aiaraldea.eus

Mendi eskolak ikasturte honetako ibilaldiei ekin die

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio
Mendi eskolak ikasturte honetako ibilaldiei ekin die

Mendiko Lagunak taldeak, Arabako Mendizale Federazioaren eta Foru Aldundiaren laguntzaz, orain dela hiru urte sortutako Mendi Eskola 2010-2011 urtean zehar egingo dituzten ibilaldiekin hasi zen larunbatean.

Mendiko Lagunak taldeak, Arabako Mendizale Federazioaren eta Foru Aldundiaren laguntzaz, orain dela hiru urte sortutako Mendi Eskola 2010-2011 urtean zehar egingo dituzten ibilaldiekin hasi zen larunbatean.

Aurtengo ikasturtean, Amurrioko Aresketa Ikastola, Virgen Niña, Lucas Rey eta Zaraobe ikastetxetako eta Aiarako Etxaurren Ikastolako 122 ikaslek izena eman dute kirol- eta natura-jarduera arrakastatsuan. Eskola kiroleko jarduera honetan 8 eta 16 urte arteko gazteek parte hartzen dute, eta eurekin batera mendi taldeak jarritako begirale esperimentatuak doaz.

Ikasturtean zehar Arabako mendi tontor esanguratsuenetan 12 ibilaldi egingo dituzte. Ibilaldien helburuak, gure eskualde eta herrialdeko leku paregabe eta ikusgarriak ezagutzeaz aparte, honako hauek dira: ikastetxe ezberdinetako gazteek elkar ezagutzea, ingurumenarekiko errespetua sustatzea eta mendian autonomiaz eta segurtasunez trebatzea.

Larunbatean, ikasturte honetako lehendabiziko irteera egin zen, eta Zuiako Ganalto mendira (900 m) igo ziren. Bost begiraleren laguntzaz, Aperregi herritik lainopean irten, tontorrera heldu eta Badaiako ipar magalean zehar Domaikia herriraino heldu ziren, han bueltako autobusak hartzeko. Guztira, 68 ikaslek parte hartu zuten lehendabiziko irteeran.

Mendi taldeko begiraleen esanetan “aparteko giroa eta eguraldia izan genuen. Partaideen jarrera, giroa eta erritmoa paregabea izan zen”. Hurrengo irteera Beotegi eta Soxo inguruetako Peregaña eta Zaballa mendietara izango da, datorren azaroaren 6ko goizean.

Aiaraldean, Goikogane Mendi Taldeak ere, eskola kirola programazioaren barruan, mendi ibilaldiak antolatzen ditu. Udaleko Euskara Sailak laguntza ematen du eta  Julen Reketa mendizale ospetsua dute gidari, Laudion ere jarduera arrakastatsua izanik.

 

Mendiko Lagunak M.T. eskola-kirola mendi ibilaldiak 2010-2011 kurtsorako behin-behineko egutegia:

GANALTO 900 m. (Badaia Mendizerra). Aperregi- Domaikia. Urriak 23

PEREGAÑA 625 m.-ZABALLA 638 m. (Kantauriar-Arabatarra). Beotegi-Soxo. Azaroak 6

KAPILDUI 1.177 m. (Gasteizko mendiak). Azazeta portua-Okina. Azaroak 20

CANTOBLANCO 1.009 m. (Añanako mendizerra). Gezaltza-Añana. Abenduak 12

ELORRITXUGANE 749 m. (Arrola mendizerra). Laudio-Orozko. Otsailak 26

SAN KRISTOBAL 1.057 m. -San Justi 1.028 m. (Izkiko mendiak). Apellániz/Apinaiz. Martxoak 6

NERBIOIKO JAUZIA 8 km. (Gorobel mendizerra). Delika. Martxoak 26

PINPIL 1.279 m. (Urkila mendizerra). San Millán/Donemiliaga. Apirilak 3

REPIKO 1.191 m. (Arkamo mendizerra). Arriano-Karkamo. Apirilak 16

TOLOÑO 1.271 m. (Kantauriar mendizerra).Ribas Portua. Maiatzak 22

SAN TIRSO 1.334 m. (Kantauriar mendizerra). Bermedo. Maiatzak 28

PAGONABARRA 604 m. (Kantauriar-Arabatarra). Luiaondo. Ekainak 5

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa