Eusko Jaurlaritzak Jesuriko Parke Eolikoaren eraikitzea onartu berri du

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin

Eusko Jaurlaritzak Jesuriko Parke Eolikoaren eraikitzea onartu berri du

Handia izan da azkeneko hilabeteetan Laudio eta Orozko artean, Jesuri inguruan, eraikiko den haize-erroten gunearen inguruan. Jakin dugunaren arabera, eta hamaika talde ekologistek proiektuaren bideraezintasuna salatu zuten arren, Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio parkea eraikitzeari. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko maiatzeko alean jakitera eman denez Eusko Jaurlaritzak baimena eman berri du beraz Jesuriko Parke Eolikoaren eraikuntza burutu ahal izateko, energia eta meategi zuzendariaren xedapenei jarraiki.

Dozenaka aiaraldearrek euskal presoei elkartasuna adierazi diete Herrera de la Manchan

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Aiaraldea

Dozenaka aiaraldearrek euskal presoei elkartasuna adierazi diete Herrera de la Manchan

Larunbatean Laudio, Amurrio eta Urduñako hainbat eta hainbat pertsonek Herrera de la mantxako kartzelaraino bidaiatu zuten bertan preso dagoen Pablo Gorostiaga laudiarrari eta, orokorrean, euskal preso politiko guztiei elkartasuna adierazteko asmoz.

Ostiral gauean abiatu ziren herritarrak martxarako prestatutako busean. Gasteiz parean Guardia Zibilak autobusa gelditu eta bertan zihoazenak identifikatu zituen; berdin gertatu zen soinu ekipoa eta janaria zeramatzan furgonetarekin.

Bernabé Unda sailburuak Tubacexek Austrian irekiko duen lantegi berria inauguratuko du

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin

Bernabé Unda sailburuak Tubacexek Austrian irekiko duen lantegi berria inauguratuko du

Bernabé Unda, Eusko Jaurlaritzako garapen, industria, merkataritza, eta turismo sailburua, izango da Tubacex arabar enpresak Austrian irekiko duen lantegi berria inauguratuko duena. Aste honetan zehar Austria eta Alemanian zehar bidaia egin behar du Unda jaunak euskal enpresariek zonalde honekin duten harremana nolabait indartze aldera, europar merkaturik nabarmengarria izanagatik.

Aiaraldeko berbalagunak: Uda honetan 8 egun euskaraz, Irlandan

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Aiaraldea

Aiaraldeko berbalagunak: Uda honetan 8 egun euskaraz, Irlandan

Berbalagun egitasmoak Irlandanet elkartearekin lortu duen akordioaren barruan, mintzapraktika taldeetan parte hartzen duten lagun guztiok %10eko deskontua izango duzue antolatutako bidaietan. Prezioa deskonturk gabe 395 euro inguru izango da: Gida euskalduna, furgoneta eta aterpeak barne. Aurton AEKkideoi ere, irakasleei eta ikasleei, deskontua aplikatuko zaie.

Hauek dira egongo diren datak:

Amnistiaren aldeko mugimenduak martxa antolatu du Herrera de la Manchara euskal preso politikoei elkartasuna helarazteko

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Amnistiaren aldeko mugimenduak martxa antolatu du Herrera de la Manchara euskal preso politikoei elkartasuna helarazteko

Laudioko Amnistiaren aldeko mugimenduak antolatuta, ekainaren 4ean Herrera de la Manchako espetxera martxa egingo dute. Izan ere, bertako presondegian dago Pablo Gorostiaga aretarra. "Bere egoera ikur hartuta, Laudioko preso politikoen kontra burutzen den dispertsio politikaren salaketa egitea da ekimen  honen helburua", azaldu dute. Era honetan nahi dute Pablo Gorostiagari eta bertan dauden gainerako euskal preso politikoei  elkartasuna helarazten  saiatzea.

Boto gehien jaso duten alkategaiek hauteskunde gauean aiaraldea.com-en egindako adierazpenak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Boto gehien jaso duten alkategaiek hauteskunde gauean aiaraldea.com-en egindako adierazpenak

Josu Artetxe, Bilduren Aiarako alkategaia

“Alde batetik sorpresa handia izan da, baina emaitzak ikusita poztasun handirekin gaude eta aurrera egiteko moduan”.

“Poz handia daukat, ez dakit hitzak zelan irteten diren, baina pozik nago, eta gure aldetik zabalik gaude edonorekin zabaltasun handirekin berba egiteko. Hori da bilduren ideia. Guk eskatzen dugu erantzukizuna eta zabaltasuna Euskal Herria eraikitzeko”.

Udal hauteskundeetako datuak herriz herri (Iturria: berria.info)

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Udal hauteskundeetako datuak herriz herri (Iturria: berria.info)

Aiara

% 100

 

Udal hauteskundeek lurrikara politikoa eragin dute Aiaraldean, mapa politikoa zeharo aldatu da

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Udal hauteskundeek lurrikara politikoa eragin dute Aiaraldean, mapa politikoa zeharo aldatu da

Udaletxe guztietan, Okondo (EA-ren eskuetatik Bilduren eskuetara pasa da) eta Artziniegan (EAJ mantendu da) ezik, alderdi bozkatuenak aldatu dira. Mugimendu sismiko garrantzitsuena Urduñan gertatu da dudarik gabe; Bilduk gehiengoa eskuratu du eta EAJ alkatetzatik baztertzea lortu du.

Argazki Bilduma: Udal hauteskundeak Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Argazki Bilduma: Udal hauteskundeak Aiaraldean

Hauteskunde egun luzea izan da gaurkoa, Aiaraldea Komunikazio Leihoa osatzen dugun pertsonek ahalegin berezia egin dugu herritarrei ahalik eta informazio hurbilena eta gaurkotuena emateko. Zuzeneko bideo emisioa lantzen kide asko aritu gara (bai eta asko lagundu gaituzten pertsonak ere), arazo teknikoak ere izan ditugu, baina horra gure ahalegin txikia, ibiliaren ibiliz etorkizuenean hobe egiten asmatuko dugulakoan.

Hona hemen egunak eman dituen argazkietako batzuk

Herriz herri elkarrizketa eta emaitzekin zuzeneko programa egingo du 20:30etatik aurrera Aiaraldea.com-ek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Herriz herri elkarrizketa eta emaitzekin zuzeneko programa egingo du 20:30etatik aurrera Aiaraldea.com-ek

Aiaraldea.com-en programa berezia emitituko da 20:30etatik aurrera. Eguneko irudiak, hautagai guztien mezuak, argazkiak, emaitzen bilketa eta zerrenda bozkatuenetako hautagaiekin zuzeneko elkarrizketak egongo dira ikusgai. Baita twitter bidezko jarraipen berezia ere.

Goiza, normaltasunez

Jesuri eta Ganeko bizirik: "Energia eta enpresa berdez hitz egiten digute gure ingurumena deuseztatu eta kutsatzen duten bitartean"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ingurumena

Jesuri eta Ganeko bizirik: "Energia eta enpresa berdez hitz egiten digute gure ingurumena deuseztatu eta kutsatzen duten bitartean"

Orozkon eta Arrankudiaga Zollon parke eolikoa egiteko proiektua abian da. Hori dela eta, aiaraldear batzuk Jesuri eta Ganekogorta Bizirik plataforma sortu dute. Horietako bat da Ieltxu Orueta (Laudio, 1985).

Aiaraldeak eskualde osorako zabortegirik gabe jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana  Aiaraldea

Aiaraldeak eskualde osorako zabortegirik gabe jarraitzen du

Egungo legegintzaldia amaitzear dago eta Aiaraldeak ez du hondakin geldoak uzteko zabortegirik. Aiarako Kuadrillako lehendakari Javier Bitorikaren esanetan, eskualdean sortzen diren mota horretako hondakinak beste udalerrietara eraman behar dira edo, bestela, partikularrekin hitzarmenak lotu, euren lurretan utzi ahal izateko. Egoera horrek, antza, kontrolik gabeko zabortegi ilegalak ugaritzea eragin du.

Udal Hauteskundeak aiaraldean (2011) > Okondoko hautagaiak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea  Okondo Okondoko hautagaiak: Okondo Bai, EAJ-PNV eta Bildu

Ertzaintzak lapurreta metodo berri bati buruz ohartarazten du

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Aiaraldea

Ertzaintzak lapurreta metodo berri bati buruz ohartarazten du

Ertzaintzak lapurreta-metodo berri baten berri eman du. Lapurreta-metodo hori honetan datza: bi pertsona gehienetan edadetua den norbaiten etxera sartzen dira eta udaleko langileak, gizarte-zerbitzuetako kideak edota antzekoak direla esaten dute. Horrela, batak etxekoak distraitzen dituen bitartean, besteak bertan dagoen diru eta bitxiak ostu egiten ditu.

Bilduren aldeko bizikleta martxa

2011/05/14 09:00

Aiaraldea

Arespalditzatik eta Okondotik 11:00etan abiatuko da eta gero Amurriotik (Bilduren bulegoa) 11:30etan pasatu, Luiaondotik 12:15etan eta Laudiotik (Gardea) 12:30etan Laudioko Herriko Plazan amaitzeko Ekitaldi Politiko batekin 13:00etan. Ikurrinari omenaldia egin ondoren, Aiaraldeko bilduko hautagaiek eskualde mailako ekitaldia egingo dute.

Udal hauteskundeak aiaraldean (2011) > Artziniegako hautagaiak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea  Artziniega Artziniegako hautagaiak: EAJ-PNV eta Bildu

Udal hauteskundeak aiaraldean (2011) > Orozkoko hautagaiak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Aiaraldea  Orozko Orozkoko hautagaiak: Adie, EAJ-PNV eta Bildu

Etzi amaituko da Aiaraldeko haur eskoletan matrikulatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Hezkuntza

Etzi amaituko da Aiaraldeko haur eskoletan matrikulatzeko epea

Ostiralean amaituko da Aiaraldeko haur eskoletan matrikulatzeko epea. Heziketa gune hauek 0 eta 2 urte bitarteko umeen zaintzaz arduratzen dira, "heziketa integralaren bultzatuz". Nerea Amurrioko Tanttaka Haur eskolako irakaslea da, eta dioenez, eskola hauetan gauzatzen den hezkuntza metodoa ez da soilik asistentziala: "Bere alde edukatiboa du, umeen hazkuntza potentziatzen dugu ekintzen bidez. Ez da haurtzaindegi soila, gauza gehiago ere egiten ditugu".Besteak beste, gorputza, objektua, afektibitatea, pentsamenduak lantzen dituzte.

Aiarako Kuadrillak ontzien birziklapena hobetzeko kanpaina abian jarriko du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Ingurumena

Aiarako Kuadrillak ontzien birziklapena hobetzeko kanpaina abian jarriko du

"Ontziak, bai eskerrik asko"; horixe izango da Aiarako Kuadrillako ingurumen arloak edukiontzi horiaren bidezko ontzien bilketa hobetzeko abian jarriko duen kanpainaren leloa. Kanpaina prestatzen ari dira arloko arduradunak, eta jakinarazi dute, era berean. hobeto birziklatzerako aholkuak emango dituen bitxilore izango dela kapainaren irudia.

Udaletako euskara egoeraren rankingean 22. eta 39. postuak lortu dituzte Amurriok eta Laudiok, hurrenez hurren

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara

Udaletako euskara egoeraren rankingean 22. eta 39. postuak lortu dituzte Amurriok eta Laudiok, hurrenez hurren

Pasa den astean aurkeztu zuten Amurrion Euskararen Gizarte Erakundeko Kontseiluak egindako udalen hizkuntza azterketa. 66 udaletako euskararen egoera ikertu dute. Besteak beste, udalak euskara ordenantzarik duen, euskara plan orokorrik duen eta azken urtealdian euskarari zenbateko aurrekontu orokorra eman dioten konprobatu dute. Baita udalak diruz lagundutako talde eta entitateek errotulazioa euskaraz izan dezaten erabakirik hartu duten, kaleetako kartelen hizkuntza zein den, edo udaletxeetako errotulu formaletan zein hizkuntza nabarmentzen den.

Jarraitu aiaraldea.eus

Nerbioi kalea 12, behea
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54

Aiara kuadrilla logoa Orozko udal logoa Arrankudiaga Udal logoa Arakaldo udal logoa Aiara udal logoa Laudio udal logoa Okondo udal logoa Amurrio udal logoa Urduña udal logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa Tokikom logoa Arabako Foru Aldundia

Creative Commons lizentzia aitorprena Gure lizentzia: Creative Commons Aitortu Partekatu