Jai egun inposatu eta arrotzak salatu dituzte IAk antolatutako herri eskoletan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Jai egun inposatu eta arrotzak salatu dituzte IAk antolatutako herri eskoletan

Ikasle Abertzaleek deitutako herri eskoletan 30 lagun inguru bildu dira. Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskolan eta Amurrioko Zaraobe institutuan burutu ziren atzo ekimenak. Helburua, abenduaren 6a, Espainiako Konstituzioaren eguna jai egun arrotz eta inposatua dela salatzea da.

Sokaide musika taldeak "Ortozik" diskaren DVDa kaleratu du Durangoko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Sokaide musika taldeak "Ortozik" diskaren DVDa kaleratu du Durangoko Azokan

Aurtengo maiatzaren 1ean aurkeztu zuten Sokaide Folk Taldea, Amurrioko Antzokian. Aste pare bat lehenago, Aiaraldea Komunikazio Leihoa jaio zen bertako enparantzan. Apirilaren 17an izan zen, eta Sokaide taldearen laguntza izan genuen orduan ere, Aiaraldea.com ataria kaleratzeko antolatu genuen aurkezpen jaialdian.

"Gasteizko kontzertuak guretzat aukera handi bat izan ziren talde ospetsuekin jo baikenuen"

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Aiaraldea

"Gasteizko kontzertuak guretzat aukera handi bat izan ziren talde ospetsuekin jo baikenuen"

Atzo, abenduak 3, Herrikadak musika taldeak Gasteizen eman zuen kontzertua Su Ta Gar, Doctor Deseo, Betagarri eta beste euskal musika talde batzuen aurretik Mendizorrotzako kiroldegian. Horretaz aparte, duela gutxi atera berri du bere lehen diska eta Aiaraldea.com-ek Herrikadakeko gitarra jotzailearekin, Iker Aranarekin, hitz egin du eta hau da kontatu diguna:

 

Nola eta nortzuen artean sortu zen taldea? Denbora asko behar izan zenuten?

 

Elurrak zuriz apaindu ditu Aiaraldeko bazterrak

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea

Elurrak zuriz apaindu ditu Aiaraldeko bazterrak

Gaur goizean Aiaraldeko txokoak elurrak estalirik agertu dira; gauean zehar eta goizeko lehenengo orduetan eroritako elurteak irudi ederrak utzi dizkigu.

Pasa den astetik Gorobel mendilerroko gainak elurrez apainduak ageri baziren ere, bart, elur maila dexente jaitsi da, eta Aiaraldeko udalerrietako asko estali ditu.

Jose Antonio Merino: "Burgosek eta Kantabriak txakolin izena erabiliko balute, horrek kalte handia eragingo lioke jatorri izendapenari"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana  Aiaraldea

Jose Antonio Merino: "Burgosek eta Kantabriak txakolin izena erabiliko balute, horrek kalte handia eragingo lioke jatorri izendapenari"

Burgosek eta Kantabriak txakolin izena erabili nahi dutela-eta, polemika sortu da azken aldian. Gure eskualdean txakolin ugari ekoizten da, eta horregatik aiaraldea.com-ek Arabako Txakolina Jatorri Izendapeneko zuzendari-gerente Jose Antonio Merinorekin hitz egin du, erakunde horrek gaiari buruz duen iritzia ezagutzeko.

Burgosek eta Kantabriak txakolin izena erabiliko balute eurek ekoizten duten ardoa izendatzeko, horrek zer ondorio izango lituzke?

Euskararen Nazioarteko Egunaren baitan Aiaraldeko agendak bete dira

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Euskara

Euskararen Nazioarteko Egunaren baitan Aiaraldeko agendak bete dira

Aiaraldeko herri eragile, instituzio eta kultur taldeak ostiralera begira daude honezkero. Abenduaren 3a, jakin badakigunez, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da mundu osoan. Eta, nola ez, Euskal Herrian eta Aiaraldean ere, badira hainbat ekimen egun berezi hau euskaraz janzteko.

Aiaraldeko mendiak elurrez jantziko dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea

Aiaraldeko mendiak elurrez jantziko dira asteburuan

Meteorologia-zentroek iragarria zuten eta mendialdean elurra mara-mara ari du atzo arratsaldetik. 

Euskalmeten esanetan egunaren lehenengo partean giro bustiarekin jarraituko dugu, gainera itsasotik hurbil zaparradak trumoitsuak izan daitezke. Elur-kota 600 m inguruan kokatuko da. Arratsaldean egoera hobetzen joango da, atertuko du eta ostarteak zabalduko dira. Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta tenperatura maximoak 10 ºC-tik behera geratuko dira kostaldean eta 5-6 ºC inguruan barnealdean.

Aiaraldean genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeak daude

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Aiaraldean genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeak daude

Emakundek kaleratutako 2009. urteko datuen arabera, Amurrio eta Laudio biktimizazio kopuru handienak izan zituzten herriak izan ziren. Emakume gehienen erasotzailea gainera, bikotekidea edo bikotekide ohia izan zen.

Aiaraldeko 200 ikasle baino gehiago ura aurreztearen alde lanean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Aiaraldea

Aiaraldeko 200 ikasle baino gehiago ura aurreztearen alde lanean

Aiaraldeko 7 ikastetxetako 200 ikasle baino gehiagok hartu dute parte Kantauriko Urkidetzak antolatutako ura aurrezteko programan.

Kantauriko Urkidetzak 9 urte daramatza Aiaraldeko ikasleekin lanean kontsumo arduratsua bultzatzeko asmoarekin. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle hauek Maroñoko urtegia bisitatzeko aukera  izan zuten pasa den urrian. Bertan ura etxeetara nola iristen eta nola birziklatzen den ikusi ahal izan zuten

"Adingabeak Interneten arriskurik gabe ibiltzeko hezitu"

2010/12/01 15:30

Etxaurren Ikastola Aiaraldea Menoio

Aiaraldeako II. Teknologia Astea Azaroaren 29a baino lehen apuntatu. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Udazkeneko Multimedia Eskolako ikastaroak martxa onean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Udazkeneko Multimedia Eskolako ikastaroak martxa onean

Udazkeneko Multimedia Eskolan antolatutako iraupen luzeko ikastaroak martxa onean ari dira egiten. Bideogintza, argazkilaritza digitala, eta blogak eta sare sozialak dira egun garatzen ari direnak, eta parte hartzen ari den jendea gustura dago.

Blogak eta Sare Sozialak izeneko ikastaroa Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskolan ematen ari da, eta irakaslea Galder Gonzalez internauta ezaguna da, www.euskalherrian.info eta albisteak2.0 ekimenetan parte-hartzailea, besteak beste.

Independentzia eguna antolatu dute Aiarako Gazte Independentistek

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin

Independentzia eguna antolatu dute Aiarako Gazte Independentistek

Gazte independentistek hainbat ekintza antolatu dituzte Laudion larunbat honetarako, azaroak 20. Gehienak Gaztetxean eta bere inguruetan egingo dira. Ekintzok Independentziaren Egunaren karietara daude programaturik, Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialari bultzada bat ematearren.

“Arabako Euskaldunon Elkarguneen Topaketak" aurrera egingo du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Euskara

“Arabako Euskaldunon Elkarguneen Topaketak" aurrera egingo du larunbatean

Joan den larunbatean, azaroak 13, hasiera eman zitzaien Arabako euskaldunon elkarguneen topaketei. Manuel Moreno Arabako Topagunearen ordezkariak adierazi digunez, herrialdeko hainbat eskualdetatik etorritako 50 lagun bildu ziren Gasteizko Artiumean.

Berbalagun taldea: Santxotena tailer museora bisita gidatua

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Aiaraldea

Berbalagun taldea: Santxotena tailer museora bisita gidatua

Aiaraldeko Berbalagunok, pasa den ostiralean, Xabier Santxotena eskultorearen tailer museoa bisitatu genuen. Tailer museoa Artziniegan dago. 23 berbalagun bildu ginen eskultore ospetsuaren lana ezagutzeko.

Esan behar da eskultoreak berak aurkeztu zigula bere lana.

Sokaide folk taldeak “EHSona” jaialdiaren lehiaketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Sokaide folk taldeak “EHSona” jaialdiaren lehiaketa irabazi du

Bartzelonan egiten den euskal musikaren jaialdia da EHSona, eta aurten lehenengo aldiz antolatu dute euskal musika taldeen arteko lehiaketa.
Sokaide Aiarako taldea izan da lehen edizio honetako irabazlea, eta hori dela eta datorren azaroaren 20an Bartzelonako La Fontana aretoan joko dute, Grazia auzoan.

Santxotena museora irteera

2010/11/12 17:30

Aiaraldea

Aiaraldeko Berbalagun taldeak Santxotena eskultorearen tailerra bisitatzeko irteera egingo du. Bisita 18:30etan izango da, eta bertara denok batera gerturatzeko, arratsaldeko 17:45etan geratu dira Urduñako Suhiltzaileen aurrekaldean. Autoz joango dira.


Animatzen bazarete, kontaktuan jarri Berbalagun taldearekin www.aiaraldea.blogspot.com webgunean.

Garazi Abrisketa zollotarraren taldeak irabazi du Euskal Herriko Kamaratoia laburmetrai lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Garazi Abrisketa zollotarraren taldeak irabazi du Euskal Herriko Kamaratoia laburmetrai lehiaketa

Topaguneak antolatutako Kameratoia Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallyko lehiaketak badu irabazlea : Epaltzaren Alargunak taldearen II. lana. Bertako kide diren Andrea Galbetek, Julen Ardanazek, Maddi Barberrek eta Garazi Abrisketak lortu dute aurreneko saria. Garazi Abrisketarentzat, Kameratoiaren aurreko edizioetan parte hartu badu, ere sorpresa izan da berria:"oraindik sinetsi ezinda nago".

1400 mendizalek baino gehiagok parte hartuko dute igandeko ibilaldian

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea  Amurrio

1400 mendizalek baino gehiagok parte hartuko dute igandeko ibilaldian

Ekintzaz beteriko asteburu honetan, Amurrion larunbatean Ikasle Eguna ospatuko da eta igandean, eskualdean orain dela 24 urte jaiotako Gorobel Ibilaldia arrakastatsua egingo da. Aurtengoan, nahiz eta ibilaldi hau Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldi-zirkuitutik atera, partaidetzak ugaria izaten jarraituko du. Jadanik 1400 pertsona inguruk izena eman dute.

Natura turismoari buruzko jardunaldiak izango dira datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea  Urduña

Natura turismoari buruzko jardunaldiak izango dira datorren astean

Datorren astean, natura turismoaren eta turismo ornitologikoaren inguruko jardunaldiak izango dira Urduñan. Bi izango dira ekimen honen zita nagusiak; azaroaren 11an, Aduana hotelean egingo den elkarrizketa eta hurrengo egunean Salburuako hezegunera egingo den bisita teknikoa.

Izargi taldea: "Ez genuen hainbeste jotzeko aukerarik espero"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Izargi taldea: "Ez genuen hainbeste jotzeko aukerarik espero"

Gaizka Molinuevo (Txirula), Iskander Vesga (Saxoa), Markel Gonzalez (bateria), Iñigo Pagazaurtundua (kitarra), Joseba Urruela (Baxua), Lander Otaola(trikitixa), Olatz Garcia (ahotsa) eta Mikel Barros (alboka eta panderoa) Izargik batzen ditu. Dagoeneko Lakuntza, Lekeitio, Aiaraldea, Urretxu... zeharkatu dituzte euren musika tresnekin. Haien hitzetan, musika "parranda beste modu batean botatzeko" tresna da.
        
Ezagutzen ez duen batentzako zer da Izargi?

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»