Udazkeneko multimedia eskoletan izena emateko epea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Udazkeneko multimedia eskoletan izena emateko epea, zabalik

Azaroaren 28tik abendua bitarte, sei ikastaro, bi hitzaldi eta barnetegi bat antolatu ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Aurtengoa bigarren edizioa da, eta ikasgaiez gain 14-17 urte bitartekoentzako multimedia barnetegia izango ditu nobedade.

Belandiako alkatea aukeratzeko hauteskundeak azaroaren 20an izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria  Aiaraldea  Urduña  Urduña: Belandia  Urduña: Larruazabal

Belandiako alkatea aukeratzeko hauteskundeak azaroaren 20an izango dira

2011ko Hauteskunde Orokorrekin bat etorriz, 40 herritar daude deituta Belandiako alkatea aukeratzeko. Izan ere, iragan maiatzean hautagaitzarik aurkeztu ez eta oraindik alkaterik gabe zegoen Larruazabal osatzen duen herri hau. 

Bozak datorren igandean egiteko erabakia urriaren 16an hartu zen udalbatza irekian, zeinetan Urduñako Udaleko ordezkariek ere parte hartu zuten. Bertan adostu zen Jon Ander Orue Mendívil buru duen "Agrupación Electoral Garondo" hautagaitza sortzea.

"Hiru arazo nagusi ditugu: otsoa eta errentagarritasun zein errelebo eza"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

"Hiru arazo nagusi ditugu: otsoa eta errentagarritasun zein errelebo eza"

Mertxe Ibarrolak (Menoio, 1979) 17 urte zituenetik du ogibide artzaintza. Emakume zein gizonezkoei artzain izateak berdina suposatzen diela dio. Eta, plan askori uko egin behar izan dion bezala, gauza asko jaso dituela.

 Nolatan erabaki zenuen artzain izatea?

Eskualdeko langileen eskubideak murrizten ari direla salatuko du LABek

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo

Eskualdeko langileen eskubideak murrizten ari direla salatuko du LABek

LAB sindikatuak Aiara eskualdeko langileen lan-baldintzetan emandako atzerakada agerian uzten duten datuz hornituko du Euskal Herri osoan abiatu duen “Gezurretan ari zarete” kanpaina. Krisitik ateratzeko politiken aitzakiaz bideratu den hainbat neurrik langileen eskubideak murriztu baino ez duela eragin salatuko du LABek. Langabetu kolektiboaren egoera larria agerian uztea izan da kanpainaren abiapuntua: 2008-2011 aldian, Aiaraldeko langabetu kopurua bikoiztu egin da, sindikatu abertzaleak bildutako datuen arabera.

"Artea norberaren barruko esperientziaren informazioa ateratzeko baliabide erreza da"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Osasuna

"Artea norberaren  barruko esperientziaren informazioa ateratzeko baliabide erreza da"

SUSANA CORBELLA EGILUZ (Bilbo, 1965), kulturgintzan urteetan aritutako laudioarrak, Arteterapia doaako tailer saioa eskainiko du larunbatean, azaroaren 11an, Laudioko Satya Yoga Eskolan.

Artean trebatuta egon behar dugu arteterapia tailer batean parte hartzeko?
Ez, ez da inolako trebetasunik behar. Arteterapia egiteak norberaren baliabideak erabiltzea du helburu eta bakoitzak bere gisara egitea proposatzen dugu.

Zer lor dezakegu proposatzen dituzun tailer saioetan?

Aiarako Kuadrillako BILDU eta EAJ-PNV elkarri interpelatu diote prentsa oharren bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Ginea Aginako  Aiaraldea

Aiarako Kuadrillako BILDU eta EAJ-PNV elkarri interpelatu diote prentsa oharren bitartez

Aiarako Eskualdeko instituzioaren ordezkariak elkarri zuzendutako prentsa oharrak kaleratu dituzte beste behin ere. Kasu honetan, BILDU eta PNV izan dira prentsa bidez elkarri interpelatzen aritu direnak.

Bilduk larunbatean prentsa ohar bat kaleratu zuen; bertan PNVk boterea lortzeko trukean edozer emateko prest egotea, batzorde ezberdinetako itxikeria eta egoera ekonomikoaren aurrean hartu duen jarrera ezegokia salatzen ditu, besteak beste.

PSEk Aiarako kuadrillan hartutako lehenengo erabakiak kritikatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

PSEk Aiarako kuadrillan hartutako lehenengo erabakiak kritikatu ditu

Azaroaren 4an Aiarako kuadrillako lehenengo plenoa egin zen Arespalditzako udaletxean. Kuadrillako presidentea hautatzeko PSE eta EAJk akordioa egin zuten arren,  komunikabideei bidalitako ohar baten bidez lehenengo plenoan hartutako erabakien inguruko euren desadostasuna adierazi dute PSEko kuadrilla-kideek. 

Azaroan, Aiaraldeko historia aztergai

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Historia

Azaroan, Aiaraldeko historia aztergai

Orozkoko Museoak eta Aiarako Udalak historia eta kulturarekin lotutako jarduerak antolatu dituzte hilabete honetarako, Aunia Kultura Elkartearen lankidetzari esker. Orozkon ondare eta etnografiarekin lotutako bisitaldi gidatuak egingo dira, eta Arespalditzan historiari buruzko hitzaldiak.

Arabako Odol Emaileen Elkartea, laguntza eske

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Osasuna

Arabako Odol Emaileen Elkartea, laguntza eske

Arabako Odol Emaileen Elkartea sentsibilizazio kanpaina burutzen ari da Laudion azaroan zehar. "Odola ematea bizitza da" kanpainako kartelak ezarri dituzte herriko kaleetan eta odola emateko arrazoiak eta jakin beharrekoak azaltzen dituzten esku orriak banatu dituzte.

"Ikasleen eskubideak galarazten dituzte; ez dugu euskaraz ikasteko aukerarik"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

"Ikasleen eskubideak galarazten dituzte; ez dugu euskaraz ikasteko aukerarik"

GILLE ARBIDE (Arrankudiaga 1995) Laudioko Ikasle Abertzaleakeko kidea da. Euskal Herriko egutegi propioaren alde, sinadura bilketan ari da parte hartzen.

Sinadura bilketa egiteari ekin diozue. Zer dela eta?
Bi sinadura bilketa ezberdin planteatzen ditugu ikasle abertzaleok. Bata, jai egun arrotzen aurkako sinadura bilketa da, egutegi propioaren aldekoa. Bestea, Udal Lanbide Heziketa Eskola sare publikoan sartzeko martxan jarri duguna.  

Zertarako edo zergatik aldarrikatzen duzue egutegi propioa?

2.214 etxebizitza huts daude Aiaraldean, horietako 1.000 etxebizitzatan ez da inor bizi

Erabiltzailearen aurpegia Juanjo Basterra Respaldiza  Aiaraldea

2.214 etxebizitza huts daude Aiaraldean, horietako 1.000 etxebizitzatan ez da inor bizi

Etxebizitza bat eskuratzea gero eta zailagoa da. Ez bakarrik garestia delako, baizik eta krisi ekonomikoak langabeziak gora egitea eragin duelako. Gure eskualdean, Eustat institutuaren azken datu ofizialen arabera, 18.874 etxebizitza daude, eta horietatik 16.660 okupatuta daude. Baina, hala ere, 2.214 etxebizitza hutsik daude: 997tan ez da inor bizi, eta gainontzekoak denboraldi-etxebizitzak dira, Gasteizko gobernuak darabilen izendapena erabiliz.

Autonomia Estatutuaren eguna salatzeko ekimenak egin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Autonomia Estatutuaren eguna salatzeko ekimenak egin dituzte

Aiaraldeko gazte independentistek lurraldetasuna aldarrikatzeko hainbat ekimen egin zituzten atzo. Azaldu dutenez, Autonomia estatutuaren egunak Euskal Herriaren zaitketa ospatzea du helburu. Haatik, Artziniegak Gaztela-Leoi probintziarekin muga egiten duen eremuan salaketa burutu zuten. Besteak beste, lurraldetasunaren inguruko hitzaldia egin zuten Artziniegan. Ondoren, mguara abiatu ziren. Guztira 25 gazte inguru bildu ziren arratsaldeko ekimenetan.

Goiza, aldarrikapenez blai

AP-68ko bi langile kaleratu dituzte bidesaria txartel pertsonalaz ordaintzea leporatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo

AP-68ko bi langile kaleratu dituzte bidesaria txartel pertsonalaz ordaintzea leporatuta

Amurrio eta Laudioko langile bi kaleratu ditu AP-68 autobideko emakiduna den Autopista Vasco Aragonesa enpresak. Bidesarien ordainketarako beraien kreditu txartel pertsonala erabiltzea leporatu zien enpresak kaleratzea arrazoitzeko. Praktika honek kalte ekonomikoa eragin diola argudiatu du Vasco Aragonesak.

Atzo hasi ziren Aiarako Euskararen Egunak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Aiara  Aiaraldea  Aiara: Arespalditza  Aiara: Erretes Lanteno  Aiara: Menoio

Atzo hasi ziren Aiarako Euskararen Egunak

Atzo hasi ziren Arespalditzako udaletxeko aretoan Felix Mugurutzak eman zuen “Aiara eta euskara: kontatu ez zigutena” solasaldiarekin 2011ko Aiarako Euskararen Egunak. Bihar, urriak 23, 17:00etan ipuin kontalaria egongo da Menoioko kontzeju-etxean, ondoren askaria eta eskulan-tailerrak egingo dituzte betaratzen direnek.

XXV.Gorobel Ibilaldia azaroaren 6an egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea  Amurrio

XXV.Gorobel Ibilaldia azaroaren 6an egingo da

Urtero bezala, Mendiko Lagunak mendi taldeak jendeak Gorobel mendilerroaren natura-inguruneaz jai-giroan gozatzen jarrai dezan antolatu du ibilaldi arrakastatsu hau.

Aurten, ibilaldi bakarra egongo da, 36 kilometrokoa, baina ibilaldi guztia egin nahi ez dutenek Gorobeleko Menerdiga izeneko atakan bidezidor bat hartu eta zuzenean Goizale aterpera hurbilduko dira, orotara, 26 kilometro eginez.

Berbalagun programa berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Aiaraldea

Berbalagun programa berriro martxan

AEKk, Udal Euskara zerbitzuekin batera, Berbalagun programetarako kanpaina berria jarri du abian Atsegin dut! lemapean. Horrenbestez, 11-12 ikasturtean Berbalagun programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Aiaran, Amurrion, Artziniegan, Laudion eta Urduñan martxan dauden egitasmoetan. Berbalagun programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan.

Matxalen Aldaitusategik eta Enara Bigurik irabazi dute argazki-postal digitalen lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Matxalen Aldaitusategik eta Enara Bigurik irabazi dute argazki-postal digitalen lehiaketa

Horrela ebatzi dute aurtengo lehiaketako epaimahaia osatu duten lau lagunek. Aurten epaile lanetara gonbidatu ditugu Josu Zaldibar aiararra, Jose Miguel Llano amurrioarra, eta Laudioko Iban Pagalday eta Lucia Martin. Lehiaketako argazki-postal onenaren saria aho batez Matxalen Aldaitusategiri ematea erabaki dute epaileek (ezkerreko zutabean argazki eta mezu irabazlea), bigarren saria Enara Biguriri ematea, eta hirugarren eta laugarren postuan Garazi Abrisketaren eta Koldo Urkijoren argazkiak sailkatzea.

Gorobelgo Ermandadea: zezenak, larreak eta bideen erabilera

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri  Aiara  Aiaraldea  Amurrio  Okondo

Gorobelgo Ermandadea: zezenak, larreak eta bideen erabilera

Iragan astelehenean Gorobelgo Ermandadeak agintaldi honetako lehen bilera egin zuen. Bertan Aiara, Okondo, Amurrio, Ordunte eta Lezamako herri edota batzarren ordezkariak izan ziren.

Zezenen ugalkortasuna kaltetua izan da Trichomonas izeneko bakterioarengatik. Honek behiengan ernaltzeko arazoak eragiten ditu eta kutsatutako behiak bakterioaren eramaile bihurtu ahal dira, zezen berrietara pasaraziz.

Zortzi bertsolari lehiatuko dira larunbatean I. Bertso Sarikadan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Zortzi bertsolari lehiatuko dira larunbatean I. Bertso Sarikadan

Larunbat honetan Okondo eta Laudio bertsoz jantziko dira. Izan ere, Arabako Bertsozale Elkarteak Bertso Sarikada antolatu du aurrenekoz. Helburua urtean zehar plaza gutxi izan dituzten bertsolariei kantatzeko aukera eskaintzea da. Hala, zortzi bertsolari ariko dira bertsotan eguerdian eta gauean. Lehenengo txanda Okondon jokatuko da, eta Amurrioko Julen Eizagirre zein Iñaki Cabeza, Oier Arbina aguraindarra eta Unai Bengoetxea lehiatuko dira. Gauean, aldiz, Laudioko gaztetxean afalduko dute eta Maria Izaga, Beñat Zalakain, Jon Unai Aspe eta Maialen Arrausik kantatuko dute.

Ertzaintzak kutxazain automatikoak manipulatzearen iruzurraz ohartarazi du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Ertzaintzak kutxazain automatikoak manipulatzearen iruzurraz ohartarazi du

 

Azken asteotan EAEko udalerri batzuetan eta besteetan antzeman den iruzur berri bati buruz ohartarazi nahi dute. Teknika hau “crash trapping” deitzen da eta banku sukurtsalen kutxazain automatikoak blokeatzean datza. Inplikatuek metalezko pletina bat jartzen dute billeteen euskarrian eta bezeroak eskatutako dirua barruan blokeatuta geratzen da. Modu honetan, egileek gerora eskuratu dezakete diru hori.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»