Gaur ere eguzkia eta beroa nagusi aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Gaur ere eguzkia eta beroa nagusi aiaraldean

Euskalmet agentziaren arabera, gaur ere bero handia egingo du, 35 ºC inguruko tenperatura maximoekin. Zerua oskarbi mantenduko da arratsaldera arte; orduan hodeitza handitu egingo da apurka-apurka, batez ere ipar-mendebaldean. Goizean haizeak hegoaldetik joko du; arratsaldetik aurrera kantauri isurialdean ipar-mendebaldetik jo eta kostaldean bolada gogorrak izango dira, giro freskoagoa sortuz.

Biharko lanbroa

Ikamika handia Ertzaintzak Aiarako Txirrindularitza Zirkuitua bertan behera uzteko hartutako erabakiaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea  Amurrio

Ikamika handia Ertzaintzak Aiarako Txirrindularitza Zirkuitua bertan behera uzteko hartutako erabakiaren inguruan

Ertzaintzak atzo lehiatzen ari zen LVIII. Aiarako Txirrindularitza Zirkuitua gelditzeko hartu zuen erabakiak txirrindulariak eta Amurrioko Txirrindulari Taldea asaldatu ditu. "Segurtasun neurrien ustezko gabeziak" zirela medio lasterketa bertan behera uzteko erabakia hartu zuten agenteek, lasterketa abiatu eta 20 kilometrora, Markijanan behera erorketa masiboa gertatu eta gero.

Ertzaintzaren aburuz, "bidegurutzetan behar besteko seinalizazioa eta lasterketa markatzeko jendea ez omen zegoen".

Eider Santamaria postu bategatik ez da sartu Europako igeriketa txapelketako finalean

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Eider Santamaria postu bategatik ez da sartu Europako igeriketa txapelketako finalean

Eider Santamaria igerilari laudioarrak bederatzigarren postua eskuratu du 1.500 metroko probako sailkatze fasean. Finalean sartzeko, lehen zortzi denbora onenen artean egon beharra dago, eta Santamariaren zeharkaldiak Europako lehenengo zortzirek baino bost segundu gehiago iraun du. Hortaz, igerilari aiararrak ezin izango du Budapesten jokatzen ari diren Europako igeriketa txapelketako finalean lehiatu.

 

ARGAZKI BILDUMA: San Esteban jaiak Lendoñobeitin

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Aiaraldea  Urduña  Urduña: Larruazabal  Urduña: Lendoñobeiti

ARGAZKI BILDUMA: San Esteban jaiak Lendoñobeitin

Atzo ospatu zen Lendoñobeitiko jaietako egun nagusia. Dantzak, bazkaria, parodia, erromeria eta beste gauza asko egon ziren Larruazabaleko herri horretan. Iragan hilean eginiko mendi martxako irudiekin batera, argazki galeria osatu dugu.

ARGAZKILARIAK: Nekane Garcia, Andima Landaluze eta Itziar Biguri

DATA: 2010eko abuztuak 3

Argazki bilduma ikusteko: klikatu HEMEN.

Aiarako Koadrilako aurrekontuak onartu egin dira, EAJ eta PSEren botoei esker.

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Aiarako Koadrilako aurrekontuak onartu egin dira, EAJ eta PSEren botoei esker.

EA eta PP abstenitu egin dira eta Ezker Abertzaleak aurkako botoa eman du. Maiatzaren 26an aurkeztutako eta atzera botatako proiektuaren oso antzekoa da.

Zanpazu Bizirik plataformak 4 egitasmo eolikoren aurka egiteko eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Zanpazu Bizirik plataformak 4 egitasmo eolikoren aurka egiteko eskatu du

Hainbat mendi taldek, elkartek eta gazte-asanbladek osatzen duten Zanpazu Bizirik Herri Plataformak “datozen hilabeteetan hasi daitezkeen obra lanen” aurka egiteko eskatu die herritarrei eta zenbait euskal erakunderi.

Adierazi dutenez, “gure ingurunean eraiki nahi dituzten zentral eoliko guztiak ebaluaketa fasean daude, dagozkien instituzioek  ingurumen-eraginaren adierazpenak argitaratzearen zain”.

Abeltzainek azoketako boikotarekin amaitu dute, Otsoaren Kudeaketa Plana onartu berri dela-eta

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea  Amurrio

Abeltzainek azoketako boikotarekin amaitu dute, Otsoaren Kudeaketa Plana onartu berri dela-eta

Hurrengo hilabeteetan Aiaraldeko azoketan abeltzaintza produktuak berriro ere ikusgai izatea espero da. Baina gauzak ez dira normaltasunera hain erraz bueltatuko eta UAGA abeltzainen sindikatuko ordezkari arabarrek aipatu dutenez, hurrengo hilabeteetan egingo diren azoketarako ez dute deialdirik jasoko zenbait udalerritan.

Umore antzerkia uda honetan Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Umore antzerkia uda honetan Aiaraldean

Araiako Umore Antzerkiaren XVII Jaialdiaren egitarau oparoa Arabako hainbat udalerritara zabalduko da udan. Haien artean Amurrio, Laudio eta Artziniegara.

Arabako Kultura, Kirola eta Euskara diputatua den Lorena López de Lacallek jaialdiaren koordinatzailearekin batera egindako agerraldian adierazi duenez, Arabako antzerki hitzordurik garrantzitsuenak bi parte izango ditu. Alde batetik Araian bertan abuztuaren 12tik 15era egingo den programazioa, eta bestetik Arabako hainbat herritara zabalduko den egitaraua.

Berrehun pertsona inguruk hartu dute parte Lendoñobeitiko VI. mendi martxan

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea  Urduña  Urduña: Larruazabal  Urduña: Lendoñobeiti

Berrehun pertsona inguruk hartu dute parte Lendoñobeitiko VI. mendi martxan

Atzo goizean egin zen Lendoñobeitiko VI. Mendi martxa Gurpide Jolas eta Kultura Elkarteak antolaturik.

Aiarako gazte independentistek Araba Martxara joateko deia luzatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Aiarako gazte independentistek Araba Martxara joateko deia luzatu dute

 

Amurrio, Urduña eta Laudioko gazte independentistek gaur Ozaetan hasi eta igandean Agurainen amaituko den Araba Martxan parte hartzeko deia egin dute. Prentsa ohar bidez adierazi dutenez, helburua Independentzia eta Sozialismoaren aldeko gazte olatua biltzea da. Arabako gazte independentistek iragan astean egin zuten Lizarrateko kobazuloan agerraldia. Besteak bestse, feminismo eta bertso tailerrak, jolasak, afari herrikoia, krisiaren inguruko hitzaldia eta kontzertuak izango dira.

Igandean Agurainera joateko deia

Gaztetxeen aldeko martxa antolatu dute Aiarako Gazte Asanbladek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Gaztetxeen aldeko martxa antolatu dute Aiarako Gazte Asanbladek

Urduña, Amurrio eta Laudioko Gazte Asanbladek Gaztetxeen aldeko martxa prestatu dute datorren astebururako. Eskualdeko hiru herri nagusietatik Laudio da Gaztetxea daukan bakarra. Urduñakoa duela hiru urte bota zuten. Ordutik, makina bat ekimen eta kanpaina burutu dituzte Urduña, Amurrio eta Laudioko gazteek. Azaroan, elkarlanean Aiarako Topaketak antolatu zituzten, martxoan Sagardotegira eraman zuten gaztetxeen aldeko aldarrikapena eta uda honetan, Aiarako Gaztetxe Martxa izango dute beraien eskaeren bozgoragailu.

Laudiotik Tertangara

Sasien Sehaska ekimena abian jarri da

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Aiaraldea

Sasien Sehaska ekimena abian jarri da

Sasien Sehaska Amurrion sortutako proiektua da. Ekimen honen helburua herriko zein Aiaraldeako beste zonaldeetako auzokideen arteko komunikazio eta elkarrekintza bultzatzea da. Horretarako ostegun honetan mahaingurua egin dute Amurrioko kultur etxean zeinetan haraneko hainbat kolektibo zein auzokidek parte hartu egin duten.

gaztetxeen aldeko martxa

2010/07/15 09:30

laudioko plaza Aiaraldea

Eskualdeko Gazte Asanbladek hiru eguneko gaztetxeen aldeko martxa antolatu dute. Uztailaren 15ean Laudiotik abiatu eta amurrion izango da helmuga; bertan, Bazkaria, herri kirolak, triki bertso poteoa, afaria eta hitzaldia izango dira akanpalekura lotara joan aurretik. Hurrengo egunean, uztailak 16 martxak Tertangarako bidea hartuko du, Urduñan bazkaldu eta musean aritu ostean, Tertangan bolo txapelketa, Afaria, ekitaldia eta kontzertuak izango dira.

Martxarako bonoak salgai daude 15 euroren truke Mugalden (Urduña), Txokogorrin (Amurrio) eta laudioko Gaztetxean.

Iñaki Isasi Arespalditzarra Tourreko ihesaldian sartu da

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Iñaki Isasi Arespalditzarra Tourreko ihesaldian sartu da

Iñaki Isasi txirrindulari aiararrak ihesaldian sartzea lortu zuen atzo, Frantziako Tourreko laugarren etapan. Iban Maiozekin batera utzi zuen tropela atzean,   baina helmugatik gertu garaitu zituzten Alessandro Petacchi, Julian Dean, Robbie McEwen eta Robert Hunterrek. Hain zuzen ere, hurrenkera horretan zapaldu zuten meta Tourreko partehartzaileek. Petacchi italiarrak, lau egunean bigarren etapa irabazi zuen atzo, 300 metroko esprinta burututa.

Udalak XIX eta XX mendeetako dokumentuak zaharberrituko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Udalak XIX eta XX mendeetako dokumentuak zaharberrituko ditu

Amurrioko Udalak Arrastariako eta Lezamako Udalen zenbait akta zaharberrituko ditu. Dokumentuak XIX eta XX mendeetakoak dira eta kontserbazio egoeraren arabera berrituko dituzte.

Arrastariako dokumentazioa 1885 eta 1983 urteen bitarteko udal aktak dira eta Lezamakoak berriz, bi garai ezberdinetan kokatzen dira; lehenengoak 1841 eta 1868 urteen artekoak dira eta bigarrenak aldiz, 1902tik 1926ra bitartekoak. Zenbait aktek zaharberritze sakona behar dute dituzten onddoak, hezetasuna eta orrialde falta direla eta, beste batzuek aldiz, koadernaketa egoki bat besterik ez dute behar.

Aiaraldeko inguru natural, sozial eta ekonomikoaren eraldaketa eta degrazioari buruzko mahai-ingurua ostegunean Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea  Amurrio

Aiaraldeko inguru natural, sozial eta ekonomikoaren eraldaketa eta degrazioari buruzko mahai-ingurua ostegunean Amurrion

Uztailaren 8an arratsaldeko 19etan, Amurrioko Kultur Etxean, aiaraldean gaur egun lanean jarduten duten oposizio elkarte eta taldeen arteko mahai-ingurua egingo da.

Antolatzaileen esanetan, “aiaraldean azken urteotan gaitzespen mugimendu ezberdinek aurre egin diete proiektu ezberdinei, gauzak horrela, interesgarria iruditzen zaigu herri talde, elkarte eta arlo honetan lanean diharduten talde eta ordezkari guztiekin  batzar ireki eta parte-hartzaile batean elkartzea” .

Delikako San Pedroak

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria  Aiaraldea  Amurrio: Arrastaria

Delikako San Pedroak

Asko izan dira asteburuan San Pedroak ospatzeko Delikara hurbildu direnak. Ostiralean, gaueko 9etan botatako txupinazoak hasiera eman zien jaiei eta gero, gauerdi aldera, Lisker taldeak dantzan jarri zituen bertaratutakoak. 

Jarraipen zabala izan du greba orokorrak Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin

Jarraipen zabala izan du greba orokorrak Aiaraldean

Euskadiko gehiengo sindikalak deituriko greba orokorra izan da gaur Hego Euskal Herri osoan. Aiaraldea, noski, ez da salbuespena izan. Goizeko bost eta erdietatik hasita langileek piketeak antolatu izan dituzte Amurrioko industrialdeetan. Informazio taldeen hurrengo geldiunea Murgako industrialdea izan da eta, horren ostean, Laudiora pasatu dira, eta Lamuzako Eroski denda ixtea lortu dute.

Gaurko deitutako greba orokorrak jarraipen handia izaten ari da

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea

Gaurko deitutako greba orokorrak jarraipen handia izaten ari da

Euskal gehiengo sindikalak gaurko egun osorako greba orokorra deitua du hego Euskal Herrian espainiar gobernuak hartu berri dituen neurriei erantzuteko, besteak beste, lan erreformaren aurkako jarrera adierazteko. Euskadiko Langile komisioek ere greba deitu dute gaur Euskal Autonomi Erkidegoan, baina era autonomoan egin dute.

Eskuz binakako txapelketa herrikoiaren finalean Fernandez-Bilbo eta Buru-Peto izango dira aurrez aurre

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea  Amurrio  Amurrio: Arrastaria  Amurrio: Tertanga

Eskuz binakako txapelketa herrikoiaren finalean Fernandez-Bilbo eta Buru-Peto izango dira aurrez aurre

Atzo jokatu ziren Urduña-Arrastaria eskuz binakako txapelketako finalaurrekoak; lehenengo partidan, Fernandezek eta Bilbok Izaga eta Zumaran hartu zituzten mendean 22-13. Bigarren finalaurrekoan Buru eta Peto amurrioarrek Moli eta Txapel urduñarrei gailendu zitzaizkien 22-12. Beraz, Fernandez-Bilbo eta Buru-Petok jokatuko dute final nagusia, bestalde Moli-Txapel eta Izaga-Zumaranek hirugarren posturako lehiarekin konformatu behar izango dute.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»