Luisa Ibarrola ziklokroseko Munduko Kopan egongo da

Erredakzioa 2018ko urt. 19a, 08:57
Luisa Ibarrolak Espainiako Txapelketa irabazi zuen iragan igandean.

Gazte saratxoarra Holandan egongo da otsailaren 3an eta 4an, Valkenburgen, hain zuzen. 17 urte izan arren, Sub-23 kategorian lehiatuko da.

Igandean Espainiako Ziklokros Txapelketa eskuratu ostean, Luisa Ibarrolaren hurrengo helburua da Munduko Kopan aritzea otsailaren lehen asteburuan.

Bere hautaketa zabaldu ez ezik, Espainiako Txirrindularitza Federazioak jakinarazi du Luisa Ibarrolak, beste 5 kirolari junior eta SUb-23rekin batera, beka lortu duela. Horri esker Munduko Kopako beste bi probatan egongo da Nommay Pays de Montbéliard-en -Estatu Frantsesa- eta Hoogerheide -Holanda-. Asteburu honetan eta hurrengoan izango dira lasterketak.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide