aiaraldea.eus

Inauxako enpresa-batzordeak hiru greba egun deitu ditu langile baten kaleratzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Amurrio
Inauxako enpresa-batzordeak hiru greba egun deitu ditu langile baten kaleratzeagatik

Inauxa S.A.-ko Enpresa-Batzordeak salatu duenez "Zuzendaritzak akordio bat bete ez, eta lankide bat kaleratu egin du".

Inauxa S.A.-ko Enpresa-Batzordeak salatu duenez "Zuzendaritzak akordio bat bete ez, eta lankide bat kaleratu egin du".

Enpresa-batzordearen prentsa-oharraren arabera, enpresan indarrean zeuden "errelebo-kontratu batzuk mugagabe bihurtu behar ziren iraunaldia amaitu ahala". Langileek salatu dutenez, enpresak 2008an hartutako konpromisoari "muzin" egin dio Zuzendaritzak, eta errelebo-kontratua mugagabeko kontratua bihurtu beharrean, langilea kaleratu egin du, "abuztuko oporraldiaren aurretiko azken egunean jakineraziz langileari zein Enpresa-Batzordeari" Irailaren 2tik aurrera kontratua etetzen zela.

Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, irailaren 1az geroztik, langile-taldearen gehiengoak langile kaleratuari erabateko babesa agertu ez ezik, kaleratzea ere errefusatu du Asanbladaren eta sinadura-bilketaren bidez. Salatu dutenez, "Zuzendaritzak ez du aintzakotzat hartu langileariaren iritzia eta nahia(...) eta Enpresa-Batzordeak  konponbibe baterako luzatutako proposamenak ere ez ditu onartu".

Aste honetan hiru greba egun deitu dituzte langileek

Kaleratutako prentsa-oharrean jakinarazi dutenez, Zuzendaritzak "gatazkara garamatzan jarrera amoregaitzari eutsi dio; eta gaur egungo testuinguruan Tubos Reunidos akziodun nagusiak enpresa salgai jarri duenez gero, gatazka honek ez dio ezer onik aportatuko Inauxa enpresari".

Langileek gatazka konpontzeko ahaleginak egingo dituztela adierazi dute, baina ere berean kaleratutako langilea berriro kontratatzeko asmoz hiru greba egun deitu dituzte aste honetan bertan; irailaren 20an -asteartea-, 22an -osteguna- eta 23an -ostirala-.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Inauxako langile bat Erantzuna | #1

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen garaio Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia Inauxako langile bat Erantzuna | #3

Halaze da, akordio batera iritzi homen dira, bihar langileria asanblada batera deituta gaude eta bertan akordioa azalduko digute eta bertan zer egin denen artean erabakiko dugu.
Geurea da garaipena!!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa