aiaraldea.eus

Saratxoko saihesbidearen obrak datorren urtean hastea espero du Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio  Amurrio: Saratxo
Saratxoko saihesbidearen obrak datorren urtean hastea espero du Aldundiak

Hamahiru urte joan dira saihesbidea egitea planteatzen hasi zenetik. Urduña eta Amurrio arteko 5,5 kilometroko A-625 errepidearen obrak hurrengo urtean hasiko direla adierazi zuen pasa den astean Arabako Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Saileko diputatu Luis Zarrabeitiak.

Hamahiru urte joan dira saihesbidea egitea planteatzen hasi zenetik. Urduña eta Amurrio arteko 5,5 kilometroko A-625 errepidearen obrak hurrengo urtean hasiko direla adierazi zuen pasa den astean Arabako Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Saileko diputatu Luis Zarrabeitiak.

Aipatutako obrak hasteko, lehenik, jasotako alegazioak landu eta aztertu beharko dituzte proiektuaren arduradunek. Alegazioei erantzun ostean, proiektuari amaierako aldaketak ezarri eta onarpena emango diote. Jarraian obretan erabiliko dituzten lursailak desjabetzen bidez bereganatu beharko dituzte, eta ondoren obrekin hasiko dira.

Bertako herritar ekologista batzuk Saratxoko saihesbidearen obren kontra azaldu dira hainbatetan.  Hasiera batean, Alderdi Popularreko Ramon Rabanerak zuzentzen zuen foru-gobernuak aurkeztutako proiektuak oposizio handia sorrarazi zuen. Bere garaian sakonki garatutako 30 alegazio baino gehiago aurkeztu ziren eta, hori dela-eta, hasieran aurkeztutako proiektua berrikusi eta zeharo aldatu zuten gaur egunean gobernuan daudenek. Proiektu berrian, lehendik egindako proiektutik 18.000 metro koadro lur-sail berreskuratu ziren, eta horiek ez dute obren eraginik jasango.

Aurkeztutako alegazioetan, besteak beste, gai heuei buruzko kexak jasotzen dira: Nerbioiko Parke Linealarekiko eraginak, zenbait etxebizitzek jasango dituzten kalteak, Saratxo herriaren isolamendua, arrisku geologikoak,  zabortegien kokapena eta horiek dakarten ingurumen-eragina

Obrek 25 miloi euroko kostua eta, gutxienez, bi urtetako iraupena izango dute. Errepide berria ibaia eta trenbide paretik joango da, Saratxoko herrigunea albo batean utziz. 1996. urtean Arabak eta Bizkaiak sinatutako Malato zuhaitzaren konpromisoan aipatutako obrak 2003. urteko ekainean hasiko zirela aipatu zen. Hortaz, oraindik ezin da ziur jakin obrak aipatutako datetan benetan hasiko diren.

 

Bestalde, Arespalditzak zeharbide berria izango du urtebete baino lehen. Aldundiak 1,1 milioi euroko inbertsioa egingo du. Horretarako, Aldundiak proiektu bat diseinatu du Artziniegarako zirkulazioa Amurrio erdigunetik igaro ez dadin, aiaraldea.com-era helarazitako prentsa oharrean irakurri daitekeen bezala.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa