Eskualdeko 5 toki arabarretan egin daiteke soilik barbakoa, Arabako Foru Aldundiak sua piztea debekatu baitu

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea  Aiaraldea: Araba

Eskualdeko 5 toki arabarretan egin daiteke soilik barbakoa, Arabako Foru Aldundiak sua piztea debekatu baitu

Arabako Foru Aldundiak irailaren 22ra arte mantenduko du debekua. Hala ere, eskualdeko zenbait puntutan aukera dago barbakoa egiteko.

Erretes Lantenoko Jaiak eta Txakolin Jaia izango dira asteburuko ospakizun nagusiak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Jendartea  Aiaraldea

Erretes Lantenoko Jaiak eta Txakolin Jaia izango dira asteburuko ospakizun nagusiak

Uztaileko lehen asteburuak bi ekintza garrantzitsu horiek izango ditu, baina hitzordu gehiago ere badaude.

Indesa enpresako langileek salatu dute 900 euro eskas irabazten dituztela eta 100 baino gehiago Aiaraldeakoak dira

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Aiaraldea

Indesa enpresako langileek salatu dute 900 euro eskas irabazten dituztela eta 100 baino gehiago Aiaraldeakoak dira

Indesa enpresa publikoko langileek protesta egin zuten Gasteizen larunbatean, euren lan baldintzak salatzeko. Irailean mobilizazio gehiago egingo dituzte prekarietatea eta soldata murritzak salatzeko.

Jarraipen handia izan du Berriak supermerkatuetako lanuzteak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

Lanuzteak egin dituzte gaur Berriak supermerkatuetan, lan egutegiaren alde. Ondorengo puntuak aldarrikatu dituzte langileek: Urtero bost larunbat libre izatea, urtero zubi bat izatea gutxienez eta lan hitzarmenak jasotzen dituen lan orduak soilik egitea, eta ez gehiago.

Aiaraldeko bi izen daude ogasunari diru gehien zor diotenen zerrendetan, zorretan 4 milioi euro baino gehiago pilatuta

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

Aiaraldeko bi izen daude ogasunari diru gehien zor diotenen zerrendetan, zorretan 4 milioi euro baino gehiago pilatuta

Iazko zerrendetan agertu ziren izen berdinak agertzen dira aurtengoan: Ruben Bravo Gonzalez enpresariarena eta Somolsa enpresarena.

Berriak supermerkatuetan lanuzteak egingo dituzte bihar lan egutegia aldarrikatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

Berriak supermerkatuetan lanuzteak egingo dituzte bihar lan egutegia aldarrikatzeko

Laudion eta Amurrion egingo dituzte etenaldiak Berriak Supermerkatuko langileek. Besteak beste, urtero 5 larunbat libre izatea aldarrikatzen dute.

"Kukutxeztularen aurrean, ume jaioberriek dute arrisku gehien"

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Alea   Jendartea  Aiaraldea  Aiaraldea: Araba

"Kukutxeztularen aurrean, ume jaioberriek dute arrisku gehien"

Kukutxeztula eragiten duen toxina bat ikertzen dabil XABIER FERNANDEZ bioteknologoa (Amurrio, 1994) Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaitza gaur egun oso zabalduta ez badago ere, jaioberriek dute bereziki arrisku gehien, haien sistema immunitarioa guztiz garatu gabe dagoelako. Gaiari buruzko aurkezpena egin du Fernandezek, joan den maiatzaren amaieran Baionan egin duten IkerGazte kongresuan.

Green Valleyk, Suaiak eta Ama Rebelek eta Xabi Aburruzagak joko dute Amurrioko jaietan, besteak beste

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kultura  Aiaraldea

Green Valleyk, Suaiak eta Ama Rebelek eta Xabi Aburruzagak joko dute Amurrioko jaietan, besteak beste

Amurriok abuztuaren 12tik 17ra ospatuko diren herriko jaietarako musika programazioa itxi du. Musika emanaldiak egongo dira jaietako egun guztietan, oso estilo anitzetakoak, ikus-entzule guztien gozamenerako.

Suak zipriztindu zuen atzo eskualdea udako solstizioan

Erabiltzailearen aurpegia Mario Corral, Rakel Olabarria, Maddi Isasi, Izaskun Fresno, Iratxe Murias, Txomin Egiluz, Esther Bolaño Gomez, Fontso Larrazabal, Jabi Asurmendi   Kultura  Aiaraldea

Urteko egunik luzeena ospatzeko modu ugari erakutsi zituzten atzo eskualdean. Leku batzuetan San Joan antolatu zuten, Urduñan eta Amurrion akelarreak antzeztu zituzten eta Arakaldon Esparteroren panpina erre zuten, jeneralak herria kiskali baitzuen XIX. mendean.

»» Ikusi argazki guztiak (142)

La Karpy taldea gogora ekarri dute bizikleta klasikoen ibilbidearen bidez

Erabiltzailearen aurpegia Roberto Arribas eta Valen   Kirola  Aiaraldea

La Karpy txirrindulari taldea omentzeko jardunaldia egin zuten atzo Artziniegan. Goizeko bederatzietan abiatu zen bizikleta klasikoen ibilbidea. Parte hartzaileek 46 kilometroko ibilbidea egin zuten, eta Amurriotik igaro ziren, arropa eta txirrindula klasikoak baliatuta, besteak beste. Gauera arte luzatu zen egitaraua, herri bazkariarekin, azokarekin eta Sotano 52 taldearen kontzertuarekin.

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Jon Durana eta Maider Urtaran garaile San Joan Astobitzako krosean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kirola  Aiaraldea

Atzo egin zen San Joan Astobitzako krosaren XIV. edizioa. Dozenaka korrikalari animatu ziren Laudioko auzo horretako mendietan barrena egin zen lasterketan parte hartzera. Jon Durana izan zen lehena kategoria absolutuan. Emakumeen artean, aldiz, Maider Urtaran izan zen azkarrena.

»» Ikusi argazki guztiak (90)

Patinen gaineko koreografien erakusleiho bihurtu da Zabaleko ikastetxea, Lautxirrinkaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Monika Zalabarria   Kirola  Aiaraldea

Lau Urtaroen Patinaje Artistikoko Lehiaketan parte hartu du Laudioko Lautxirrinka klubak gaur Amurrioko Zabaleko ikastetxean. 85 patinatzaile baino gehiago aritu dira irristaketan. Norgehiagokaz gain, beste hainbat ekintza antolatu dituzte. Gurpil-lerroko patinajean munduko txapelduna den Ainhoa Galdeanok ezin izan du erakustaldia eskaini, istripua izan baitzuen atzo. Hala ere, jardueretan parte hartu du.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Hiru sari eta kategoria izango ditu Aiaraldea hedabidearen Udako argazki lehiaketak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Komunikazioa  Aiaraldea

Hiru sari eta kategoria izango ditu Aiaraldea hedabidearen Udako argazki lehiaketak

Irailaren 21era arte egongo da argazkiak bidaltzeko aukera. Erabiltzaileek aukeratuko dituzte irudi irabazleak, boto bidez. 

85 patinatzaile baino gehiago arituko dira Lau Urtaroen Patinaje Artistikoko Lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kirola  Aiaraldea

85 patinatzaile baino gehiago arituko dira Lau Urtaroen Patinaje Artistikoko Lehiaketan

Gurpil-lerroko patinajean munduko txapelduna den Ainhoa Galdeanok erakustaldia eskainiko du, besteak beste.

[INKESTA] Beroa saihesteko nora jotzen duzu udan?

2019-06-17 13:12
 
 
 

| Emaitzak

Karguak hartuta, datozen lau urteetako erronkei begira jarri dira Aiaraldeko alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Larunbatean osatu ziren Aiaraldeko udalbatzak eta alkateak izendatu ziren. Orain, datozen lau urteei begirako erronkei heltzeko prest azaldu dira gobernuburu berriak.

Launa alkatetza lortu dituzte EAJk eta Bilduk eta Adiek bat

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Okondon, Laudion, Aiaran eta Amurrion EAJk gobernatuko du; Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon, Urduñan eta Artziniegan EH Bilduk; eta Orozkon Adiek.

»» Ikusi argazki guztiak (127)

[ZUZENEKO KONTAKETA] Datozen 4 urteetarako alkate eta zinegotzien kargu hartzeak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Maitzaren 27ko udal hauteskundeen ondotik, gaur eratuko dira Aiaraldeko 9 udal berriak. Hala, alkate eta zinegotziek euren karguak hartuko dituzte. Honakoak dira ekitaldien ordutegiak: Okondon 9:30ean, Arakaldon 10:00etan; Amurrion eta Arrankudiaga-Zollon 11:00etan; Luadion, Aiaran, Artziniegan eta Orozkon 12:00etan; eta Urduñan 12:30ean.

2019-06-15 13:14

Suarekin argituko dute Aiaraldean urteko gaurik laburrena

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Aiaraldea

Suarekin argituko dute Aiaraldean urteko gaurik laburrena

Agedan topatu daiteke deialdi guztien inguruko informazioa.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»