aiaraldea.eus

Mendi zelai publikotan ahuntzak larratzeko debekua

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Amurrio

Jabetza publikokoak diren mendi larreetan ahuntzak bazkatzeko debekua indarrean jarri berri du Amurrioko Udalak. Ahuntzek, kontrolatu ezean, harrapatzen duten guztia txikitzen omen dutelako hartu du Udalak erabakia. Horrela, mendi zelai publikotan Udalak erein edo landatzen duen begetazioa gorde eta babestu nahi du.

Jabetza publikokoak diren mendi larreetan ahuntzak bazkatzeko debekua indarrean jarri berri du Amurrioko Udalak. Ahuntzek, kontrolatu ezean, harrapatzen duten guztia txikitzen omen dutelako hartu du Udalak erabakia. Horrela, mendi zelai publikotan Udalak erein edo landatzen duen begetazioa gorde eta babestu nahi du. Hala ere, salbuespenak ere egon daitezkeela adierazi du Udalak, zonalde konkretu bat sasiz garbitu nahi bada, adibidez.

Ohikoa da ahuntzak mendi zelaiak eta lursailak garbitzeko erabiltzea, edozein landare mota jateko gai direlako, baita arantzatsuak diren landareak ere. Baina azken urteotan Amurrioko mendietan ahuntzen eraginak zenbait desoreka egoera sortu ditu. Horrela, larre publikoak erabiltzen zituzten ahuntzen kopurua 125ekoa zen 2006an; 2009an, aldiz, kopuru hori bikoiztu egin zen.

Era berean, mendi-zelai publikoetan larratzen diren abereak zenbatu ditu Udalak; 414 dira guztira: 257 ardi, 115 behi, 27 zaldi eta 15 erlauntza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa