Burubio: Willis Drumond eta beste 11 talde jasotzeko prest

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko urt. 31a, 13:31
Willis Drummond musika taldeak Hego Euskal Herriko eta Iparraldeko musikariak batzen ditu./ Saioa Cabañas

Martxora arteko egitaraua aurkeztu dute kultura elkarteko kideek. 12 talde oholtzara igoko dira, bost jaialditan.

Otsaileko eta martxoko musika eskaintza plazaratu du Amurrioko Burubio kultur elkarteak eta izen handiko taldeak egongo dira, Willis Drummond kasu. Otsaila agenda aldetik bete samar datorrela eta, hilaren erdialdetik aurrera pilatu dituzte emanaldiak. 

Otsailaren 17an Skunk D.F eta Sealed Room taldeek joko dute, eta 23an Moonshine Wagonek eta Mud Candiesek. Artisten artean, beraz, eskualdekoak ere egongo dira, Goiatz Dutto esaterako:

Martxoan, 3 jaialdi
Martxoaren 3an, berriz, Yo no las conozco taldeak joko du, Las Sexpeares-ekin batera. Iazko ildoari jarraiki, emakumeei protagonismo berezia emango diete, hortaz.

Edozelan ere, martxoak 16 izango da izen entzutetsuenak bilduko dituen eguna, Willis Drummond eta Mockers taldeak bertaratuko baitira.

Martxoaren 28an izango da neguko azken emanaldia: Balmog, Graveyard, Nakkiga eta HEX taldeeen txanda, hain zuzen.

Datozen kontzertuetako taldeen bideoklipak
Neguko programazioaren barruan, hauek dira Burubiok jasoko dituen kontzertuetako taldeen sareko lan ikusienak, ikuskizunen hurrenkeraren arabera: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide