aiaraldea.eus

"Euskaraz bai" eguna larunbatean Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Amurrio

Azkenengo urteetan egin bezalaxe, Amurrioko euskalgintza eta kultura eragile ezberdinek Euskara Zerbitzuarekin batera egitarau oparoa antolatu dute larunbat honetarako. Ohiturak elkartea, Mendiko Lagunak, Uhinak Irratia, Aiaraldea, AEK eta euskalgintzako ordezkari ezberdinek osatutako lantaldeak euskararen erabilera bultzatzeko ekintzak antolatu dituzte.

Azkenengo urteetan egin bezalaxe, Amurrioko euskalgintza eta kultura eragile ezberdinek Euskara Zerbitzuarekin batera egitarau oparoa antolatu dute larunbat honetarako. Ohiturak elkartea, Mendiko Lagunak, Uhinak Irratia, Aiaraldea, AEK eta euskalgintzako ordezkari ezberdinek osatutako lantaldeak euskararen erabilera bultzatzeko ekintzak antolatu dituzte. Besteak beste, mendi martxa, haurrentzako tailerrak, txakolin eta gazta dastaketa, mus txapelketa, bertsolariak, kantukada, dantza plaza, zanpantzarrak, zuzeneko irratsaioa...

 
Eguerdian herri bazkari bat ere antolatu dute. Herriko plazan kokatua dagoen karpan izango da bazkaria eta 5 € balio du txartelak (AEK eta kultura etxean daude eskuragarri). Era berean Euskaraz Bai Egunean parte hartuko dutenen artean "neuk ere euskaraz bai" kamisetak banatuko dituzte, amurrioar euskaldunak hala agertzeko.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa