aiaraldea.eus

Udalak mugak egiaztatzeko batzorde bat sortuko du

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio  Amurrio: Baranbio  Amurrio: Larrinbe  Amurrio: Saratxo

Baranbio, Larrinbe, Lezama eta Saratxo herrietako mugak zehaztuko dira, beharrezko mugarriak jartzeko nahiarekin.

Aipatutako batzordeak hainbat bileraren bidez mugarri bakoitzaren kokapena zehaztu edota mugarri berriak kokatzeko lekuen kokapena ezarriko du. Horrela, akta bete eta mugarrien lotura-lerroa deskribatuko da. Herri bakoitzaren batzordekideez aparte udaleko arduradun batek eta Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuko basozain batek ere parte hartuko dute jarduera horretan.

Batzordekide hauek lekua ondo ezagutzen dutenez eta  burututako ikerketak direla-eta, mugarriak non zirela jakingo dutela pentsatzen da. Bilerak eta mugaketak burutzeko egunak partaide guztien artean adostu ostean jakinaraziko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa