Saratxoko Administrazio Batzarrak hainbat alegazio aurkeztu dio Amurrioko HAPOri

Erredakzioa 2018ko mar. 14a, 11:30
Hainbat bide jorratu du Saratxoko Administrazio Batzarrak bere eskaerak zabaltzeko, mobilizazioak barne./ Aiaraldea

Hiru egitasmo alternatibo  plazaratu dituzte Saratxoko errepidearen Hegoaldeko lotura beste modu batean egiteko.

Saratxoko Administrazio Batzarrak hainbat alegazio egin ditu Amurrioko Hiri Antolamendu Plan Orokorrean. Erakundeak nabarmendu du ingeniaritza enpresa aditu baten 3 alternatiba aurkeztu dituela Hegoaldeko lotura -Mesoi auzokoa, alegia-  beste era batean eraiki dezaten.

Amurrioko HAPOk aurreikusi du lotura garaia izatea, eta Administrazio Batzarrak, ordea, proiektu ekologikoagoa eta merkeagoa nahi du, lurreko mailara egokituta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide