Bertsolaritzaren molde berriak sortu eta ugaltzen ari dira azkenaldian gurean; bertso-tramak, bertso-jazz sesioak, bertso-marrazki tramak, antzerkiarekin loturak... Eta orain,esku-pilotari iritsi zaio txanda.
Bertsolaritzaren molde berriak sortu eta ugaltzen ari dira azkenaldian gurean; bertso-tramak, bertso-jazz sesioak, bertso-marrazki tramak, antzerkiarekin loturak... Eta orain,esku-pilotari iritsi zaio txanda.
Gaur gauean ikuskizun dotore eta jostagarri batez gozatzeko aukera izango dugu aiaraldean. "Bertso-pilota" delako saio interesgarria. Bertan lehiatuko dira Mikel Goñi pelotari entzutetsua eta Koldo Iriarte, Amurrioko pilotaria. Pilota partidu honek daukan berezitasuna baina, botileroak bertsolariak direla da; maila handiko bertsolariak gainera; Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña hain zuzen ere.
Eskupilota partiduak aurrera egin ahala, bertsolariek euren jokalarien alde kantatuko dute jendaurrean, norgehiagokari gatz eta piperra jarriz.
Ikuskizuna gaueko 22:30etan hasiko da Amurrioko pilotalekuan eta sarrerak 10 € balio du.
Ikuskizun berezia eta erakargarria gaur gauekoa; bertsolaritza usadiozko tradiziotik bestelako joera eta espresabide batzuetara jauzi egiteko erakusten ari den trebeziaren erakusle.
Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu.
Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Egin izan dira gisa horretako saioak lehenago ere, han-hemen. Gauzak diren bezala, baina, ez da hori, pilotaren aldetik neri askorik gustatzen zaidan iharduna, eta batez ere inoiz egin izan zaion defentsa moduagatik... Tradizioan errotik sustraitua dela, eta holako. Egia da, bai, bertsotan ezagutzen ditugula pilotaren historiarako ditugun iturri dokumental zaharrenetakoak, Perkainen kantuetatik hasi (Donapaleukoa nahiz Tolosakoa), eta Txomin Garmendiak Soroari jarri zizkionak artean. Ordutik aurrerakoak, beste arrazoi batzurengatik, beste sail batean jarriko nituzke. Bertso jarriak izan ziren haiek gehienbatean, ordea, eta ez hainbat bat-batekoak. Bertsolaritzak, dena den, izan du pilotaren inguruan ere bere bat-batekotasuna, baina "bide batez antzean": xaxariaren ihardunaren segida. Gehiena frantses-euskara hiztegietan "xaxari"-ri ematen zaion adierazpena: "chanteur-compteur" hori, horrixe dagokio: xaxariak kantari kondatzen baitzituen kintzeak, kanbiamenduak (tantoak), eta lantzean behin, "ausartzen" bazen, arrazoiren bat ere gehitzen zuen, bertsotan. Planteamendu hori, Edmond Blazyren 1929ko “La pelote basque”-n abiatu zen, eta ordutik aurrera, nola eta noraino hori aldatuz joan den ingurumari askorik begiratu gabe, behin eta berriz errepikatu izan da … Esan dezagun, halere, aipamen jakingarria ageri zaigula horren inguruan guti ere guti uste zitekeen leku batean, 1917an: “Dictionnaire des antiquites grecques et romaines”, “Pila” artikuluan, latinezko “pilicrepus” (bai Senecaren testu batean, bai eta, jakingarriago oraino, Ponpeian errauts-azpian atxikitako “graffity” batzutan agertzen zaigun berba interpretatu nahiean. 1808an agertzen da euskaraz estraina “xaxari” hitza, Donibaneko Jean Robin apaizaren “Zer egin zare, koplari zaharra?” kantuan. Ildo horretatatik, ez da guti gogoratzekoa jakineko bertsolari bat nahi izan zutela gehiena Iparraldean herrietako partidetan xaxari iharduteko: Xalbador. Ez nornahi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Egin izan dira gisa horretako saioak lehenago ere, han-hemen.
Gauzak diren bezala, baina, ez da hori, pilotaren aldetik neri askorik gustatzen zaidan iharduna, eta batez ere inoiz egin izan zaion defentsa moduagatik... Tradizioan errotik sustraitua dela, eta holako.
Egia da, bai, bertsotan ezagutzen ditugula pilotaren historiarako ditugun iturri dokumental zaharrenetakoak, Perkainen kantuetatik hasi (Donapaleukoa nahiz Tolosakoa), eta Txomin Garmendiak Soroari jarri zizkionak artean. Ordutik aurrerakoak, beste arrazoi batzurengatik, beste sail batean jarriko nituzke. Bertso jarriak izan ziren haiek gehienbatean, ordea, eta ez hainbat bat-batekoak.
Bertsolaritzak, dena den, izan du pilotaren inguruan ere bere bat-batekotasuna, baina "bide batez antzean": xaxariaren ihardunaren segida.
Gehiena frantses-euskara hiztegietan "xaxari"-ri ematen zaion adierazpena: "chanteur-compteur" hori, horrixe dagokio: xaxariak kantari kondatzen baitzituen kintzeak, kanbiamenduak (tantoak), eta lantzean behin, "ausartzen" bazen, arrazoiren bat ere gehitzen zuen, bertsotan. Planteamendu hori, Edmond Blazyren 1929ko “La pelote basque”-n abiatu zen, eta ordutik aurrera, nola eta noraino hori aldatuz joan den ingurumari askorik begiratu gabe, behin eta berriz errepikatu izan da … Esan dezagun, halere, aipamen jakingarria ageri zaigula horren inguruan guti ere guti uste zitekeen leku batean, 1917an: “Dictionnaire des antiquites grecques et romaines”, “Pila” artikuluan, latinezko “pilicrepus” (bai Senecaren testu batean, bai eta, jakingarriago oraino, Ponpeian errauts-azpian atxikitako “graffity” batzutan agertzen zaigun berba interpretatu nahiean.
1808an agertzen da euskaraz estraina “xaxari” hitza, Donibaneko Jean Robin apaizaren “Zer egin zare, koplari zaharra?” kantuan.
Ildo horretatatik, ez da guti gogoratzekoa jakineko bertsolari bat nahi izan zutela gehiena Iparraldean herrietako partidetan xaxari iharduteko: Xalbador. Ez nornahi.