aiaraldea.eus

Maila handiko eskalatzaileak Amurrioko Boulderrean

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo   Kirola  Amurrio

Bulder ligako hirugarren jardunaldiak Amurrioko kiroldegiko rokodromora eraman gaitu. Bertan Euskal Herri osotik etorritako 35 bat eskalatzaile bildu ziren. Nesken parte hartze kopurua, berriro ere, eskasa izan arren, maila egokia erakutsi zuten antolatolatzaileek jarritako frogak betetzerakoan.

Bulder ligako hirugarren jardunaldiak Amurrioko kiroldegiko rokodromora eraman gaitu. Bertan Euskal Herri osotik etorritako 35 bat eskalatzaile bildu ziren. Nesken parte hartze kopurua, berriro ere, eskasa izan arren, maila egokia erakutsi zuten antolatolatzaileek jarritako frogak betetzerakoan.



Txapelketa puntual hasi zen 18 urte azpikoen frogarekin eta ondoren ginozekoen herrikoi mailak jarraitu zien. Hasierako fase honetan ez zen  ezusterik egon eta eskalatzaile gehienek arazo handirik gabe erdietsi zituzten beraien blokeak. Itziar Zabalaren lana azpimagarria izan zen goizeko txanda honetan, bere mailan neska bakarra izan arren.



Finalak arratsaldeko lauretan hasi ziren , eta ikusle kopurua handitu egin zen hirugarren jardunaldi honetako txapeldunak ikusteko. 18 urte azpikoak hasi ziren azken fase honekin eta azpimagarriak izan ziren Ibai Isusi eta Miriam Mulasek egindako lanak. Maila Herrikoiak jarraitu zuen ondoren eta emakumeen txandan, Jone Mertinez arrasatearrak antolatzaileen blokeak osatuz bere aurkaraiak menderatu zituen.. Mutiletan, Oionetik etorritako laudiotarrak, Aaron Garmendiak, eskuratu zuen txapela nahiz eta Ander Gotik bukaerararte borrokatu arren. Elitean Itziar Zabala boulderrean mugitzeko daukan maila erakutsi zien ikusleei. 3. jardunaldi hau azken blokeak erabaki zuen Elite Mailako txapelduna. Jose Morilla, Mikel Velasko eta Mikel Olivera berdinduta heldu ziren bukaerara baina azkenean Jose Morilla bere kideei gailendu zen...



Gauzak  horrela bukatutzat eman zen Boulder Ligako hirugarren jardunaldia, hurrengo eta azkeneko froga Hegoalde rokodromoan gauzatuko da eta sailkapenak puri-purian daudela txapelketako garaileak ezagutuko ditugu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa