Goikolarra eta Landakoko 164 bizilagunek hartu dute parte klima-aldaketari buruzko inkestan

Erredakzioa 2017ko aza. 18a, 17:55
Goikolarra eta Landako auzoetan egin dute galdetegia. / aiaraldea.eus

Galdetegia erantzun dutenen % 90a dago kezkatuta klima-aldaketak herrian eragin ditzakeen ondorioengatik.

Galdetegia egin dute Goikolarran eta Landakon, Good Local Adapt proiektuaren lehen pauso gisa. 164 bizilagunek erantzun dute inkesta, eta horien % 90ak azaldu du kezka klima aldaketak herrian eragin ditzakeen ondorioengatik eta %73ak adierazi du beharrezkoa dela instituzioen eta herritarren arteko lankidetza ematea alor horretan.

Klima aldaketaren inguruko kontzientziazioa sortzea da egitasmoaren xedea. Europar Batasunak finantzatu du ekimena eta bi urteko iraupena izango du.

Udalaren “jasangarritasuna” saritu dute
Saria jaso du Amurrioko Udalak “Guztion artean eginez” enpresa-foroan, paper ekologikoa erabiltzeagatik. 2015. urtetik aurrera % 100 birziklatutako zelulosa ekonaturala erabili du tokiko erakundeak. Material horrek ez du produktu kimikorik eta % 100 jasangarria da ingurumenarekin.  “Tamaina ertaineko 51 zuhaitz salbatzen eta eguratsera 2883.6 kilo CO2 igortzea ekiditen lagundu dugu”, jakinarazi dute udaletik.

Txerra Molinuevo zinegoztiak jaso zuen saria, Bilbon eginiko ekitaldian:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide