aiaraldea.eus

Amurrioko Gazte eguna "inoiz baino herrikoiagoa" antolatzaileen iritziz

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Amurrio
Amurrioko Gazte eguna "inoiz baino herrikoiagoa" antolatzaileen iritziz

Gazte Asanblada gaztea da Amurriokoa baina herrian garatzen duen lana gero eta nabarmenagoa da, gutxi gutxika egindako lanaren fruituak biltzen ari dena.

Larunbat honetan ospatu zuten hirugarrenez Gazte  Eguna eta 12:30etan txupinazoa iziotu zutenetik ekimenez jositako egitarauaz gozatzeko parada izan zuten bertaratutakoek. Haurrei zuzendutako jolasak, momotzorroak, trontza txapelketa nekeza…Bazkaria San Anton merkatu plazan burutu zuten eguraldiaren beldur  zirelako eta ia  ehun gazte hurbildu ziren bertara.

Arratsalde partean  “gazte-txirrista” izeneko jolasa izan zen jende gehien erakarri izuena, ikusmin handia sortuz; plaza ondoko aldapa batean ezarritako plastiko handi bat xaboiaz igurtzi eta bata bestearen atzean jaurtikitzen baitziren gazteak flotagailuekin irrist egitera.
Arratsaldeak aurrera egin ahala, musikari tartea eskaintzeko unea  ere iritsi zen eta aiaraldeako taldeak izan ziren protagonista nagusiak; “Apurtu arte”, “itxaropen zikina” eta “Amets gaizto” hain zuzen ere. Jendea erruz bildu zen talde hauen musikaz gozatzera.

Gazte egunaren aldarriken nagusia  lau haizetara zabaltzeko kalejira ere burutu zuten herriko gazteek; “gaztetxea behar dugu” lelopean.
Kontzertu gehiagorekin jarraitu zuen jaialdiak aurrera; “Aski da!” eta “Herrikadak” taldearekin, bai eta FTFeko kide batzuek bertan inprobisatutako emankizun batekin ere. Egitarau oparo honi amaiera emateko “Txapis sound system”ek dantzan jarri zituen bertan zeuden guztiak.

Aiaraldea.com-ek gazte asanbladako kide den Galderrekin hitz egin zuen antolatzaileen balorapenaren berri  jasotzeko. “Oso pozik gaude gazte egun honek izandako erantzunarekin; inoiz baino jai herrikoiagoa antolatu dugula uste dugu, eskualdeko musika taldeak eta pertsonak inplikatuz, eta gutxi gutxika gero eta jende gehiago biltzen ari da lanera”. Udalak izandako jarrera ere salatu nahi izan zuten gazte asanbladakoek; “behar ziren baimen guztiak garaiz eskatu eta pare bat egun lehenago traba trabaren gainean jartzen hasi zitzaizkigulako; eskatutako karparena, gazte txirristarako kalea ordubetez ixteko uko arrazoitugabea, ordutegiarekin jarritako arazoak, kalejirarako mugapenak… Ez ditugu  jarrera hauek ulertzen” baieztatu du Galderrek.

Etorkizunari begira daude baina Gazte asanbladako kideak, sortu berri duten “Oiakukutz” kultur elkartea urte amaieran ospatu nahi duten “oiakukutz gazte eguna” antolatzeko lanetan sartuta baitaude dagoeneko, lan bat bukatu berritan, berriari helduz. Grina eta ilusioa  falta ez zaienaren seinale.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa