Kultur sorkuntza Aiaraldean

"Los últimos pastores de la Sierra Sálvada" dokumentala estreinatuko dute martxoaren 21ean

Aitor Aspuru Saez 2018ko mar. 9a, 09:10
Artzainak izango dira, besteak beste, dokumentalaren protagonistak. / Santi Yaniz

Martxoaren 21ean izango da estreinaldia Amurrio Antzokian 19:30ean. Kultura Etxean lor daitezke gonbidapenak dokumentala ikusteko, 2 gehienez pertsona bakoitzeko. Egunean bertan banatuko dira geratzen direnak, leku guztiak bete arte.

Salvagoro elkarteak sustatutako "Los últimos pastores de la Sierra Sálvada" dokumentala artzainei buruzkoa da eta ogibide horren iragana, orainaldia eta etorkizuna lantzen du.

Horretarako, aztertu dute zein izan den teknologiaren edota etxolen aldaketen eragina artzaintzan, esaterako. Hori dela eta, artzain ohien eta orain jardunean aritzen direnen lekukotzak jaso dituzte, besteak beste, Pepín Elejalderena, 89 urtekoa.

Horrez gain, adituak ere agertuko dira pantailan; Enrique Arberas, Juanjo Hidalgo, Fermín Leizaola, Inés Latorre, Jaime Izquierdo edota Luis Padura.

Talde profesionala kontratatu dute lana gauzatzeko eta Salvagoro elkarteak, Fundación Vital Fundazioak, Arabako Artzain Txakurren Aldeko Elkarteak (ARATE), Autocares Arzabek, HAZIk, Amurrioko eta Aiarako Udalek eta Aiarako Kuadrillak babestu dute egitasmoa.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide