Manolo Hidalgok 18. postua eskuratu zuen Master 55 Munduko Txapelketan pisua jaurtitzen

Erredakzioa 2018ko ira. 28a, 14:30
Manolo Hidalgok Malagara jo zuen lehiatzera. / M. H.

Malagan izan da master kirolarien Munduko Txapelketa eta Manolo Hidalgo amurrioarrak 18. postua lortu du pisua jaurtitzen.

Malagan lehiatu berri da master kategoriako kirolarien munduko txapelketa eta Manolo Hidalgo amurrioarrak ziurtatu du inoiz baino jendetsuagoa izan dela hitzordua.

Antza, 8.000 kirolarik baino gehiagok parte hartu dute. "Nagusienak 102 urte zituen eta luzera-jauzian aritu zen, ikaragarria izan zen ikustea", azaldu du Larrabeko auzokoak.

Berez, Hidalgok Master 55 kategorian eman zuen izena, eta ia 60 urte zuenez, ez zuen espero emaitza bereziki onik. Hala ere, pisu jaurtiketan 18. postua eskuratu du eta pozik dago. Oso esperientzia polita izan dela adierazi du. Disko jaurtiketan, ordea, 30. izan zen sailkapenean.

Venezia
Hurrengo urtean Italiara joko du Hidalgok munduko txapelketan aritzeko, baina Master 60 kategorian. Amurrioarrak emaitza onak eskuratu ditu aurten Euskadiko Txapelketan eta irabazlea izan zen pisu, disko eta mailu jaurtiketetan.

Horrez gain, Espainiako Txapelketan 5. geratu zen. Lorpen horien ostean, Basauriko Artunduaga klubak fitxatu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide