Al Wafaa elkarte musulmana

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea None
Aiaraldean sortu berri den Al Wafaa elkarte musulmaneko Othman Alfredo Gomez Cortazar eta Fatima Adris-i egindako elkarrizketa. Elkarrizketa osoa Youtuben ikusi ahal duzue: http://www.youtube.com/watch?v=csp43-3F57U

Udazkeneko Multimedia Eskola 201.1

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea None
Azaroaren 28tik abendua bitarte, sei ikastaro, bi hitzaldi eta barnetegi bat antolatu ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Aurtengoa bigarren edizioa da, eta ikasgaiez gain 14-17 urte bitartekoentzako multimedia barnetegia izango ditu nobedade.

"Blogaren helburu nagusia gure ondare natural eta kulturala ezagutzera ematea da"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Aiaraldea

"Blogaren helburu nagusia gure ondare natural eta kulturala ezagutzera ematea da"

MAIDER IGLESIAS (Amurrio, 1987) eta Aiaraldea maite duten beste bost pertsona gehiago Naturayala proiektuaren inguruan bildu dira. Blog honen bitartez eskualdean dagoen ondare naturalaren berri ematen ari dira oso modu erakargarri batean. 

Duela gutxi Naturayala bloga jarri duzue martxan, zergatik? Zeintzuk dira blog honen irizpideak?

Udaberriko kultur zirkuitu berria Topagunearen eta euskara elkarteen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri   Euskara  Aiara  Aiaraldea  Amurrio  Laudio  Aiara: Arespalditza  Aiara: Erretes Lanteno  Aiara: Menagarai

Udaberriko kultur zirkuitu berria Topagunearen eta euskara elkarteen eskutik

Aiaraldeko Kultur Zirkuituaren baitan udaberrirako hamaika ekintza eskainiko dira Laudio, Amurrio, Lanteno, Menagarai eta Arespalditzan. Martxoaren 18an hasita eta 27ra arte pailazoak, hitzaldiak, film laburren zirkuitua eta ipuin kontaketak izango ditugu gurean.

9 eta 12 urteko neska-mutilentzat Bertso Barnetegia Bernedon

Erabiltzailearen aurpegia Kaitin Allende Zaldunbide

9 eta 12 urteko neska-mutilentzat Bertso Barnetegia Bernedon

Arabako Bertsozale Elkarteak, pazko asteko oporretarako; Aiara, Amurrio, Laudio, Okondo eta Urduñako 9 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako barnetegia antolatu du.

"Aiaraldea oso leku berezia iruditzen zait"

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

"Aiaraldea oso leku berezia iruditzen zait"

JAVIER ITURRITXA mendizale eta idazleak (Mendoza, 1981) bi gidaliburu argitaratu ditu. Lehenengoa, “Aristas y Crestas de Euskal Herria” izan zen eta argitaletxe batekin kaleratu zuen. Oraingoan berak bakarrik editatu du eta hutsune bat betetzera dator “Euskal Herriko trokarte eta arroilak” gidarekin, izan ere, gai bera tratatzen zuen azkenengoa -"Cañones. Pirineo Occidental" (Luis Mariano Mateos, 1992)- orain dela 20 urte argitaratu zen. Bertan Euskal Herriko 85 jaitsiera onenak aurkituko dira, horien artean, Aiaraldeko hainbat proposamen.

Aiara eta Arabako berezko fruta-arbolez osatutako ortuen landaketa zuhaitzaren eguna ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo

Aiara eta Arabako berezko fruta-arbolez osatutako ortuen landaketa zuhaitzaren eguna ospatzeko

Zuhaitzaren eguna ospatuko da gaur Amurrion eta bihar, larunbata, Laudion. Aurtengoan Aiara eta Arabako berezko fruta-arbolez landatutako ortuak sortuko dira Aresketamendi inguruan Amurrioren kasuan eta Iturritxu inguruan, Laudio Ikastolaren Haur Hezkuntzako eraikinen atzealdeko magaletan, Laudiokoaren kasuan.

Euskal Herriko Hazien Sareak 2010 urtean Arabako berezko fruta-arbolen katalogazio lanari ekin zion Aiarako koadrilan. Orduko lanaren emaitza dira asteburuan eskualdeko neska-mutilek ortuetan landatu behar dituzten kimuak.

ASASAM elkarteak kanpaina berri bat bultzatuko du martxoan

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico  Aiaraldea  Laudio

ASASAM elkarteak  kanpaina berri bat bultzatuko du  martxoan

Hilabete honetan Aiarako Eri Psikiko eta Senideen Elkarteak (ASASAM) abian jarriko du “la salud también va contigo" kanpaina. Hau dela eta, Aiaraldeko hainbat herritan  berrerabiltzeko poltsak bananduko dituzte: Laudion, Amurrion, Orozkon, Artziniegan eta Urduñan, hain zuzen ere.

Bilduk Aiaraldeko kirol kluben garraiorako laguntzak berreskuratzeko eskaera babesten du

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Aiaraldea

Bilduk Aiaraldeko kirol kluben garraiorako laguntzak berreskuratzeko eskaera babesten du

Bilduk bere arduradunen Arabako Batzar Nagusietako agerraldia txalotu du eta diru-laguntzak berreskuratzeko ekimenak hasiko dituela iragarri du.
Pasa den ostiralean Aiaraldeko kirol klubek Euskarako, Kulturako eta Kiroletako Komisioan egindako agerraldia oso positibotzat hartu du Bilduk PParen gobernuak bai kirolean eta baita Aiarako Haranean duen utzikeria agerian jarri duelako. Horretaz gainera, klub hauen foru-laguntzak berreskuratzeko ekimenak aurkeztuko dituela aurreratu du, horrela kanpoan jokatzen diren partiduen garraioa erraztu ahal izateko.

Altubepekoak taldea Arabako Kuadrila arteko Bertsolari Txapelketako finalerdietan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

Altubepekoak taldea Arabako Kuadrila arteko Bertsolari Txapelketako finalerdietan izango da

Ostiralean izan zuten Arabako Kuadrila arteko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa Aiaraldeko Altubepekoak taldekoek Gasteizen. Eguzkilore-erreka txiki txokoa izan zen aiaraldearren eta Gasteizko Eguzkilore taldearen arteko lehiaren lekuko. Eskualdekoen lehenengo kanporaketa otsailaren 12an jokatu zen Saratxun, eta Gasteizeko Muñoko Katuak taldearen aurka galdu egin zuten Altubepekoek. Alabaina, ostiralean ez zuten hutsik egin eta Eguzkilore taldearen aurka saioa irabazita finalerdietara sailkatu dira.

Sukaldaritza tailerra

2012/03/27 22:00

Aiaraldea

Informazio gehiago eskuratzeko: aiaraldea@aek.org / 945 892334 telefono-zenbakian

Sagardotegia Astigarragara

2012/03/10 11:00

Urduñako suhiltzaileetatik abiaturik Aiaraldea

Aiaraldeko Gazte Asanbladek Astigarragako sagardotegira irteera antolatuko dute. Irteera goizeko 12:00etan izango da Urduñako suhiltzaileetatik , ondoren Amurriotik pasako dira eta azkenik 12:30etan Laudiotik.

Tiketak Amurrion (Txokogorrin), Urduñan (Mugalden) eta Laudion (Ilargin) salgai egongo dira bihartik aurrera 40euroren truke.

Musika txokoa: Irrintzi

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea None
Musika talde berri bat daukagu Aiaraldean: Irrintzi. Herrikadak eta Apurtu arte taldeetako partaide batzuen artean sortu zuten eta urte bat daramate jada kontzertuak ematen. Hortaz gain, euren lehenego maketa kaleratu berri dute, ondorengo helbide honetan jeitsi daitekeena: http://www.megaupload.com/?d=B40825MI

Mintzalagunentzako Bideokopla Lehiaketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana  Aiaraldea

Mintzalagunentzako Bideokopla Lehiaketa abian da

Bertsogintza eta mintzapraktika uztartzea helburu, Bideokopla Lehiaketa antolatu dute AEK-k eta Bertsozale Elkarteak, eta Aiaraldeko euskaltegiek gure eskualdeko Berbalagun taldeek ere parte har dezaten nahi dute.

Eskualdeko 9 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako bertso-barnetegia antolatu dute Pazko-asterako

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo

Eskualdeko 9 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako bertso-barnetegia antolatu dute Pazko-asterako

Aiara, Amurrio, Laudio, Okondo eta Urduñako 9 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako barnetegia antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak Aiaraldeko udal horiekin lankidetzan. Pazko-astean sortzen den eskola-oporraldian, apirilaren 11, 12 eta 13an, asteazkenetik ostiralera, Bernedoko aterpetxean bertsogintza eta aisialdia uztartzeko aukera eskainiko dute berton.

Apurtu Arte, Irrintzi eta Herrikadak Musik Gerrilla CD Bilduman

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Barron Requejo  Aiaraldea

Apurtu Arte, Irrintzi eta Herrikadak Musik Gerrilla CD Bilduman

"Musik Gerrilla", gaur egungo kapitalismoaren kontrako mugimendu herritar modura defini daiteke, baina ez bakarrik musika arlora mugatzen dena, baizik eta horrekin batera dauden edozein kultur adierazpen ekoizpena bultzatzen dituena ere.

Euskal Herriko mapei buruzko hitzaldia Gure Aukeran

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Aiaraldea  Laudio  Aiaraldea: Euskal Herria

Euskal Herriko mapei buruzko hitzaldia Gure Aukeran

Euskal Herriko 100 mapa baino gehiago biltzen dituen liburua aurkeztuko dute.

Mapas para una nación liburua aurkeztuko du bihar Jose Mari Esparza Zabalegi idazle eta Txalapartako editoreak. Biharko zita Laudioko Gure Aukera Kultur Elkartearen egoitzan izango da, 19:30etan. 

Gaur zortzi, mozorroa izango da protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Gaur zortzi, mozorroa izango da protagonista

Inauteriak iristear dira. Gaur zortzi aiaraldeko kale gehienak herriz herri mozorroz jantziko dira, eta bizilagun askok eta askok, dibertitzeko eta sarritan esan edo egin ezin diren horietan murgiltzeko aukera aprobetxatuko du. Txisteak egiteko, munduko beste kulturez janzteko, objektu bilakatzeko, edota izaki mitologikoen azalean sentitzeko.

Azoka eta mozorro festak

Eskualdeko zerbitzu publikoetako langileak lanuztean parte hartzera deitu dituzte ELA, LAB eta EILAS sindikatuek

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo

Eskualdeko zerbitzu publikoetako langileak lanuztean parte hartzera deitu dituzte ELA, LAB eta EILAS sindikatuek

Otsailaren 9ko lanuzterako deia zabaldu zuten astearte goizean Laudion ELA, LAB eta EILAS sindikatuek deitutako kontzentrazioan. “Zerbitzu publikoak garatu, murrizketarik ez” lemarekin Hego Euskal Herri mailan zabaldu duten deialdian parte hartzera deitu zituzten eskualdeko irakaskuntzan, Osakidetzan, justizia administrazioan, udaletxeetan eta foru aldundietako administrazioan lanean diharduten langileak.

Asteon ere, hotza nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Asteon ere, hotza nagusi

Gaur elurretan esnatu da Aiaraldea, eta tenperaturak behera egingo du egunak aurrera egin ahala. Prezipitazio handirik ez da espero, eta batez ere gaur eta biharko lehen orduetan egingo du.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»