Txirrindularitza profesionalera egingo du salto Luisa Ibarrolak, Ginestar-Delikia Sport taldearekin

Txabi Alvarado Bañares 2018ko abu. 20a, 11:13
23 urte azpiko emakumezkoen kategorian aritzen da Luisa Ibarrola. / Iñaki Gonzalez de Heredia

Estatu espainiarreko ziklokross talde profesional bakanetarikoa da Ginestar-Delikia Sport. Txapelketa gehiagotan parte hartzeko aukera izango du Ibarrolak bertan. 

Txirrindulari profesional gisa arituko da Luisa Ibarrola aurrerantzean. Ginestar-Delikia Sport taldeak fitxatu du kirolari sarataxoarra datorren ziklokross denboraldiari begira. Gauzak hala, Bizikleta.com taldea utzi du Ibarrolak, eta Amurrioko Txirrindularitza Klubarekin amaituko ditu errepideko eta mendiko txirrindularitza denboraldiak. 

Saratxoarra oso pozik azaldu da emandako saltoarekin. Talde profesionalean egoteak atea irekiko dio material berria lortzeari eta orain arte eskura izan ez dituen norgehiagoketan parte hartzeari, munduko kopak kasu. Hala adierazi du Ibarrolak berak hedabideei eginiko adierazpenetan.

Dena den, Ginestar-Delikia Sport taldearekin duen kontratua ziklokroserako da soilik. Gauzak hala, BTT denboraldian eta udako lasterketetan aritzeko parada izango du kirolari aiaraldearrak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide