aiaraldea.eus

Mendiko Lagunak taldea pozik IX. Haurrentzako Ibilaldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio
Mendiko Lagunak taldea pozik IX. Haurrentzako Ibilaldiarekin

82 mendizale bildu ditu Mendiko Lagunak Amurrioko mendi taldeak antolatutako IX. Haurrentzako Ibilaldiak.

Aurtengo ibilaldia Ubide bizkaitar herrian hasi eta Etxaguen arabar herrian amaitu da. Ibilaldian zehar, mendizale gazte eta gurasoek egun lainotsu eta euritsuari egin diote aurre.

Oketa mendira igo dira. Tontor horrek 1031 metrotako altuera dauka eta Gorbeiako Natur Parkean kokatuta dago. Bertatik Gorbeia, Aldamin, Lekanda… mendiak primeran ikusten dira, baita Legutio inguruko urtegi ikusgarriak ere.

Aurtengo edizioan Amurrioko eta Aiaraldeko gazteek daukaten mendizaletasuna berriro ere agerian geratu da, mendira astebururo joaten diren gazteen kopura urtero goraka doala frogatuz.

Mendiko Lagunak mendi taldeko arduradunak pozik daude azken hilabeteotan eskola kirolaren barruan mendi ibilaldiak izaten ari diren emaitzekin eta gazteentzako eskalada eskola sortzeko lanetan ari dira jada. Jarduera horretan euskararen erabilera sustatzen ari den arren, oraindik lan handia dago egiteke.

Mendiko Lagunak-eko gazteek ibilaldia egingo dute Puroneko haitzartean zehar maiatzaren 15ean. Maiatzaren 23an, berriz, urte amaierako jaia ospatuko dute Gorobel mendilerroko Txarlazo mendira igo ondoren. Jai horrekin, amaiera emango zaie 2009-2010 Eskola Kirolaren programaren barruko mendi ibilaldiei.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia desastreak Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa