aiaraldea.eus

Iragarritako haize bortitzek kalte larriak eragin dituzte eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio
Iragarritako haize bortitzek kalte larriak eragin dituzte eskualdean

Amurrioko AEK eskolako sabaia bota egin du haizeak ikasleek klaseetan zeuden bitartean. Printzipioz, ez omen da zauriturik suertatu.

Aiaraldeko bestelako hainbat lekutan istripuak gertatzen ari dira, herrizaingo sailak jakinarazi du eguerdira arte 140 km/orduko haize bufadak izango direla, ALERTA GORRIA ezarria dago.

Haizeari dagokion alerta gorria, 03tik 12ra (ordu lokala), mendebaldeko haizeguneetan ezarri da.Leku hauetan, hego-mendebaldeko haize boladek 140 km/h abiadura gainditzeko probabilitatea txikia da, baina hauek kalteak eragin dezakete.

Amurrioko AEK eskolako sabaia bota egin du haizeak ikasleek klaseetan zeuden bitartean. Printzipioz, ez omen da zauriturik suertatu.

Aiaraldeko bestelako hainbat lekutan istripuak gertatzen ari dira, herrizaingo sailak jakinarazi du eguerdira arte 140 km/orduko haize bufadak izango direla, ALERTA GORRIA ezarria dago ordura arte.

Hurrengo minututuan eguneratuko dugu azken orduko albiste hau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia bide batez Erantzuna | #1

...pozten naiz inork zauritua izan ez delako, eta bide batez, ea Udalak lokal duinagoa eskaintzen dion horren lan eredugarria egiten duen AEK-ri.

Erabiltzailearen aurpegia SOROCHE Erantzuna | #2

Badirudi herri honetako inbertsio agenda istripuengatik baldintzatuta dagoela!

Ze uste genuen, AEK euskaltegiko “sardina kutxa” hori ez zela inoiz izorratuko. Bertan ikastola izan genuen, bertatik egunero, astero eta urtero amurrioko euskaldunak pasa izan gara.

Baina bai, hemen, Euskal Hirian, inbertsioak ,diru maletinak, lurzoruan eta tuneletan sartuko ez bagenitu, Eusko Jaurlaritzak, Aldundiek eta udalek ez lukete gaur egungo egoera ekonomiko kazkarra izango (birpasatu aurrekontu berriak http://sindominio.net/ahtezar/ComoVaElTAV/Prent...).

Tontoak gara, eta zoritzarrez azkarrak garela pentsatzen dugu! Iritzi da ordua herritarron dirua, benetan beharrezko gauzetan inbertitzeko ezta?
Eta orain zer?, momentu ederra Matias Landaburu (herri ikastetxe abandonatuan) AEK 2.0. bertsioari ekiteko, 2012. urteari hasiera ezin hobea emanez… bestela gazteok gure ametsen fabrika eratu beharko dugu abandonatutako instalakuntza hauetan…
Animoak eta eskerrak amalurrari zauriturik egon ez delako.

Erabiltzailearen aurpegia Maria Erantzuna | #3

Erabiltzailearen aurpegia Anonimus Erantzuna | #4

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarluzea Erantzuna | #5

Susto ederra baina ez zaio, zorionez, inori ezer gertatu. Mila milioi esker laguntzera hurbildu diren guztiei, laguntza eskeintzeko deitu digutenei eta bereziki, euskaltegian ari ziren ikasleei; hartu duten sustoa pasatuta ( edo) eta euskaltegitik harrapaladan atera ondoren, gauzak jasotzen laguntzera bueltatu baitira.

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #6

Aukera ederra orain mahai gainean Matias Landabururi erabilpena eman eta bertan proiektu berriak abian jartzeko. Gazteleraz esaten den bezala "no hay mal que por bien no venga". Eskerrak ez den ezer gertatu! baina ezin gara beti erlojuaren aurka ibili, aurrerapausuak eman behar dira bestela nozbait berandu izango da.

Aurrera Amurrio euskalduna!

Erabiltzailearen aurpegia Aek-ri esker euskaldun bat Erantzuna | #7

Eskerrak zaurituak ez izateagatik. Ez al da lotsagarria duintasunbako pabeloi batean Aek euskaldunarazi duen milaka ikasle bezalako erakundea izatea? Bitartean Matias Landaburu ikastetxea abandonatuta dago edo Urrutien Jauregia, hau ere zer utzi behar dugu erortzen?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa