aiaraldea.eus

Anonymous sareak Amurrioko Udalaren web gunea hackeatu du Kukutzarekin gertatutakoa salatuz

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio
Anonymous sareak Amurrioko Udalaren web gunea hackeatu du Kukutzarekin gertatutakoa salatuz

Kontzientzia online bezala identifikatzen den sare izengabe honek, ez du barkatzen eta legioa omen da. Oraingoan, Amurrioko Udalaren web orrialdea, www.amurrio.org,  hackeatu du Kukutzarekin gertatutako salatuz.

Kontzientzia online bezala identifikatzen den sare izengabe honek, ez du barkatzen eta legioa omen dira eta oraingoan Amurrioko Udalaren web orrialdea hackeatu du Kukutzarekin gertatutako salatuz.

Pasa den ostegunean, gauez sartuta eta indarkeria erabilita hustu zuen Ertzaintzak Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztetxea. Ostiralean ,  gaztetxea eraistearen ondorioz atzo eta bart istiluak egon ziren. Azken egunotan milaka pertsonek elkartasuna erakutsi dute aspaldidanik lanean zegoen gune kultural  esanguratsu honi .

Kukutza III gaztetxea Errekalde, Bilbo eta Euskal Herriko bihotz kultural moduan jardun du azken urteotan, erreferentzia gunea bihurtuz. Askok dira lehendik abandonatuta zegoen frabika hau berristu eta  iraun duen denboran zehar bertatik igaro direnak eta eraisteak auzoan eta jende askorengan amorrua eragin du.

Aninymousek ekintza honekin kritikoki agertu da salaketa manifestu bat plazaratuz. Bertan,Bilboko gobernu eta botere polizialak eragindako jazarpena salatzen dute. Aldi berean, botere polizialak herritar babesgabeen kontra erabilitako indarkeria ez dutela onartzen eta gaitzesten dutela diote.  Gainera, Bilboko Udalak errespetatutako eskubide bakarra  jabego pribatua dela salatzen dute.

Honetaz aparte, Cabisa S.L enpresarekin gogor salatzen du, Kantabrian datu faltsutzeak egin dituelako eta narkotrafikoarekin zerikusia duten erlazioak dituela esanez. Amaitzeko, Bilbon gertatutako ekintzak inpunitatez geldi daitezen eta are gutxiago errepikatu daitezen ez dutela onartuko adierazten dute eta gainera Errekalden protestatzen jarraitzera eta azaroaren 20an egingo duten operazioan parte hartzera animatzen dute jendea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimus Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa