EH Bilduk aldarrikatu du bere jarduerari esker egingo dela Gazteentzako Enplegua Sustatzeko Plana

Erredakzioa 2017ko uzt. 31a, 12:46
EH Bilduko udal-taldeko kideak, artxibo irudi batean. / aiaraldea.eus

Amurrioko EH Bilduko udal taldeak oharra zabaldu du jakinarazteko koalizioaren ahaleginaren ondorioz, aurten gauzatuko dela gazteentzako trebakuntza programa.

EH Bilduk adierazi du uztailaren 27ko udal osoko bilkuran abiatu zutela gazteentzako enplegua sustatzeko diru-laguntzen deialdirako espedientea eta hori posible izan dela bere jarduerari esker.

Oharrak gaineratu du trebakuntza beken eta enpresa txikiak sortzeko deialdiak EH Bilduk bultzatu dituela eta, guztira, 58.400 euro inbertituko dituela udalak bietan.

Koalizioak nabarmendu du diru gehiago bideratu nahi zutela xede horretara eta, berez, aurtengo deialdiak harrera ona izanez gero, horren alde lan egingo dutela.

12 beka
2017an 12 beka emango zaizkie langabezian dauden edo enplegua hobetzeko asmoa duten gazteei. Udalerrian erroldaturik egon behar dute eta lizentziatura, gradua edota goi mailako zikloa amaituta eduki behar dute. Beka hori ez itzultzeko diru-laguntza da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide