aiaraldea.eus

Fernandez-Bilbo bikotea nagusi Urduña-Arrastaria Eskuz Binakako Txapelketa Herrikoian

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Kirola  Amurrio  Amurrio: Tertanga
Fernandez-Bilbo bikotea nagusi Urduña-Arrastaria Eskuz Binakako Txapelketa Herrikoian

Gaur arratsaldean jokatu dira Urduña-Arrastaria eskuz binakako txapelketako azken partidak; arratsaldeko bostetan Urduñako pilota eskolako haurrak aritu dira buruz buru eta jarraian txapelketako podiuma erabakitzeko partidak jokatu dituzte sailkaturiko pilotariak.

Zumaran-Izaga eta Moli-Txapel ziren hirugarren postua lortzeko lehiatu beharrekoak, azkenean Molik ezin izan du partidua jokatu eta ordezko batek hartu du bere lekua. Partida orekatua jokatu dute, baina Zumaranek eta Izagak beren sendotasuna baliatu dute partida irabazi (22-19) eta txapelketako hirugarren postua lortzeko.

Azkenik final nagusia izan da jokoan; alde batetik Fernandez-bilbo eta bestetik Buru-Peto ziren aurrez aurre. Fernadezek eta Bilbok aise lortu dute garaipena (22-9), Buruk eskuin eskuarekin eginiko hutsek lagunduta. Txapela beraz, Fernandez eta Bilborentzat izan da merezimendu osoarekin.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa