Klima aldaketara moldatzeko programa pilotua egingo dute Goikolarran eta Landakon

Erredakzioa 2017ko urr. 10a, 11:26
Goikolarra eta Landako auzoetan garatuko dute programa. / aiaraldea.eus

Balmaseda eta Legazpiko udalak ere parte hartzen ari dira programa horretan. Europar Batasunak finantzatzen du egitasmoa, beste erakunde batzuekin batera.

LIFE Good Local Adapt izeneko programa pilotuan parte hartzen ari da Amurrioko Udala, Balmaseda eta Legazpiko tokiko erakundeekin batera. Udalerria klima-aldaketara moldatzea da egitasmoaren xedea, eta momentuz herriko bi auzotan garatuko da: Goikolarran eta Landakon. “Proiektuaren asmoa da udalerrian klima-aldaketaren  gaineko ezagutza hobetzeko ekintzak identifikatzea eta, herritarrekin batera, horretara moldatzeko konponbideak zehaztea, gero udalak martxan jar ditzan”, azaldu dute tokiko erakundetik.

Etxez etxe inkestak egingo dituzte horretarako bi auzoetan, urrian. “Informazioa bildu ostean, klima-aldaketara moldatzeko konponbideak zehaztuko dira”,  jakinarazi du Josune Irabien Amurrioko alkateak.

Europar Batasunak finantzatzen du proiektua, beste erakunde batzuekin batera. Hiru urteko iraupena izango du, 2020. urtera arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide