Bañueta kiroldegian izango da Euskal Herria-Palestina borrokaldia

Erredakzioa 2018ko mai. 8a, 06:56
Ibai Ruiz iazko Euskal Herria-Eskozia borrokaldian. / Aiaraldea.eus

Amurriok iaz Euskal Herria-Eskozia borrokaldia hartu ostean, maiatzaren 26an estaturik gabeko bi nazio elkartuko ditu berriro; Euskal Herria eta Palestina.

18:00etan abiatuko dira borrokak eta eskualdeko hainbat kirolari igoko dira ringera, amateur zein profesionalen kategorietan. Izan ere, Uxue Sarraga Manterola, Irene Martinez, Julen Aldama eta Ibai Ruiz K-1 diziplinan arituko dira. Aratz Garmendiak, ordea, MMA praktikatuko du.

Bederatzi borroka izango dira guztira eta 5 norgehiagoka egongo dira aurkari palestinarrekin. Sarrerak 15 euro balioko du aurretik eta 18 egun berean.

Ibai Ruiz eta Aratz Garmendia, denboraldiko une beroenean
Eskualdeko bi borrokalari profesional horiek maiatza oso bizia izaten ari dira. Aratz Garmendiak larunbatean garaipen berria eskuratu zuen Donostian. KOz irabazi zion Alejandro Juradori Atanoko frontoian, hemen ikus daitekeen moduan. AFL 15 borrokaldian izan zen, MMAko erreferentziazko ikuskizunean.

Bestalde, Ibai Ruizek ere erronka garrantzitsua izango du asteburu honetan. Mix Fight 36 borrokaldian Gustavo Joao izango du aurrean K-1 kirolean. Berak adierazi duenez, zaila da Bilboko Bizkaia frontoiko lehia, baina espero du berri onak ekartzea eskualdera. 

Dani Tojo

Bestalde, azken orduko aldaketen ondorioz, Dani Tojo borrokalari laudioarra ere Mix Fight 36 borrokaldian arituko da. Luigi Arana izango du aurrean. Azken uneko proposamena izan denez, pisua galtzeko ahalegin handia egiten ari da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide