aiaraldea.eus

Hirugarren adinekoentzako elkartegiak antolatu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Urriaren 21etik abenduaren 16ra bitartean Kultur Etxean eta Amurrioko Antzokian kontzertu eta hitzaldiak antolatuko dira.

Arabako Alndundiaren laguntzaz, udalak hirugarren adinekoentzat antolatu duen kultura hedapenerako egitaraua oso zabala da. Aipatutako hitzaldi eta kontzertuetaz aparte, irteera bat egingo da Errioxara, dinosauroen oinatzak ikusteko.

Hurrengo ostegunean, urriak 21, Julio Irazábal Arabako Foru Aldundiko teknikariak, ikasturtearen aurkezpena egingo du. Antolatuko ekimenen artean hainbat hitzaldi antolatu dira: nola eta noiz egin erreklamazio bat, erabakiak nola hartu, dinosauroak esnatzen, zine foruma...

Enekok eta Miyuki abenturazaleek tamdenean egindako bidaien berri ere emango dute. Taichi-ari, Aiaraldeko ekonomiari eta ijitoen kanporaketei buruzko hitzaldiak ere egongo dira, beste batzuen artean.

 Programa bere osotasunean hemen klikatuz ikus dezakezue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa