Abian da mugikortasuna ardatz duen Nerbioi-Ibaizabal plana

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea

Abian da mugikortasuna ardatz duen Nerbioi-Ibaizabal plana

Arakaldo, Arrankudiaga, Ugao-Miravalles, Zeberio, Zaratamo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri Galdakao, Orozko, Laudio, Amurrio eta Urduñaren arteko komunikazioa hobetu nahi da, eta Aiaraldeko herriek Nerbioi-Ibaizabal eskualdean egingo den mugikortasun ikerketetan parte hartuko dute.

Ikerketa honen bidez eskualdean erabilgarriak diren garraiobideak aztertuko dira: trena, autobusak, bidegorriak eta Nerbioiko Parke Lineala.

Zabalik da Berbalagun programetan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Aiaraldea

Zabalik da Berbalagun programetan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea

Adin, zaletasun eta euskara maila guztietako jendeak parte hartzera dei egiten du kanpaina berriak, atera arbela kalera! lemapean

Udako argazki-postal digitalen lehiaketaren irabazleak Nelson Urbina eta Ruben Ibañez izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Udako argazki-postal digitalen lehiaketaren irabazleak Nelson Urbina eta Ruben Ibañez izan dira

Egile horien argazkiak izan dira sarituak aurten aiaraldea.com komunikazio leihoak lehen aldiz antolatu duen udako argazki-postal digitalen lehiaketan. Horrela ebatzi dute hartara bildutako epaimahaikideek.

17 obra proiektatu berri ditu aldundiak eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea

17 obra proiektatu berri ditu aldundiak eskualdean

Arabako Foru Aldundiak 4 miloi euro bideratuko ditu obra eta zerbitzu foru planan esleitutako lanetarako.  Aipatutako aurrekontuari bestelako diru-kopuru bat gehitu beharko zaio aurrekontu totala hornitzeko. Kontzejuak izango dira falta den dirua lortzeko arazo gehien izango dutenak, baliabide propiorik ez daukatelako.

Inmigrazioari buruzko hitzaldiak egongo dira Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea  Amurrio  Aiaraldea: Araba

Inmigrazioari buruzko hitzaldiak egongo dira Amurrion

Gizartean migrazioarekiko  hausnarketa eta eztabaida sustatzea dute helburu eta hurrengo astean zehar egingo dira, Amurrioko Laguntza eta Errepublika Arabiar Saharaui Demokratikoaren Lagunak (RASD) elkarteak antolaturik.

Hegoaldea deritzogun lurraldetan gertatzen diren arazoen berri eman eta sustatzen diren konponbideez hitz egingo da, txirotasunean eta garapenean dauden zenbait herrialderen egoerak azalduz.

CCOO eta UGT sindikatuek greba eguna deitu dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

CCOO eta UGT sindikatuek greba eguna deitu dute gaur

Hau da Hego Euskal Herrian hiru hilabateetan deitzen den bigarren greba orokorra. Oraingoan baina CCOO eta UGT sindikatuak izan dira Estatu mailan deitutako greba deialdia egin dutenak, Espainiako Parlamentuak onartutako lan erreforma salatzeko eta pentsio sistemaren erreformaren inguruan Madrilgo gobernua baldintzatzeko.

Flores de Papel, Luis Vilen bigarren lana

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo

Flores de Papel, Luis Vilen bigarren lana

 

Lazarraga Saria jasotzeko hautagaien artean, Aiarako hiru enpresa daude

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara

Lazarraga Saria jasotzeko hautagaien artean, Aiarako hiru enpresa daude

Nola Amurrioko Adi! Zentro Grafikoa, hala Laudioko Talleres Gometegi eta JEZ enpresak bihar jakingo dute Lazarraga Sariaren jabe diren edo ez. Arabako Diputazioak eta Bai Euskarari elkarteak antolatu dute ekimena eta sari hauen bidez Arabako lau entitate eta pertsona bat sarituko dira euren lan ingurunean euskara txertatzeko aurrera eramandako ekimenengatik. Antolatzaileen esanetan, helburu nagusia Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina errekonozitzea da.

Jez Sistemas Ferroviarios eta Amurrio Ferrocarril enpresek Berlinera egin dute salto gaur

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Jez Sistemas Ferroviarios eta Amurrio Ferrocarril enpresek Berlinera egin dute salto gaur

Jez Sistemas Ferroviarios eta Amurrio Ferrocarril enpresek Berlinera bidaia egingo dute egun hauetan.

Aiaraldea zeharkatuko du Aita Santuaren Gazteriaren Gurutzeak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Aiaraldea zeharkatuko du Aita Santuaren Gazteriaren Gurutzeak

Juan Pablo II.ak 1984. urtean Gurutze erraldoi bat eman zien gazteei munduan zehar ibil zezaten Jesusen gizateriarenganako maitasunaren erakusle bezala. Urte guzti hauetan mundu guztiko gazte kristauek eskuz esku mugitu dute sinbolo hau, eta txanda orain Aiaraldeari egokitu zaio.

Udako Argazki-postalen Lehiaketa: AZKEN EGUNA bihar, Irailaren 21

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Udako Argazki-postalen Lehiaketa: AZKEN EGUNA bihar, Irailaren 21

Uda hastearekin batera abiatu genuen Udako Argazki-postalen I. Lehiaketak berea eman du. Ia hiru hilabetetan parte hartzera irekita egon den atarian argazkiak jasotzeko epea Irailaren 21an bukatzen da, bihar asteartea alegia. Oraindik ere garaiz zabiltzate beraz, udan zehar ateratako argazkiei birpasa eman eta zuen luma lanean jartzeko.

Motorzaleen topaleku izango da Aiaraldea irailaren 25ean

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana  Aiaraldea

Motorzaleen topaleku izango da Aiaraldea irailaren 25ean

Arabako Moto Club Condor klubak motorzaleen topaketa antolatu du Aiaraldean irailaren 25erako. Ekimenak hainbat erakunderen babesa jaso du, besteak beste: Laudioko Udalarena, Aiaratur elkartearena, Vital Kutxarena eta Arabako Foru Aldundiarena. Azken horrek, hain zuzen, diruz lagunduko du topaketa.

Zentral eolikoen inposaketa eredua salatzeko martxara deitu du Mendiko Lagunak taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Zentral eolikoen inposaketa eredua salatzeko martxara deitu du Mendiko Lagunak taldeak

Martxa bihar larunbata egingo da Canto Blanco mendira, Gesaltza inguruan. Mendiko Lagunak talde amurrioarrak eta Mendiak Aske elkarteak deia luzatu diote aiaraldeko gizarteari martxa honetan parte hartu dezan “gure lurraldearen etorkizuna jokoan dagoelako”.

Euskara ikasteko eskaintza oparoa ikasturte hasiera honetan

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Aiaraldea

Euskara ikasteko eskaintza oparoa ikasturte hasiera honetan

Euskara ikasteko matrikulazio kanpaina ireki da. Horrela adierazi dute Aiaraldeko AEK-ko arduradunek eta Laudioko Udal Euskaltegikoek.

Datorren larunbatean, irailak 11, berrikusiko dituzte Aiara eta Burgos arteko mugarriak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana  Aiaraldea

Datorren larunbatean, irailak 11, berrikusiko dituzte Aiara eta Burgos arteko mugarriak

Mendez mendeko tradizioari jarraituz, Aiara eta Burgos arteko mugarriak berrikusiko dituzte larunbatean, irailaren 11n. Berrikusketa bost urtean behin egiten da, eta haren xedea da mugarriek dagokien tokian jarraitzen dutela egiaztatzea.

1573. urtean Valladolideko Errege Kantzilertza delakoak bi herrialdeen arteko muga ezarri zuen, eta orduz geroztik polemikak eta liskarrak egon dira Gorobelgo mugarriekin.

Gorobelgo mugarrien berrikusketa

2010/09/11 07:15

Mojon Altotik abiatuta Aiaraldea

Aiararen eta Burgosen arteko mugarrien berrikusketa bost urtean behin egiten da. Gorobelgo mugarriak ezagutzeko aitzakian, mendi-ibilaldi polita egiteko aukera bikaina da.

Gaur da azken eguna Fi ta Fik euskal musika tresnen eskolan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Gaur da azken eguna Fi ta Fik euskal musika tresnen eskolan izena emateko

Fi ta Fik euskal musika tresnen eskolak ikasturte berria abiatzear du. Asteazkenean eman zioten matrikulazioari hasiera, eta gaur bukatuko da Urduña zein Laudioko eskoletan izena emateko aukera. Guztira, 10 ikastaro antolatu ditu aiarar elkarteak: Nafar gaita eta dultzaina, trikitixa eta panderoa, txistu eta danbolina, perkusioa, musika hizkuntza, talde instrumentalak eta euskal kantak.

Arabako Foru Aldundiak eta Eudelek aukera berdintasunaren aldeko lanean murgiltzeko hitzarmena sinatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Arabako Foru Aldundiak eta Eudelek aukera berdintasunaren aldeko lanean murgiltzeko hitzarmena sinatu dute

Hitzarmenaren bidez, bost milatik beherako biztanle kopurua duten herrietan ere emakume eta gizonen arteko berdintasunerako dinamizazio eta aholkularitza zerbitzua jarriko dute Arabako  herri gehienetan. Eudelen apustua den Berdinsarea izeneko elkargunean parte hartzeko aukera izango dute udal horiek. Sare horretan berdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeria dute lanerako ardatz.  

Jaurlaritza ados jarri da Aldundiarekin Luiaondotik Salbioko geralekura bitarteko parke-tartea finantzatzeko.

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Jaurlaritza ados jarri da Aldundiarekin Luiaondotik Salbioko geralekura bitarteko parke-tartea finantzatzeko.

Atzo egindako batzarrean, Gobernu Kontseiluak Arabako Aldundiarekin hitzarmena egitea adostu du Nerbioko Parke Linealaren beste tarte bat eraikitzeko. Jaurlaritzak eta Aldundiak erdibana ordainduko dituzte 3 milioi euro.

Autoaren matrikulan ikurriña eramateagatik Arrigorriagako IAT-ITVn "falta grabe" jarri diote azterketa ez pasatzeko aiarar bati

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Autoaren matrikulan ikurriña eramateagatik Arrigorriagako IAT-ITVn "falta grabe" jarri diote azterketa ez pasatzeko aiarar bati

Herritar baten salaketa jaso dugu gure erredakzioan, hona hemen idatzitakoa: