aiaraldea.eus

Bertan behera gelditu da Udako solstizioaren jaia Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Amurrio

Aste honetan zehar izandako euriteen eraginez, Amurrioko udalak bihar Aresketamendi parkean egin behar zen Udako Solstizioaren Jaia bertan behera uztea erabaki du. Aresketamendi parkea lokaztuta dago eta programaturiko ekintzak behar bezala egiterik ez da izango.

Dena den, Aresketamendi parkeko ordutegian bisitak doan egin ahal izango dira, ate irekien egunak aurrera jarraitzen baitu; goizean 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 20:00etara parkea bisitatzeko aukera izango da.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa