Zaballara gerturatu dute Alfredo Remirez preso politikoa

Erredakzioa 2018ko abu. 10a, 13:22
Alfredo Remirez, bere espetxeratzea salatzeko eginiko mobilizazioan. / Aiaraldea.eus

Erreharria Libre plataformak baieztatu duenez, Zaballako kartzelara hurbildu dute Alfredo Remirez Marañon preso amurrioarra.

Azaro hasieratik dago espetxean Alfredo Remirez Marañon amurrioarra, urtebeteko zigorra ezarri baitzioten Amurrioko jaietan dipertsioa salatzen zuten bi panpin ateratzeagatik.

Basauriko kartzelan egon zen lehenbizi, baina Darocako -Zaragoza- espetxera dispertsatu zuten otsailean. Erreharria Libre plataformak baieztatu duenez, Zaballako presondegira eraman dute: 

Dispertsioaren ondorioz, leku aldatzetik astebetera senideek istripua izan zuten Remirezi lehen bisita egitetik bueltatzen ari zirela:

Hiru hilabete falta zaizkio amurrioarrari espetxealdia bukatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide