Arabako Batzar Nagusien bilerak Saratxoko errepidea izan zuen ardatz

Erredakzioa 2017ko mai. 31a, 11:50

PSE-EEk, EAJk eta EH Bilduk proposatutako Saratxoko errepideari buruzko mozioa onartu zuten igandean Amurrio Antzokian, PPren babesarekin, bertan egindako Arabako Batzar Nagusien bilkuran.

Mozioak eskatu zuen proiektua egokitzea ahalik eta lurralde gutxien okupatu dezan, bide segurtasuna bermatu dezan, bereziki txirrindularien kasuan, errotondak egin daitezen, Saratxo, Lekamaña eta Urduña artean trafikoa ahalbidetu dadin, Nerbioiko Parke linealak ibilbide duina izan dezan, eta industriaguneak sarrera izateko, besteak beste.

Testuak adierazi du hori guztia Amurrioko Udalarekin eta Saratxoko Administrazio Batzarrarekin elkarlanean egin behar duela Arabako Foru Aldundiak, eta 2019an lanak abiatu behar dituztela.

Saratxo Bizirik plataformak ez du errealistatzat jo proposamena, eta zalantzan jarri du mozioan jasotakoa bete daitekeen epeen barruan jokatuta.

Argazkiak: Saratxo Bizirik, Aitor Aspuru Saez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide