aiaraldea.eus

Aimara Antzerki Taldeak antzerki zikloa prestatu du urrirako

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia   Kultura  Amurrio

Amurrrioko Aimara Antzerki Taldeak, zale amateurren artean kudeatutakoak, prestatzen ari diren obra berrian eten bat egitea erabaki du, bestelako antzezleei Antzokian aritzeko parada emateko. Ideia Amurriotik kanpoko antzerki taldeak erakartzea da, eta horretarako Aimarak diru eta elkarlaguntza hitzarmen bat sinatu du Amurrioko Udalarekin.

Momentura arte Castro Urdiales, Zalla eta Barakaldoko antzezle talde amateurrekin heldu da akordiora Aimara taldea, eta urriko 6, 13 eta 20ean zapalduko dituzte Antzokiko oholak zalegoaren aurrean. Aimara Antzerki Taldea, bere partez, antolatzaile lanetan arituko da eta beraz oraingoan ez da ikuskizunaren partaide zuzen izango.

Antzerki ziklo honetarako Udalak 1.800 euroko diru laguntzaz hornituko du taldea, eta urriak 6ean “Dígaselo con Valium” lanarekin ekingo zaio hilabeteko jardunari, Castro Urdialeseko Tela Marinera taldearen eskutik. Obra José Luis Alonso de Santos dramaturgoarena da, eta bertan klase garaieko emakume triste eta ase gabeko baten historia kontatzen da, zeinek kartzelatik ihes egin duten beste bi emakumerekin topatzen den eta biziarekiko ikuskera guztiz aldatzen duen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa