aiaraldea.eus

Amurrioko Udalaren aldaketa klimatikoaren aurkako programa ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo   Ingurumena  Amurrio

Herritar guztiek ikus dezakete Amurrioko Udalak onartutako aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko programa.

Maiatzaren 12ra arte dago erakusgai www.amurrio.org webgunean (gaztelaniaz soilik) eta udaletxeko Ingurumen Sailan (txostena orri honen behealdean deskarga dezakezu).

Programa iragan Martxoaren 30ean egindako udal bilkuran onartu zen; 62 ekintza aurreikusi ditu, 8 arlotan banaturik. Jorratutako arloak garraioa, egoitza sektorea eta zerbitzuak, hondakinak, industria, karbono isurbideak eta egokitzapen eta zeharkako ekintzak dira.

Txosten horretan jasotako ekintzen bidez, CO2 isuriak urtean 2.400 tonatan gutxitzea espero da. Lan horretan eragile politikoek, udal teknikariek eta Arnasa Iraunkortasun Foroko kideek parte hartu dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa