aiaraldea.eus

Betiko leloaren betiko leloa

Erabiltzailearen aurpegia Amrudim Drljo Dizdarevic   Iritzia  Amurrio

Orain dela gutxi eztabaida bat izan nuen nire herriko auzokide batekin. Esaldi batean laburtzeko, hauxe zioen: “ Les dan ayudas de todo tipo y a nosotros nada”. Beste tonu batekin eta hemen jarri ezin ditudan hitz batzuk erabilita esan zidan. Eta batzuk pentsatuko duzue: “Bo, el típico pureta de ideas cuadradas...”. Ba, ez!

Aita arrunt bat zen, ez zaharra, ez horren gaztea. Suposatzen da garai aldakor batean bizi dela non internazionalismoak gorakada izugarria izan duen eta arrazakeria zein xenofobia atzean geratzen ari diren. Haren argudio sinpleak kontraesan amaigabe batean sartuta zeuden: “vienen a chupar del bote” mitikoa, “trabajan por cuatro duros y nos joden” esaldia...  Laburbilduz, hauek argudioak badira, akabo!  Egoera hau aztertu eta zuen ondorioak atera.

Nik argi daukat (eta esperientziak arrazoia eman digu): Aiaraldea etorkinekin egiten ari den lana txalotzekoa da, errefuxiatuak hartu eta laguntzeko prest egon eta egongo baita. Lasaitu egiten nau horrek. Ni eta nire familiak Amurrio herria eskertu nahi dugu,  gure bizitza pixka bat errazagoa egiteagatik, Bosniako errefuxiatu bezala etorri ginenean beso zabalik hartu gintuzten pertsona guztiei. Haietako bat Alfredo “Erreharria” jauna izan zen. Momentu zaila pasatzen ari da, eta beraz jaso dezala hemendik besarkadarik goxoena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa