aiaraldea.eus

Gaurtik aurrera Aresketa Ikastolak antolatutako Hezkuntza Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo   Hezkuntza  Amurrio

Urtarrilaren 17tik 21era, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 7etatik aurrera, “NORANTZ” izenburuko hitzaldi zikloa izango da Katekesi zinema aretoan.

 Antolatzaileen esanetan “Hezkuntzaren inguruko giza-eztabaidan laguntzen jarraitu nahi du ARESKETA IKASTOLAk. Hori dela eta, Amurrio eta Aiarako hezkuntza komunitatea gonbidatzen du bere XI. HEZKUNTZA JARDUNALDI IREKIetara, bai eskoletatik bai familietatik gure eginkizuna hobetzeko ikasten jarrai dezagun.”

   “Garai historiko konplexu honetan, berriztapenaren gizarte honetan, gure bost hizlariak saiatuko dira argitzen ZEINTZUK DIREN gure seme-alaba eta ikasleekin ibili beharreko HEZKUNTZA BIDE EGOKIAK.”

   “Etorkizun hurbilean topatuko dugun gizarte eta lanbide-jarduera mota, bizitza afektibo eta sexuala integratua eta asegarria izan dadin laguntzeko zer nolako dialogoa izan senitartean, ongizatea eta autonomia bultzatzen duten baloreak, nor bere burua gauzatu eta zentzua bilatzeko irizpideak... honelako gaiak izango dira gure jardunaldietan.”

Denok gaude gonbidatuta! lelopean antolatzaileek 11.aldiz antolatzen dituzten jardunaldiak aurreko urtetan bezain parte hartzaileak izan dezaten deia luzatzen dute.

Jardunaldien egiratarua

17

“HEZITZEA: NORENTZAT? ZERTARAKO? NOIZKO?

ASTELEHENA

ALFONSO LONGO(Enpresa eta zuzendaritza garapenerako kontsultorea, Leioa) eta ALMUDENA EIZAGIRRE (Enpresa kontsuletorea eta Deustu Unibertsitateko irakaslea)

18

“NERABEAREN IKASKETA EMOZIONALA FAMILIAREN TESTUINGURUAN. BIZITZA OSASUNTSUAGOA IZATEKO ORIENTABIDEAK

ASTEARTEA

FÉLIX LOIZAGA(Psikologiako irakaslea eta Giza-Sexualitatean masterra, Deustuko Unibertsitatea)

19

“HEZKUNTZA EREDU BERRIAK ALA BALORE HEZITZAILE BERRIAK? GARAPENAREKIKO GILTZA BATZUK ZENTZUAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA BATERAKO

ASTEAZKENA

JAVIER RANERO(Hezkuntza eta Nerabezaroko Orientatzailea, Aresketa Ikastola, Amurrio)

20

“NOR BERE BURUAREN GARAPENA ETA BEHARREN KUDEAKETA”

OSTEGUNA

  PATXI IZAGIRRE(Psikologo klinikoa, Donostia)
 
21

“KALE ERDIAN ETZANDA ZERURA BEGIRA”

OSTIRALA

KIRMEN URIBE(Idazlea, Kritika Saria 2008 eta Espainiako Literatur Saria 2009, Ondarroa)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa