aiaraldea.eus

VII. Kanpai Kontzertua Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kultura  Amurrio
Pasaden irailaren 18an Amurrioko Kanpai-Jole Elkarteak zazpigarren urtez kanpai kontzertua eskeini zuen herriko Andra Mari Elizaren aurrekaldean. Aurtengoan, adarren hotsak lagundu zuen kanpaien soinua.Bideo hau ezin izan da lehenago editatu arazo teknikoak izan direla eta.
None

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Javier Cuadra Erantzuna | #1

Biziki gogoratzen dut nola gure amandre zenak, Sabina Epeldek, kanpai-jotzeak bereizten zituen: bataio-, heriotz- nahiz bestelako jotzeak, nik sekula susmatu ez nituzkeen zertzelada bitxien iradoki eta adierazgarri... Hildakoa gizonezkoa zen, andrazkoa, haurra...
Esan dezagun oraino aski esanahitsua zela mendebaldeko euskaran ongixko testimoniatua den [zen] "zeinategi" hitza, herri bateko kanpaia nondik noraino aditzen den adierazten duena, herriaren "soinuzko esparrua" horrela, hain lañoki eta, aldi berean, hain sotilki mugarrituta.
Mundu-ulerketa bat, egiaz, erabat eskapu egin diguna, baina hamaika zertzelada eta milaka ebokazio jakingarri barneratzen zituena.

Erabiltzailearen aurpegia Javier Cuadra Erantzuna | #2

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa