aiaraldea.eus

Amurrioko mintzagai eztabaida gunearen hasiera aste honetan izango da.

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio
Amurrioko mintzagai eztabaida gunearen hasiera aste honetan izango da.

Azken urteotan Amurrioko Udaleko Gizarte Partaidetza arloak hainbatetan eskuragarri jarri du herritarren partaidetza herriko gai polemiko ezberdinetan. Pasa den martxoan ospatu ziren herritar partaidetza jardunaldietan izandako etorrera baxua dela eta, partaidetza sozializatze nahia jarri ziren objetibotzak, udalaren ustetan herritar eta administrazioaren arteko elkartze bilera hauek oso garrantzitsuak direlako herriaren garapenean, arlo guztietan.

Amurriorako eztabaida gune berri honen sorrerarekin batera, administrazioak kudeatutako eztabaida gune bat sortu nahi dute, aldiro ospatuko da eta bertan udalerriarekin zerikusia duten gaiak herritarrak informatuz eta haien iritziak jasoz landuko dira.

Edonork parte hartu dezake, zenbat eta jende gehiago parte hartzea hobeagoa izango da antolatzaileen ustetan.

Gainera, lehendik herriko bestelako eztabaida gunetan (Arnasa Garapenerako forua, Auzo asanbladak …) parte hartu dutenek deialdiak emailez jasoko dituzte. Deialdiak Udaleko web-orrialdean, kartelen bidez eta Hauxe da aldizkarian luzatuko dira ere eta jorratutako gaia izenburuan adieraziko dena izango da. Deialdiak mintzagaia baino hainbat aste lehenago luzatuko dira partaideek aurretiko informazioa  eta iritziak landu ditzaten.

Hasiera batean eztabaidatuko diren gaiak herriko aparkaleku arazo konponketa, Iritxusiko enparantzaren birmoldaketa, Reforreko eremuaren erabilpena, txirrindulari-oinkari sare baten eraketa, udalerrian zeharreko autobus garraio sistema...

Lehendabiziko mintzagaia “Amurrioko aparkatze arazoei konponbidea bilatzen” izenburua dauka eta datorren urriaren 20an, Katekesi Aretoan, arratsaldeko 19:00etan ospatuko da.

Informazio gehiago eztabaida gune berri honetarako sortutako blogan aurkitu dezakezue, baita Amurrioko Udalaren web-orrialdean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa