kontsumo eta kutsaduran.

Arabako Bolo Txapelketako jardunaldia egin da Tertangan eta Urduñan asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Aiaraldea  Amurrio  Urduña  Amurrio: Arrastaria  Amurrio: Tertanga

Arabako Bolo Txapelketako jardunaldia egin da Tertangan eta Urduñan asteburu honetan

Asteburu honetan, maiatzak 1 eta 2, Arabako Bolo Txapelketako jardunaldi bat antolatu dute Urduñako Txolope bolo elkarteak eta Tertangako Eleizalde taldeak.

Esan bezala, Arabako Bolo Txapelketako jardunaldia Urduñan eta Tertangan egin da, eta bertan Araba osoko jokalariek parte hartu dute. Esan beharra dago Arabako txapeldunak Euskadiko Txapelketarako sailkatuko direla.

Bitxikeria gisa aipatu behar da bolatoki horiek Aiarako bolo-jokoaren modalitatean aritzeko direla, nahiz eta kasu honetan Arabako bolo-jokoan aritzeko erabili diren.

Maiatzaren lehenean, “eredu berri baten alde” kalera ateratzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Maiatzaren lehenean, “eredu berri baten alde” kalera ateratzeko deia

“Langileon borroka, eraldaketaren indarra” lelopean aiaraldeako langilegoa Laudion manifestatzera deitu du LAB sindikatuak. Eskualde mailako mobilizazioa izango da eguerdiko 12:30etan Lamuza plazatik abiatuko dena.

Langile Abertzaleen Batzarrak deialdiarekin batera adierazi duenez, “aurtengo maiatzaren lehena krisiaren testuinguruak markaturik dator”. Krisi honetatik ateratzeko instituzioek hartu dituzten neurri guztiak “patronalaren eta banketxeen irabazi margenak berreskuratzeko” izan direla salatu dute, “betiere langileen kontura”.

Jarraitu aiaraldea.eus

Nerbioi kalea 12, behea
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54

Aiara kuadrilla logoa Orozko udal logoa Arrankudiaga Udal logoa Arakaldo udal logoa Aiara udal logoa Laudio udal logoa Okondo udal logoa Amurrio udal logoa Urduña udal logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa Tokikom logoa Arabako Foru Aldundia

Creative Commons lizentzia aitorprena Gure lizentzia: Creative Commons Aitortu Partekatu