"Jendeak ez du barkatzen bete ezin diren gauzak agintzea"

Erredakzioa 2015ko api. 29a, 08:40

IRENE NOVALES (Amurrio, 1941) PSE-EEko zerrenda burua da Amurrion. Aurreraka elkartean, Euskadiko Ezkerran eta PSE-EEn parte hartu du ardura ezberdinak betez.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Amurrioko batzar sozialista biltzen da eta zenbait pertsona proposatzen ditu. Gure kasuan ni naiz zinegotzia orain eta normalean pertsona hori proposatzen du taldeak.

Orduan nik osatu nuen zerrendaren zati bat, nirekin udalean egoteko. Gero guztion artean osatzen dugu zerrenda, adostasunaren bitartez.

IRENE NOVALES (Amurrio, 1941) PSE-EEko zerrenda burua da Amurrion. Aurreraka elkartean, Euskadiko Ezkerran eta PSE-EEn parte hartu du ardura ezberdinak betez.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Amurrioko batzar sozialista biltzen da eta zenbait pertsona proposatzen ditu. Gure kasuan ni naiz zinegotzia orain eta normalean pertsona hori proposatzen du taldeak.

Orduan nik osatu nuen zerrendaren zati bat, nirekin udalean egoteko. Gero guztion artean osatzen dugu zerrenda, adostasunaren bitartez.

Otsailaren 17an bukatu genuen prozesua, oker ez banabil.

Zein izan da zure ibilbidea politikan eta lan munduan?

Lan munduan, nire adineko hainbat emakume bezala, ezkondu nintzenean utzi nion enpresako langile izateari eta laguntzaile gisa aritu nintzen. Nire semeak jaio ziren arte. Lehen semea izan nuenean etxean geratu nintzen.

Garai horretan konpromisoa hartu nuen etxean geratzeko eta nire semeak hazi zirenean negoziatu nuen eta Aurreraka emakume elkartean sartu nintzen 1988an.

Han egon gara lanean hainbat emakume. Gero bakoitzak hartu du bide bat baina emakumeen elkartegintzaren hasiera izan zen hori. Lan ugari egin genuen.

Urte batzuk geroago, ez dut oso ondo gogoratzen egia esanda, Euskadiko Ezkerrako zerrendetan parte hartu nuen eta boto bakarra falta izan zitzaigun zinegotzi bat eskuratzeko.

PSE eta Euskadiko Ezkerra batu zirenean ni ez nintzen sartu alderdian baina nire lagunak eta nire koadrila PSEren inguruan mugitzen zen.

Hori dela eta proposatu zidaten udal hauteskundetako zerrendetan sartzea eta gero hauteskunde orokorretan ere egon nintzen 4. postuan Madrilgo legebiltzarrerako. 2003an Eusko Legebiltzarkidea egin ninduten kide baten ordez.

Bi urte eman nituen eta handik urtebetera zinegotzi lanak bete nituen 4 urtez. Eta indarrean dagoen legealdian Roberto Gonzalez ordezkatu dut.

Pentsatu genuen Roberto mutiko gaztea zela eta ekarpen interesgarriak egiteko gai izango zela. Hauteskundetan zinegotzi izatea lortu zuen eta lan kontuak direla eta bere kargua utzi zuenean nik ordezkatu nuen.

Nola baloratzen dituzu izandako esperientziak?

Emakume elkartean aritzea oso interesgarria eta atsegina zen. Gauza ugari zeuden egiteke. Ez zegoen gimnasiorik, adibidez. Eta emakumearen sustapen eta parekidetasunaren alde mugitu ginen. Hainbat lekutan egon ginen, Foru Aldundian, Emakunden... harreman handia izan genuen Arabarekin.

Urte bikainak izan ziren. Oso onak.

Euskadiko Ezkerran ilusio handiko garaiak bizi nituen. Nirekin Juanjo Yarritu egon zen, gero EAra joan zena.

Alderdi oso polita zen, jende orok ideia abertzale eta ezkertiarrak zituen, ETAn egondako jendea zegoen... oso gauza polita izan zen nahiz eta zinegotzirik ez genuen lortu.

PSE-EEkin asko ikasi dut, Legebiltzarrean egon naiz eta jende mordoa ezagutu dut eta ikus dezakezu nola egiten den lan bertan eta nolako harremanak dituen jendeak.

Hala ere nire esperientziarik onena eta niretzat esparru aproposena udala da.

Eta hurrengo hauteskundeei dagokionez, zeintzuk dira PSE-EEko proposamenak?

Ideiak xumeak dira. Ez baita zuzena gazteluak zeruan eraikitzea, bete ezin dituzun gauzak agintzea, alegia. Jendeak ez du hori barkatzen.

Gure aldetik lehentasuna ematen diogu lan sozialari, gizarte-laguntzei, langabetuak babesteari, auzoetan lanean jarraitzeari ahaztu ez daitezen. Eta herriko erdigunea ere, jakina. Ni erdigunean bizi naiz eta berton ez daukagu denetarik. Ematen du baietz baina ez da horrela.

Zaila bada ere ondo legoke Kultur Etxea berriztatzea, egokitzea, proiektu berriak garatzea, proiektu polita baitago. Hurrengo 4 urteetan jarraituz gero saiatuko gara proiektu hori berreskuratzen.

Espero dut krisialdia desagertzea eta dirua lortzea modu batean edo bestean.

Anbulatorioa ere abian jarri behar dugu eta borrokatu beharko dugu espezialitate berriak ekarri ditzaten herrira. Hori baita beti eskatu duguna eta oraindik ere eskatzen duguna.

Gazteriari zuzendutako plana abiatzear daukagu udalean. Gauza interesgarria dela uste dut eta gustatuko litzaidake aurrera egitea gure babesarekin eta aukerak emanez.

Ezin dugu gazteria mugatu. Ni nagusia naiz eta badakit gazteriak ez duela onartzen beste batzuek haien bizitza gidatzea. Elkarlanean egin behar ditugu gauzak.

Eta oraindik indarrean dagoen legealdia nola baloratzen duzu?

Ni aurreko legealdian ere egon nintzen. Garai horretan EA zegoen udal gobernuan eta EAJk aurka bozkatzen zuen edo abstenitzen zen beti. Finean, EAk gauza bat esaten bazuen EAJk kontrakoa.

Eta orain udalera itzuli naizela egoera bera topatu dut baina alderantziz.

Gauzak egin dira baina aintzat hartu behar da udalak oraingo legealdian aurreko legealdian izandako aurrekontu erdia izan duela. Eta ahal den moduan egiten dira gauzak.

Dena den niri ez zait gustatzen gainerako alderdiei buruz hitz egitea. Bakoitzak egokitzen zaion lana egiten du. Legealdi honetan aurrekontuak babestu ditugu, saiatu gara zenbait kontuk aurrera egin ditzaten zinegotzi bakarra izanik, askotan ziurrenik ez gaituzte ulertu EAJ babestu izan dugunean gai zailetan baina gure ustez aurrera egin behar zuten.

Bilduren oposizioaren aldetik, nik uste dut zenbait gauza ezberdinak izan zitezkeela, baina bakoitzak bere joko politikoa egiten du. Ez dut kritikatuko.

Hauteskunde kanpaina ez dut oinarrituko beste alderdien kritikan, baizik eta nik egin ditzakedan gauzetan.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide