aiaraldea.eus

Herri Urratsera joateko autobusak Amurriotik

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Amurrio
Herri Urratsera joateko autobusak Amurriotik

"Herri Urrats Euskararen erakustaldi bizia da, euskaldun izarearen adierazgarri, Seaskak bermatzen duen euskara erakasteko sarea azkartzeko eta garatzeko sustengu zabala".

"Herri Urrats Euskararen erakustaldi bizia da, euskaldun izarearen adierazgarri, Seaskak bermatzen duen euskara erakasteko sarea azkartzeko eta garatzeko sustengu zabala".

Horrela adierazten dute herri urratseko antolatzaileek euskaldunontzat horren garrantzitsua bihurtu den zita zer den. Eta hori guzti hori izanik ere, gauza askoz handiagoa ere bada, eta inoiz bertan egon garenok ondo dakigu zer; mugaz gaindiko herria eta auzolana besteren artean. Edizio honetan bildutako diruarekin Lekorne eta Itsasun ikastola berriak eraiki nahi dituzte.

Igande honetan ospatuko da Euskal herriko bazter guztietako  jendea batzen duen zita garrantzitsua, maiatzaren 9an, hain zuzen ere. Herri Urratseko edizio berri hau ekitaldiz beteta datorkigu; haur, gazte eta helduentzako eskaintza oparoarekin: Ander  Lipus, bertsolariak, ZEA MAYS,  Capoeira, Bertsolariak, BIZARDUNAK, Jean Mixel Bedaxagar, Kiki-Koko eta Moko,dantzak, ANARI, puzgarriak, Goloka-park… eta beste hamaika kontu eta kantu.

Autobusak antolatu dira Amurrion

 Aiaraldetik ere zita honetara gerturatzeko aukera dugu, Amurrioko Udalak antolatutako autobusen bitartez.

Txartelak kultur-etxean eskura ditzakegu  ostegunera arte, maiatzak 6, eta prezio ezberdinak dituzte; 14 urtera arte dituztenek 4 € ordaindu beharko dituzte eta nagusiagoek ordea 7€ (Amurriokoak ez direnak 3 € gehiago).

Irteera igandean 09:30ean izango da Amurrio Antzokiko parkinetik eta itzulera, aldiz, 18:30ean.



Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa