aiaraldea.eus

Japoniako sushia eta Okondoko txakolina, konbinazio bikaina adituen ustez

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo  Amurrio  Okondo  Amurrio: Artomaña

Californiako Sushi Chef Instituteren arabera, Okondoko Señorio de Astobiza txakolina, sushiarekin konbinatzeko edari bereziki aproposa da. Andy Matsuda, institutu horren zuzendaria, Okondon egon zen ekainan, Señorio de Astobizaren instalazioak bisitatzen eta sushi eskola magistrala ematen.   Andy Matsudaren erabakiak oihartzuna izango du, People Magazine eta Foody New York aldizkariek munduko sushi sukaldari onenen artean kokatzen baidute.

Californiako Sushi Chef Instituteren arabera, Okondoko Señorio de Astobiza txakolina, sushiarekin konbinatzeko edari bereziki aproposa da. Andy Matsuda, institutu horren zuzendaria, Okondon egon zen ekainan, Señorio de Astobizaren instalazioak bisitatzen eta sushi eskola magistrala ematen.   Andy Matsudaren erabakiak oihartzuna izango du, People Magazine eta Foody New York aldizkariek munduko sushi sukaldari onenen artean kokatzen baidute. News Week-en ustez ere, Japoniako 100 pertsona errespetatuen artean dago sukaldaria.

Arabako Txakolina eta Japoniaren arteko harremana 2008an hasi zen, Aki Nai Japoniako sukaldaritza enpresako delegazio batek Jatorrizko Deituraren upeltegia bisitatu zuenenan.


Beste aldetik, Artomañako upeltegiak ere bere "Eukeni" txakolina Mexikon eta Texasen komerzializatzeko akordioa lortu du eta Artomaña zein Okondo edaria Kanadara exportatzeko bidean daude.  


Garai onak dira Arabako Txakolinaretzat, Arabako Foru Aldundiak ere Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Fakultatea den Basque Culinary Centerrekin hitzarmena egin baitu arabako produktuak sustatzeko. Zentruko ikasleek Arabako patata, trufa, olioa, ardoa eta txakolina erabiliko dituzte haien berrikuntza eta iker lanean.  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia ITURRIAGA Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa