10 bikote arituko dira Urduña-Arrastaria eskuz binakako txapelketa herrikoian

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea  Amurrio  Amurrio: Arrastaria  Amurrio: Tertanga

10 bikote arituko dira Urduña-Arrastaria eskuz binakako txapelketa herrikoian

Atzo egin zuen Urduñako Jai-Alai pilotazale elkarteak Tertangako pilotalekuan jokatuko den txapelketarako zozketa. Hamar bikote aurkeztu direnez bi sailkapen eliminatoria egingo dira final laurdenekin hasi aurretik.

Partiduen ordutegia honakoa da:

Aurten ere ume saharauiarrek Aiarar familietan hartuko dute aterpe

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Aurten ere ume saharauiarrek Aiarar familietan hartuko dute aterpe

Amurrioko RASD elkartearen bitartez, aurten ere hamaika izango dira Aiaraldeko familietan uda pasatuko duten ume saharauiarrak. Urte asko dira Sahara herriari elkartasuna adierazteko lanean daramatzanak RASD elkarteak. Azaldu dutenez, oso garrantzitsua da haurrak etxeetan hartzeko prest dauden familiak egotea: "ume horiek kanpamenduetatik udan bakarrik ateratzen dira". Saharako bizi baldintzak urriak eta larriak direla eta, "Oporrak bakean" programaren barnean, uztaila eta abuztuan zehar hamartik gora ume saharauiar izango dira eskualdean.

Gogo biziz, bihar Agurainera!

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Aiaraldea

Gogo biziz, bihar Agurainera!

Bihar, igandea, ikastolen aldeko hainbat eta hainbat euskaltzale bildu egingo dira gogo biziz Agurainen, bertan ospatzekoa den Araba Euskarazaren lemari jarraituz.

Bertaratu egiten den oro herria inguratzen duten 4 gunetan banatutako jaialdi batez gozatzeko aukera izango dute. Besteak beste, Betagarri edota Laia bezalako taldeen kontzertuak egongo dira; eta baita euskararekin erlazionatutako beste hainbat ekintza ere. Hortaz gain, txikienek tailer eta puzgarriekin jostatu ahal izango dira egunaren amaierarate.

Berbalagun taldeak Barraskibidera egingo zuen bisita bertan behera geratu da euritearen ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Garrastatxu Landaluze  Aiaraldea

Aiaraldeako Berbalagun taldeak jakinarazi digunez, bihar goizean Barraskibide basetxera egingo zuen bisita bertan behera geratu da azken egunotan jasandako euritearen ondorioz.

Barraskilo ekologikoak zelan hazten dituzten ezagutzeko bisita hau, ahal izanez gero, datorren hilean egingo dute.

Berbalagun taldeak Barriskibide basetxera egingo du bisita

Erabiltzailearen aurpegia Garrastatxu Landaluze  Aiaraldea

Berbalagun taldeak Barriskibide basetxera egingo du bisita

Datorren larunbatean aiaraldeako berbalagunek irteera egingo dute Lendoñogoitiko Barraskibide basetxera.

Izan ere, aiaraldeako berbalagun taldeak ekintza ugari antolatzen ditu urtean zehar, AEK eta udaletako euskara zerbitzuekin batera. Honen adibide dira Urduñan urtero egiten duten euskal ezkontza, euskal dantzen ikastaroa, eta pasaden ekainaren 4an Artziniegako Museo Etnografikora egin zuten bisita.

Txikiziorako diru gehiagorik ez ! Manifestazio Nazionala

2010/06/19 15:30

Bilboko Bihotz Sakratu plaza Aiaraldea

Aiaraldeko AHT aurkako Asanbladak, AHT Gelditu Elkarlanak eta Zanpazu Bizirik Herri Plataformak Larunbat honetan Bilbon ospatuko den proiektu txikitzaileen aurkako manifestaldi nazionalera parte hartzera animatzen zaituztete! Euskal Herrian egiten ari eta egin nahi dituzten, zentral eolikoak, zentral termikoak, Tentsio Handiko Lineak, superportuak, makrokartzelak, harrobiak… Abiadura Handiko Trenaren eredu soziekonomi eta politiko beran planteatzen dira.  Ez dira beharrezkoak eta krisi garaian gaudela ezin dezakegu onartu honetan inbertitzen ari diren dirutza.

Obra hauek aiaraldean eragin handia daukate eta izango dute.

Badakizue AHTaren kalte ekologikoa sakona dela. Baita lurralde eta gizarte eredu zehatza bultzatzen duela. Distantziak laburtzen ditu, urrutiko hirien artekoak bai, baina bertoko joan etorrientzat harresia zeharkagaitza da. Etengabeko bidaian goaz AHTan, nora?, ametsa baino ez den etorkizunera. Batzuetan arazo hauek ahaztu nahi izaten dira, AHT ekonomiaren mesederako eta langabeziaren kontrakoa dela sinistuta, baina ez da egia. ¿Nola liteke espainiar Estatua aurrenekoa izatea autobide eta abiadura handiko burdinbide kilometrotan eta aldi berean langabezian ere irabazle? - Obrek ematen duten enplegua urria da eta kaxkarra, gastu gehiena makinerian doa. Enpresa eraikitzaile handiak dira irabazleak. - Euskal Y egiteko beharko ziren 6.000 miloi euroak ez ziren sekula berreskuratuko, alderantziz, AVE guztiekin urtero dirutza galtzen da (burdinbidearen mantenimendurako bakarrik 100.000 euro/urte behar dira, eta tunelean bada bikoitza). Hau da, Abiadura Handiko Trenerako pertsona bakoitzeko 4.790 euro baino gehiago ordaintzea dagokigu, gastu sozialen eta soldaten murrizketa, BEZaren igoera eta, lan erreforma jasaten ditugun bitartean.

 

Zanpazu Bizirik

AHT Aurkako Asanblada

AHT Gelditu Elkarlana

 

Nerbioi ibaiaren ibilguak pixkanaka txikitzen doa

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea

Nerbioi ibaiaren ibilguak pixkanaka txikitzen doa

Laudion eta Orozkon 80 l/m2 prezipitazioa baino gehiago izan da,  Saratxon 50 l/m2 inguru eta Urduñako gainan 30 l/m2 inguru Euskal Meteorologia Agentziak dituen plubiometroen arabera.

Alerta laranja iragarrita dago gaur aiaraldea osoan. Euria egin du goiz eta eguerdian zehar etengabe eta Arabako Foru Aldundiak Nerbioi ibaiak Nerbioi arroko zenbait herrietan gainezka egin dezakenaren oharra luzatu du.

Alerta laranja ezarriko dute bihar euriteen ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea

Alerta laranja ezarriko dute bihar euriteen ondorioz

Eusko Jaurlaritzako Emergentzia eta Babes Herritar Zerbitzuak prebentzio neurriak hartzeko oharra transmititu du.

Kirikiño Aisialdi taldea: "Euskaraz ondo pasatzea da gure helbururik garrantzitsuena"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Kirikiño Aisialdi taldea: "Euskaraz ondo pasatzea da gure helbururik garrantzitsuena"

Kirikiño Aisialdi Taldeak 25 urte baino gehiago daramatza kaleak haur eta gazteentzako ekintzaz janzten. Uda amaierarako Multiabentura egonaldi bat prestatu dute Nafarroan. Uztailaren  16a bitarte zabaldu dute izena emateko epea Laudioko Kultur etxean. Amets Meaza Kirikiñoko kidea da eta Aiaraldeko gazte eta gurasoei "kirikigazte" programan parte hartzeko deia luzatu die.

 Iraila hasierarako Multiabenturaren aldeko apustua egin duzue. Zein da proposatzen duzuen plana?

EAJ-PNVk omenaldia egin dio Jose Antonio Agirre lehen lehendakariari

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria  Aiaraldea  Urduña

EAJ-PNVk omenaldia egin dio Jose Antonio Agirre lehen lehendakariari

1936ko urriaren 7an Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako aurreneko lehendakari izendatu zuten. Aurten Agirre lehendakaria hil zeneko 50. urteurrena ospatzen da eta, horretarako, EAJ-PNVk omenaldiak antolatu ditu hainbat udalerritan. 

Arabako Txakolinak 40 hektarea eta Nazioartera hedatuko du ekoizpena Aiaran

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Arabako Txakolinak 40 hektarea eta Nazioartera hedatuko du ekoizpena Aiaran

Arabako Txakolinak urte amairearako 40-45 hektarea gehiagotara zabalduko du ekoizpena Aiaran. Helburua, hiru urte barru milioi bat botila ekoiztea da. Getarian 2,5 milioi botila saltzen dituzte urtero, eta Bizkaian milioi batetik gora. Hori dela eta, Arabako Txakolina Jatorrizko Izendapenak nazioarteko merkatura "indartsu" salto egitea erabaki du. Jose Antonio Merino bertako kideak, adierazi du, momentuz arrakasta handiarekin ari direla parte hartzen Japonia, Estatu Batuak eta Ingalaterrako merkatuetan.

AIEBEk 2009/2010 ikasturtean egindako lana bildu du bertso urtekari elektronikoan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

AIEBEk 2009/2010 ikasturtean egindako lana bildu du bertso urtekari elektronikoan

Aiarako Bertso Eskola eta Bertsozale elkarteak 2009-2010 urteko balantzea testu eta irudi bidez argitaratu du Aiaraldeko Bertso Urtekarian. Nabarmendu dutenez, Aiaraldeko ikastetxeetan 500 ikasletik gora izan dira bertsolaritza eskola orduetan landu dutenak. Horien artean daude Amurrioko Lucas Rey,  Zabaleko eta Virgen Niña ikastetxeak,  Aresketa Ikastola eta Zaraobe institutua. Laudion, aldiz, Aiara Kantzelaria Institutuan eta Lateorro Ikastetxean landu da bertsogintza, Aiaran Etxaurren ikastolan eta Urduñan Josefinos de Murialdo eta Orduñako herri eskolan.

Nerbioiko Parke Linealaren Plan Bereziaren bigarren zatia martxan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiara  Aiaraldea  Amurrio  Laudio  Aiara: Luiaondo

Nerbioiko Parke Linealaren Plan Bereziaren bigarren zatia martxan

Pasa den otsailaren 24an, Nerbioiko Parke Linealaren lehenengo tramoa inauguratu zen. Tramo hori Laudioko udalerriko Gardea auzotik Aiarako udalerriko Luiaondora doa. Gutxi gorabehera 3.400 metroko luzera dauka, eta zeharkako eta luzerako zenbait zubi (bata 35 m baino gehiagokoa) ditu.

Luiaondo eta Amurrio lotuko dituen bideunearen obrak urte hau amaitu baino lehenago hasiko dira eta printzipioz, arduradunek komunikabidei helarazi dietenez, 2012. urterako amaiuta egotea espero dute.

Aralarrek dio gehiegikeria egin dutela Aiaraldeko garraio publikoaren prezioetan ezarritako igoerarekin

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Aralarrek dio gehiegikeria egin dutela Aiaraldeko garraio publikoaren prezioetan ezarritako igoerarekin

Aiaraldea Gasteizekin lotzeko Diputazioak daukan borondate falta salatu du Aralarrek. Prentsa ohar batean adierazi du etengabea dela Aiarako bailara hiriburuarekin lotzeko garraio publikoaren eskaintzan eta prezioetan gertatzen ari den atzerakada, eta horrek, herrialdeak bere barne antolaketan daukan defizita areagotzen duela. Diputazioaren jarrera gogor kritikatu du "Prezio herrikoiak ezartzeko eta horiek kontrolatzeko erantzukizuna dauka Diputazioak, era horretara honelakoa bezalako eskandaluak ez gertatzea saihestekoa".

Aiara eta Gasteiz lotzen dituen 50 autobusetik 7k bakarrik daramate 20 bidaiari baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Aiara eta Gasteiz lotzen dituen 50 autobusetik 7k bakarrik daramate 20 bidaiari baino gehiago

Ezker abertzaleko Arabako Biltzarkideek jakitera eman dutenez, Aiara eskualdea Gasteizekin komunikatzen duen 50 autobusetik zazpik bakarrik daramate hogei lagunetik gora. Autobus prezioaren %50eko igoera salatzeko Arabako Biltzarretan sartutako mozioa herenegun bozkatu zen.

AEK-k uda honetarako ikastaro eta barnetegi eskaintza zabala aurkeztu du: "Mihi puntan duzu"

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Euskara  Aiaraldea

AEK-k uda honetarako ikastaro eta barnetegi eskaintza zabala aurkeztu du: "Mihi puntan duzu"

Uztailean, abuztuan edota irailean euskara ikasi eta praktikatzeko aukera desberdinak eskainiko ditu AEK-k, mihi puntan dagoen euskarazko hitzik esan gabe gera ez dadin. 

Ikastaro trinkoak: Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak, 3. maila/EGA barne, lortzeko. Ikastaro batzuek diru-laguntzak jasotzen dituzte. 

Euskalduntze barnetegiak Egun osoan euskaraz bizitzeko. Barnetegian denetarako astia izango dute ikasleek: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako eta lagun berriak egiteko.

Ezker Abertzaleak interes alderdikoiak ikusten ditu ginekologia postu berri bat sortzeko eskakizunean

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Ezker Abertzaleak interes alderdikoiak ikusten ditu ginekologia postu berri bat sortzeko eskakizunean

Javier Carrok, EAJ-ko parlamentariak, Aiaraldean beste ginekologo postu bat sortzeko proposamena aurkeztu zuen pasa den asteazkenean Eusko Legebiltzarrean.

Eusko Jaurlaritzak itxaron zerrenda murriztea hitzeman zuen, baina ez zuen aipatu ginekologia lan postu berri bat sortuko zuenik. Horren ordez, urtea bukatu orduko “antolakuntza hobetu eta itxaron zerrendak murrizteko” azterketa bat egingo zuela adierazi zuen Euskal Parlamentuaren Osasun Batzordeak.

Aiaraldeko Aralarreko 24 militantek alderdia utzi dute

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Politika

Aiaraldeko Aralarreko 24 militantek alderdia utzi dute

Arabako arduradunekin izandako desadostasunak direla-eta, alderditik alde egitea erabaki dute. Euren esanetan, ez da errespetatu Aiaraldeko Aralarri lan egiten uzteko hartutako konpromisoa.

Barne-antolakuntzarekin lotutako desadostasunek krisia piztu dute Arabako Aralarren. Horren berri oraintsu izan dugun arren, hilabeteak dira giro nahasia dagoela alderdiaren barruan, batez ere Aiarako eta Gasteizko arduradunen artean dauden tira-birengatik.

Laudiok kudeatuko du Aiarako Kuadrillako zabor sistema

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Laudiok kudeatuko du Aiarako Kuadrillako zabor sistema

Laudioko Udalbatzak atzo onartu zuen eskualdeko zabor sistema Laudiok kudeatzea. Hala, Envac enpresa, Villosako biribilgune ondoan dagoena,  izango da sistema neumatikoaren kudeaketa eta mantenimenduaz arduratuko dena. Egin beharreko lanen artean balbulen mantenua, konponketa, kaleko buzoietako egoera konprobatzea, energia elektrikoaz arduratzea eta herritarrak informatzeko komunikazio kanpaina daude. Ardura aurrera eramateko, Laudioko udalak 80.000 euro bideratzen zituen orain arte, baina 52.800 euroko ordaina jasotzea zerbitzuengatik hitzartu dute.

Ainhoa Comas eta Xabi Igoa izango dira Arabaren ordezkariak Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Ainhoa Comas eta Xabi Igoa izango dira Arabaren ordezkariak Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean

Ainhoa Comas amurrioarrak Euskal Herriko eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean kantatzeko txartela lortu zuen atzo, Legution. Amurrioko bertsolaria Lezaman jokatutako kanporaketan bigarren postua lortuta igaro zen Arabako eskolarteko bertsolari txapelketako finalera. Bigarren fasera sailkatu ondoren, Xabi Igoari eman zioten txapela epaileek eta txapeldunorde izendatu zuten Ainhoa Comas. Hala, Igoa eta Comas izango  dira ekainaren 19an, Aguraingo Harresi Aretoan ospatuko den Euskal Herriko bertsolari txapelketan handien mailan Araba ordezkatuko duten bertsolariak.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»