aiaraldea.eus

Arku Tiroko Eskola Ligako finala jokatuko da igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Kirola  Amurrio

Arabako Arku Tiro Federazioak eta Amurrio Arku Kirol Taldea klubak antolatuta, Aire Zabaleko Eskola Ligako finala jokatuko da igande honetan, ekainak 29, Reforreko kirolgunean. Halaber, arkulari helduak Aldundiko eta Amurrioko sariak eskuratzeko lehiatuko dira.

Norgehiagoka 16:00ak aldera hasiko da; ordu horretan arkulariak berotzen hasiko dira, eta materiala berrikusiko da. Lehiaketa, propio, 16:30ean hasiko da. Ondoren, sariak banatu eta mokadua eskainiko da.

Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da, 20:00etan. Parte hartu nahi dutenek, bada, jarraian adierazitako datuak bidali behar dituzte helbide elektroniko honetara: josemelejalde@gmail.com.

Izen-abizenak

Maila eta kategoria

Kluba

Halaber, 12 euro ordaindu beharko dituzte Vital Kutxaren kontu-korronte honetan: 2095 3258 27 1090204537

Bestalde, parte hartzeko ezinbestekoa da kirol-eskolako lizentzia edo antzeko ziurtagiriren bat aurkeztea.

Dena den, xehetasun gehiago dituzue albiste honi atxikitako pdf dokumentuan.

Zalantzarik izanez gero, deitu Josemi Elejalderi (670 400 398).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa