aiaraldea.eus

Saratxoko saihesbidea bi fasetan egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Cuadra  Amurrio  Amurrio: Saratxo
Saratxoko saihesbidea bi fasetan egingo da

Saratxoko saihesbidea bi fasetan egingo dela esan du Arabako Foru Aldundiak. Obrak sorraraziko duten koste handiari aurre egiteko, proiektua bi zatitan banatzea erabaki da. Erabaki honek ez du eraginik izango orain arte egindako proiektuetan.

Saratxoko errepidearen obrak bi faseetan egingo direla esan du Arabako Foru Aldundiak. Erabakia, obrak sorraraziko duten koste haundiari aurre egiteko hartu da, eta ez du eragina izango orain arte proposatutako proiektuekin.

Lehenengo fasean, bizkaiako mugatik-Saratxo  errepide zatia atonduko da, izan ere tramo honetan istripu gehien gertatzen baitdira. Bigarren fasean berriz, Aldalturriagako poligonoaren sarreraren konponketa egingo da. Diputazioak dioenez, batzar-administratibotik eta abeltzain ekarpenak ezik, egitura elektrikoak lurperatzeko eta megatech enpresa sarrera hobetzeko sugerentziak ere jaso dituztela esan dute. 

Foru Aldundiaren bozeramaileak obrak aurten hasteko prest daudela deklaratu du, baina Lourdes Cuadrak, Saratxoko alkatea, ezer gutxi daki obren hasierari buruz: “Ez dugu komunikaziorik edo berririk jaso Foru Aldundiaren partetik, ezta Udaletxik ere”, "baina espero dut Arabako Foru Aldundiak gurekin harremanetan jartzea obrak hasi baino lehen". Bestealdetik, Josune Irabien amurrioko alkateak obren inguruko informaziorik ez duela esan du.

Diputazioak berriz, obrak ejekutatzeko beharrezko lurrak gehienak okupatu dituela, eta laister eskaintza sariketa deituko duela esan du. Baina, edozein modutan, ezer hasi baino lehen, lehenengo faseari dagokion aurrekontu zehatza fijatu egin behar dela diote.

Hamabost urte pasa dira lehenengo proiektutik. Ramón Rabanera, Alderdi Popularreko diputatuaren garaitik datorki Saratxoko errepidea konpontzeko ahaleginak. Proiektuak, herritarren opozizio gogorra izan du aurkeztu zenetik; 20-25 milio euro 5.7 kmko errepide baterako garestiegia dela, eta herrialdearen isolapena desagerpena ekarriko duela izan dira herritaren argudio nagusiak. 

Orain dela urte batzuk, proiektuaren azken aldaketarekin, 18.000 kilometro kuadro liberatzea eta rotonda baten ezabapena onartu zen, baina, horrela izanda ere, ekologista taldeek proiektuak natura inpaktu handia sorrarazten duela diote. Izan ere, gai hauei buruzko kexak jasotzen dira 2006. urtean aurkeztutako 30 alegazioetan: Nerbioiko Parke Linealarekiko sortutako eraginak, zenbait etxebizitzek jasango dituzten kalteak, Saratxo herriaren isolamendua, arrisku geologikoak, zabortegien kokapena eta horiek dakarten ingurumen-eragina, dira proposatutako ahalegin batzuk. Izan ere, nerbio ibaia eta trenbidea bertatik pasako baitda.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #1

Barkatu baina artikulua irakurtzen nengoela Saratxu jarri duzuela konturatu naiz eta gure herriaren izena berez SaratxO da, beraz mesedez zuzendu ezazue.
Mila esker!

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #2

Proiektuaren aurrekontua 31,4 milio eurotakoa da. Eta denok dakigun bezala aurrekontuak ez dira inoiz betetzen, azkeneko gastua aurreikusitakoa baino handiagoa da.

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Komunikazio Leihoa Erantzuna | #3

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #4

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #5

Erabiltzailearen aurpegia Anonimoa Erantzuna | #6

Hizkuntzari dagokionez, susmatzekoa da herri horren euskarazko eta jatorrizko izena SARATXU izan dela. "Saratxo" litzateke euskarazko izen horren erdal forma. Gaztelerak "tuneatutako" euskal izen bat, bestela esanda. Lexartzu > Lejarzo (Aiara) da hori ulertzeko antzeko adibide hurbilena. Orain arte aldaketarik egin ez bada (Euskaltzaindiak berak, zuhurtziaz, Saratxo aholkatzen du) izan da Saratxu hori ez zelako dokumentatzen. Eta ez bada dokumentatzen izan da ikertu ez delako... Sorgin-gurpila...
Baina bai: dagoeneko dokumentatua dugu SARATXU hori (Aketza Merino ikertzaile amurrioari esker). Ez dago zalantzarik, beraz. Eskriba baten bati, nahigabe, euskarazko forma eskapatu zitzaion: SARATXU. Gauza bera orain arte Inoso moduan ezagutu dugun INOSU izenarekin. Bestetik, abizen modura ere, ondo dokumentatutako izena da Saratxu. Datu horiek eskuan, Euskaltzaindiaren Saratxu formaren aldeko erabakia jarraian helduko da. Gero Saratxu/oko herritarrek erabaki beharko dute zein nahi duten ofizialdu.
Edonola, herri horren izen zaharra DERENDANO izan zen. Batzuetan esan izan da Saratxu / Saracho hori bertako baten abizen batetik datorrela. Eta horrek ordezkatu zuela berezko Derendano hura. Baina hori probatu gabeko beste kontu bat da... FM

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #7

Kaixo Felix! Gogoratzen dut behin esan zenidala pertsona batek "Saratxu" hori dokumentatuta zeukala, beraz, nik ez nuen dokumentatu. "Inosu" eta baita ere "Erretes" izenak ("Lejarzu", "Luyaondo" eta beste batzuk), horiek bai aurkitu nituen nik.
Dena den, egia da ordudanik hainbat aldiz ikusi dut "Saratxu" hitza, abizen moduan batez ere.
Horretaz aparte, saratxoarrek erabaki beharko dute zein izena nahi duten ofizialtzat, zuk esan duzunez.

Nire partez, ez dut beste batek merezi duen aipamena bereganatu nahi. Baina, hala ere, eskerrik asko.

Aketza

Erabiltzailearen aurpegia Anonimoa Erantzuna | #8

Okertu naiz, beraz, informazio-iturriaz hitz egitean. Oharrak inprobisatzeagatik...

Eta ados: saratxuarrek erabaki dezaten zer izan nahi duten.

Amaitzeko, ea zure ikerketek datu berri gehiago dakarten. Ez etsi, egarti gaudelako... Mila esker, beraz, zure ekarpenengatik. FM

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa