aiaraldea.eus

Bat egin literaturarekin Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio
Bat egin literaturarekin Amurrion

Hirugarren aldiz Amurrioko nagusiek literaturarekin lotutako taierrean parte hartuko dute azarotik martxora bitartean.

Kultur Etxeko gela zurian, asteazkenetan, 19:15etik 21:00etara egingo den ikastaroan, gehienez, hamabost pertsonak parte hartu dezakete, eta hamasei astetako iraupena izango du.

Tailer honen bidez parte-hartzaileen gogoeta pertsonala, bizipenen eta ukipenen adierazkortasuna eta eztabaida sustatzeaz gain, elkar topaketa pertsonala eta soziala ere bultzatu nahi da.

Nagusiei zuzenduta dago, eta berdin dio zer prestakuntza maila edo kultura literarioa duten, taldeko partaide bakoitza norbera den moduan parte hartzean oinarritzen delako tailerra. Publikoan hitz egiten, ulermenean, entzumenean eta testu laburreko testuen idazketan trebatuko dira partaideak.

Aurtengoan tailerrari “ Bi hiriak” izena jarri diote, eta bertan Erdi Aroko eta Errenazimentuko testuak landuko dira, gaur egungo beste hainbat lanekin batera. Obra klasikoen iirakurketa erraztu eta hurbildu nahi da ikastaroan zehar.

Aurreraka Elkarteak eta Udaleko Berdintasun Arloak babesten dute tailerra  eta parte hartzeko 45 euro ordaindu beharko dute Amurrion bizi direnek eta 55, berriz,  udaleritik kanpokoek. Interesatuek Aurrerakak Kultur Etxean duen bulegoan eman dezakete izena, urriaren 25tik 29ra, 11:00etatik 12:30era.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa