Hauteskunde sindikalen emaitzak aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Hauteskunde sindikalen emaitzak aiaraldean

Gutxika-gutxika hauteskunde sindikalen emaitzen berri jasotzen ari gara Aiaraldean. Horrela, Laudioko Udaleko eta Inauxa enpresako hauteskunde emaitzen irakurketa ezberdinak jaso ditugu hainbat komunikabidetan, ohi bezala, emaitzak nork bere aldera ekarrita.

Laudioko Udaleko ordezkaritzan ELA garaile, bozka kopuru orokorrean LAB

ARGAZKI BILDUMA: Bolatokiaren inaugurazioa

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Kirola  Aiaraldea  Urduña  Urduña: Larruazabal  Urduña: Lendoñobeiti

ARGAZKI BILDUMA: Bolatokiaren inaugurazioa

Asteazkenean, bolatokiaren inugurazioa izan zen Lendoñobeitin. Administrazio batzarrak aldundiaren laguntzaz bultzaturiko lan honi esker, herriarena zen lursail bat berreskuratu eta aiarar bolo jokoan aritzeko bolatokia eraiki dute herrian, aspaldi izan zen ohitura berreskuratuz.

Lendoñobeiti, bere ondarea zaintzeko konpromisoa duen herria dugu, aurrekoetan ere horren berri eman izan dugu. Orain eraikitako bolatokia inguruko hirugarrena izango da, aurretik Tertangak eta urduñak ere bolatokiak berreskuratu dituzte eta.

Argazkiak: Andima Landaluze

Ikazkinek Aiaraldeko umeen eskutitzak jasoko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Ikazkinek Aiaraldeko umeen eskutitzak jasoko dituzte

Gabonak ate joka daude. Olentzero, abenduaren 24an Aiaraldeko etxeak bisitatzeko lanean. Hargatik, ikazkinen bisita jasoko dute datozen egunetan txikienek eskualdeko herri eta auzoetan.

Laudioko Ugarte auzoan, esaterako, Kirikiño aisialdi taldearen tailerretan eta trikitilarien laguntzaz bihar bilduko ditu haurren gutunak ikazkinak. Bildu bakarrik ez, ezen eta hurbildutakoei opari bat banatuko baitie Olentzeroren mezulariak.

Aiaraldeko Aralarrek EAJk eta PSEk Biltzar Nagusietan adostutako aurrekontuak gaitzetsi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Aiaraldeko Aralarrek EAJk eta PSEk Biltzar Nagusietan adostutako aurrekontuak gaitzetsi ditu

Prentsa-ohar baten bidez, Aiaraldeko Aralarreko hautagai Andoni Estefaníak adierazi du hauek ez direla Arabak behar dituen aurrekontuak. Aralarrek egindako zuzenketak ez dira onartu.

Mendia eta kultura elkarren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia  Aiaraldea  Aiaraldea: Euskal Herria

Mendia eta kultura elkarren eskutik

Hurrengo larunbatean, abenduak 18, kultura eta kirola konbinatzen dituzten bi mendi-irteera egingo dira. Bata Orozkoko museoak antolatu duena da, Neberabarri edo Zaratateko elur-zulora, eta bestea, Laudioko Goikogane mendi taldeak antolatutako eskola-kirolaren bosgarren irteera, Berantevilla eta Armiñón herriak lotzen dituena. Lehenengo irteera adin guztietako jendeari dago zuzenduta, eta bestea, etxeko txikienei, umeei. Biak izango dira goizeko zortzi eta erdietan.

Jai egun inposatu eta arrotzak salatu dituzte IAk antolatutako herri eskoletan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Jai egun inposatu eta arrotzak salatu dituzte IAk antolatutako herri eskoletan

Ikasle Abertzaleek deitutako herri eskoletan 30 lagun inguru bildu dira. Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskolan eta Amurrioko Zaraobe institutuan burutu ziren atzo ekimenak. Helburua, abenduaren 6a, Espainiako Konstituzioaren eguna jai egun arrotz eta inposatua dela salatzea da.

Sokaide musika taldeak "Ortozik" diskaren DVDa kaleratu du Durangoko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Sokaide musika taldeak "Ortozik" diskaren DVDa kaleratu du Durangoko Azokan

Aurtengo maiatzaren 1ean aurkeztu zuten Sokaide Folk Taldea, Amurrioko Antzokian. Aste pare bat lehenago, Aiaraldea Komunikazio Leihoa jaio zen bertako enparantzan. Apirilaren 17an izan zen, eta Sokaide taldearen laguntza izan genuen orduan ere, Aiaraldea.com ataria kaleratzeko antolatu genuen aurkezpen jaialdian.

"Gasteizko kontzertuak guretzat aukera handi bat izan ziren talde ospetsuekin jo baikenuen"

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Aiaraldea

"Gasteizko kontzertuak guretzat aukera handi bat izan ziren talde ospetsuekin jo baikenuen"

Atzo, abenduak 3, Herrikadak musika taldeak Gasteizen eman zuen kontzertua Su Ta Gar, Doctor Deseo, Betagarri eta beste euskal musika talde batzuen aurretik Mendizorrotzako kiroldegian. Horretaz aparte, duela gutxi atera berri du bere lehen diska eta Aiaraldea.com-ek Herrikadakeko gitarra jotzailearekin, Iker Aranarekin, hitz egin du eta hau da kontatu diguna:

 

Nola eta nortzuen artean sortu zen taldea? Denbora asko behar izan zenuten?

 

Elurrak zuriz apaindu ditu Aiaraldeko bazterrak

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea

Elurrak zuriz apaindu ditu Aiaraldeko bazterrak

Gaur goizean Aiaraldeko txokoak elurrak estalirik agertu dira; gauean zehar eta goizeko lehenengo orduetan eroritako elurteak irudi ederrak utzi dizkigu.

Pasa den astetik Gorobel mendilerroko gainak elurrez apainduak ageri baziren ere, bart, elur maila dexente jaitsi da, eta Aiaraldeko udalerrietako asko estali ditu.

Jose Antonio Merino: "Burgosek eta Kantabriak txakolin izena erabiliko balute, horrek kalte handia eragingo lioke jatorri izendapenari"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana  Aiaraldea

Jose Antonio Merino: "Burgosek eta Kantabriak txakolin izena erabiliko balute, horrek kalte handia eragingo lioke jatorri izendapenari"

Burgosek eta Kantabriak txakolin izena erabili nahi dutela-eta, polemika sortu da azken aldian. Gure eskualdean txakolin ugari ekoizten da, eta horregatik aiaraldea.com-ek Arabako Txakolina Jatorri Izendapeneko zuzendari-gerente Jose Antonio Merinorekin hitz egin du, erakunde horrek gaiari buruz duen iritzia ezagutzeko.

Burgosek eta Kantabriak txakolin izena erabiliko balute eurek ekoizten duten ardoa izendatzeko, horrek zer ondorio izango lituzke?

Euskararen Nazioarteko Egunaren baitan Aiaraldeko agendak bete dira

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Euskara

Euskararen Nazioarteko Egunaren baitan Aiaraldeko agendak bete dira

Aiaraldeko herri eragile, instituzio eta kultur taldeak ostiralera begira daude honezkero. Abenduaren 3a, jakin badakigunez, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da mundu osoan. Eta, nola ez, Euskal Herrian eta Aiaraldean ere, badira hainbat ekimen egun berezi hau euskaraz janzteko.

Aiaraldeko mendiak elurrez jantziko dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea

Aiaraldeko mendiak elurrez jantziko dira asteburuan

Meteorologia-zentroek iragarria zuten eta mendialdean elurra mara-mara ari du atzo arratsaldetik. 

Euskalmeten esanetan egunaren lehenengo partean giro bustiarekin jarraituko dugu, gainera itsasotik hurbil zaparradak trumoitsuak izan daitezke. Elur-kota 600 m inguruan kokatuko da. Arratsaldean egoera hobetzen joango da, atertuko du eta ostarteak zabalduko dira. Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta tenperatura maximoak 10 ºC-tik behera geratuko dira kostaldean eta 5-6 ºC inguruan barnealdean.

Aiaraldean genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeak daude

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Aiaraldean genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeak daude

Emakundek kaleratutako 2009. urteko datuen arabera, Amurrio eta Laudio biktimizazio kopuru handienak izan zituzten herriak izan ziren. Emakume gehienen erasotzailea gainera, bikotekidea edo bikotekide ohia izan zen.

Aiaraldeko 200 ikasle baino gehiago ura aurreztearen alde lanean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Aiaraldea

Aiaraldeko 200 ikasle baino gehiago ura aurreztearen alde lanean

Aiaraldeko 7 ikastetxetako 200 ikasle baino gehiagok hartu dute parte Kantauriko Urkidetzak antolatutako ura aurrezteko programan.

Kantauriko Urkidetzak 9 urte daramatza Aiaraldeko ikasleekin lanean kontsumo arduratsua bultzatzeko asmoarekin. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle hauek Maroñoko urtegia bisitatzeko aukera  izan zuten pasa den urrian. Bertan ura etxeetara nola iristen eta nola birziklatzen den ikusi ahal izan zuten

"Adingabeak Interneten arriskurik gabe ibiltzeko hezitu"

2010/12/01 15:30

Etxaurren Ikastola Aiaraldea Menoio

Aiaraldeako II. Teknologia Astea Azaroaren 29a baino lehen apuntatu. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Udazkeneko Multimedia Eskolako ikastaroak martxa onean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Udazkeneko Multimedia Eskolako ikastaroak martxa onean

Udazkeneko Multimedia Eskolan antolatutako iraupen luzeko ikastaroak martxa onean ari dira egiten. Bideogintza, argazkilaritza digitala, eta blogak eta sare sozialak dira egun garatzen ari direnak, eta parte hartzen ari den jendea gustura dago.

Blogak eta Sare Sozialak izeneko ikastaroa Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskolan ematen ari da, eta irakaslea Galder Gonzalez internauta ezaguna da, www.euskalherrian.info eta albisteak2.0 ekimenetan parte-hartzailea, besteak beste.

Independentzia eguna antolatu dute Aiarako Gazte Independentistek

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin

Independentzia eguna antolatu dute Aiarako Gazte Independentistek

Gazte independentistek hainbat ekintza antolatu dituzte Laudion larunbat honetarako, azaroak 20. Gehienak Gaztetxean eta bere inguruetan egingo dira. Ekintzok Independentziaren Egunaren karietara daude programaturik, Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialari bultzada bat ematearren.

“Arabako Euskaldunon Elkarguneen Topaketak" aurrera egingo du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Euskara

“Arabako Euskaldunon Elkarguneen Topaketak" aurrera egingo du larunbatean

Joan den larunbatean, azaroak 13, hasiera eman zitzaien Arabako euskaldunon elkarguneen topaketei. Manuel Moreno Arabako Topagunearen ordezkariak adierazi digunez, herrialdeko hainbat eskualdetatik etorritako 50 lagun bildu ziren Gasteizko Artiumean.

Berbalagun taldea: Santxotena tailer museora bisita gidatua

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Aiaraldea

Berbalagun taldea: Santxotena tailer museora bisita gidatua

Aiaraldeko Berbalagunok, pasa den ostiralean, Xabier Santxotena eskultorearen tailer museoa bisitatu genuen. Tailer museoa Artziniegan dago. 23 berbalagun bildu ginen eskultore ospetsuaren lana ezagutzeko.

Esan behar da eskultoreak berak aurkeztu zigula bere lana.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»